L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-11 (1994-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Untzi berezi bat

 

Kathleen Garziarena

 

Donibane auzoko kaleetan pasiatu naiz gaur. Orduak eman ditut pasaeran jendeari eta edifizioei begira, arreta handirik jarri gabe, axolagabekeriaz bezala. Gogoa nahasirik neukan. Etxeratu naizenean, apal batetik poema liburu bat hartu dut, Walter Benjaminen Sonetoak, eta hark aipatu untziaren taupada urduriak sentitu ditut... "Untzi tzar bat bada zeinaren kargamendua ez dute beste barkuek inoiz eraman, brankan bihotz izena dauka jarrita, norantz bidaiatuko du?, bere karga oroimenezko lingoteek osatzen dute, nostalgiaz orrazturiko alfonbra ugariz babestuak, eta malko gautiarren mineralez beteriko pitxar batek. Ez duzu untzi itzel honetan belarik, mastarik zein lemazainik ikusiko, nabigatzen bakarra da paraje horietan, olatuek batera eta bestera bultzatzen dute, bidean ez du arrastonik uzten, eta haren fleiteaz itsasoa nagusitzen da".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.