L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-9 (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Ternuaco penac

 

Untci batçu salbaturic,

Itsasoa passaturic,

Arribatu Ternuarat

Behar duten Portutarat.

 

Ternua da mortu hotza,

Eremu triste arrotza,

Laboratcen ez den lurra,

Neguan bethi elhurra.

 

Han, oïhan, sasi handiac,

Larreac eta mendiac,

Harri, arroca gogorrac,

Lur agor eta idorrac.

 

Han otsoac eta hartçac,

Basoco beztia gaïtçac,

Alimalien herria,

Desertu icigarria.

 

Ternuan dire salbaïac

ere isquimaü etsaiac,

Guiça bestia cruelac,

hillic jaten mariñelac.

 

Barbarian bicitcea,

Galeretan çahartcea,

Ez da pena guehiago,

Ternuan ez gutiago.

 

Hango lanac eta penac,

Akhabatcen ez direnac,

Lan bat eguin duteneco

Milla bai'tuzte hasteco.

 

Egunaz ez da pausuric,

Ez gabaz errepausuric.

Trabailluan bethi pressa,

Lana garaiz ecin sessa.

 

Ecin gueldi hori behar,

Bethi egun bethi bihar,

Astelegun gucietan

Besta eta igandetan.

 

Gaüegunez lanez asse,

Neurrimenduz bethi gosse,

Galdu jateco astia,

Loa dute garastia.

 

Han ez da behar naguiric,

Ez gueçurrez den eriric,

Han daquite eraguiten,

Alferra fetcho eguiten.

 

Camainan dago eria,

Triste, erraïn eroria,

Nihorc ez du urricari,

ecen ez den lanean hari.

 

Uda lucean Ternua

Mariñelen ifernua,

Herrian parabisua,

Bai azquen errepausua.

 

(HIZTEGIA: Ternua, Terranova / errepausu, erreposoa / camaina, lastozko ohantzea / errain, etzana.)

 

Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798),
Patri Urkizu, Durangoko Udala, 1987

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.