L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-9 (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Musika faltik etzen gure etxian izaten

 

(...) Bere pensamendua zen berriz segidun Ameriketara yoatia, bañan merkatu-egun batian etorri zen Lesaka'ra, bere lagun batekin berendua egin bear zula, eta az ezagutu zun neskatxa bat maia serbitzen. Berendua akautu zutenian, yoan zen eta neskatxa orren amari erran zion:

        —Nik neska au nai nuke nere andretako!

        Ta andre arek kontesta:

        —Etorri nai duzunian ta solas egiñen dugu.

        Andre arek eta bere alabak uste zuten gauza brometan zela, bañan andikan egun batzuk buru nere aita etorri zen solas egitera dama oriekin. An egondu ziren arratsaldian solasetan.

        Yoan zen gero nere aita bere errira, eta egondu zen aunitz egun etorri gabe. Ordun neskatxa arek eskribitu zion paper batian ia zergatik etzen etortzen, etortzeko Lesaka'ra solasian egitera. Etorri zen etxera, ta erran zion neskatxa aren amari:

        —Ez naiz etorri ainbertze egunez, gizon batek erran ditalakoz zure alaba dela señorita Frantzia'n kolejiuan kostunbratua, eta lanian egiteko balio eztuna. Ta nik biar dut andria lanian dakiena, bazkariak eta gauzak ongi egiten dakiena.

        Orduan erran zion andre arek:

        —Eldu den igandian zatoz goizian gure etxera, eta egonen gera gu biok solasian, eta bitartian nere alabak egiñen du bazkaria eta afaria, zuk ikusteko nola dakien lanian.

        Igandian dama arek egin zuen bazkaria, ta elkarrekin bazkaldu zuten andre arek gonbituta, eta nere aitak ikusi zun bazkaria nolakua zen. Orduan, bazkaldu onduan, erran zion andre ari:

        —Niri zure alaba gustatzen zait, eta berarekin espostu biar dut!

        Ta andre arek erran zion:

        —Nere alabarekin esposteko, ekarri biar duzu bortz milla duroren dotia.

        —Nik ekarriko dut dote ori!

        —Ta zerekin bizi biar duzute?

        —Beinpin ez naiz minetara berriz yoanen! Saiatuko naiz bertze zerbaitera!

        Ekarri zun dotia, yarri zuen Bankuan, ta espostu ziren. Andregaiak, Esperantza Alvarez Sein zun izena. Ama-alaba aiek zuten tienda artan yarri zen nere aita ere, idea berriakin tienda obetuz; eta gañera, terreno batzuk ere erosi zitun.

        Ikasi zuen kordiona yotzen, agitz ongi gañera, eta yotzen zun egunero yendia ekartziagatik, eta bertsuak ere kantatzen zitun. Yende aunitz etortzen zen, eta andik aurrera yendiak ezagutu zuen etxe ori Pauloren etxia erranda.

        Ezkontza onen frutuak izandu gera, lendabiziko, mutilla, ni, ta gero neska, nire arreba Martina.

        Ta beti agitz ongi bizitu gera. Umore ona izaten genuen beti etxian. Aitak yotzen zun kordiona, eta kantatzen zitun bertsuak; nere amak oso ongi kantatzen zun, naiz euskeraz, naiz erdaraz ta naiz prantzesez, ta oraindik ere ala kantatzen du; nik yotzen nitun pianua eta klarinetia; ta nere arrebak pianua. Musika faltik etzen gure etxian izaten.

Paulo Yanci'ren bizitza,
bere seme Pepitok kontatua

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.