L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-8 (1993-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Pertsonaia miresgarria

Salsamendi Batailoiko edonor

 

Maite Garziarena

 

36ko gerraren lehen hilabeteetan, Bizkaiko probintzia faxismoaren mehatxuari aurre egiteko prestatzen hasi zen. Ofizio eta zeinu politiko desberdinetako gizonak batailoietan bildu ziren: «Gordexola», «Kirikiño», «Otxandiano», «Marteartu», «Itxas-alde», eta beste hainbat eta hainbat. Luze gabe, Hamburgotik igorritako armak jasota, eta laster laguntza gehiago ere izango zutelakoan, berrogeita sei batailoi osatu ziren infanteriazkoak, bakoitza seirehun gizon baino gehiagorekin. Baziren han E.A.J.-ko kideak, U.G.T.-koak, anarkistak, komunistak...

        G.L. Steer, Times egunkariko korrespontsala, Bilbon zen hilabete dramatiko haietan eta guzti horren lekuko izan zen. The tree of Gernika liburua idatzi zuen gero, ikusitako gauzak kontatuz. Liburu horretatik jakin dugu batailoi guzti haien artean, bazela bat —ez oso haundia, ez oso abila gerra kontuetan— Bilboko hiriko kafetegietako kamareroek osatu zutena, eta «Salsamendi» izenaz bataiatu zutena.

        Bezeroei kafesneak serbitzeko ordu hobeak ailegatuko zirelakoan, serbiletak utzi eta fusilak hartu zituzten beren herria defendatzeko. Agur eta Ohore, gizon kementsu haiei!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.