jirafa. iz. Zool. Jirafidoen familiako artiodaktilo hausnarkari handi luzea (Giraffa camelopardalis). 2,20 m inguru luze izaten da, besagainera 3 m garai, eta buru gaineraino 5 m. 500-1.000 kg-ko pisua har dezake. Oso lepo eta hanka luzeak ditu, eta adarrak, aldiz, laburrak, larru azalez estaliak eta iledunak. Oso ile laburra du, sare itxurako gune zurixka eta gorrixkez osatua. Lurretik ezer hartu, edo ura edan nahi duenean aurreko bi hankak zabaldu behar izaten ditu. 420-450 eguneko ernaldia izaten du. Taldetxoak osatuz eta akazia edo mimosa hostoak janez ibiltzen dira Saharaz beheko Afrikako baso eta belardietan.
LUR Hiztegi Entziklopedikoa
|