L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-6 (1993-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Parkinson-en Legea

 

Parkinson Garziarena

 

Cyril Northcote Parkinson, idazle britaniarra, hil da 83 urte zituelarik joan den astean Canterbury-ko klinika batean.

        Historiolari bikaina, 60 liburutik gora idatzi zuen eta Singapur-en izan zen irakasle Malaya-ko Unibertsitatean 1950tik 1958ra. Halaz ere, bere osperik haundiena beste liburu batetik datorkio, 1957an umore haundiz idatzi eta kaleratu zuen liburu honetatik hain zuzen: «Parkinsonen legea».

        «Parkinsonen legea» liburu honetan garatu zuen bere teoria ezaguna: lana luzatuz doa burutzeko duzun denbora guztia hartzen dizun arte.

        Liburuaren oinarrizko kapituloa anonimoki «The Economist»-ean argitaratu zenean, irakurle askok pentsatu zuten aldizkariaren talde editorialaren lana zela. Baina Parkinson bera arduratu zen (beti bezain umoretsu) notizia ezeztatzen: «Nire ezesistitzeari buruzko zurrumurruak funtsgabekoak suertatu dira, edo gutxienez izugarri esajeratuak».

        II. Munduko Gerratean bere esperientziak Britaniar Armadan, ofizial izan zelarik, iradoki zion bere lege famatua, zeinek Administrakuntzari aplikaturik suposatzen baitu funtzionariek lana sortzen dutela batzuk besteei emateko. Administrakuntzako exekutiboek beren subordinatuak (eta ez arerioak) gehitu nahi dituztenez gero, hasten dira aginte piramide bat eraikitzen non lanpostuaren garrantzia datzan subordinatuen kopuruaren arabera, eta ez benetan egin behar den lanean, baldin eta egiteko lanik balego inoiz. Hori dela eta, modu horretan sortutako lanpostuen gehitzea kokatzen du Parkinsonek britaniar Administrakuntzako zenbait dapartamendu aztertu ondoren urteko 5, 7 eta 6,5 baten artean.

        Horrela gobernuren inefikaziari aurre egingo ziola pentsatuz idatzi zuen liburu hau Parkinsonek. Garai hartako negozio gizonek ere berehalaxe onartu zuten «Parkinsonen Lege» hau eta, Administrakuntzak bere departamentuetan ez bezala, saiatu ziren beren entrepresetan aplikatzen.

        35 urte beranduago ere «Parkinsonen Lege» honek badu non aplikaturik gure artean, baldin eta norbaitek horretarako gogorik balu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.