L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-4 (1993-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Haur liburutto bat egin ezazu

 

Beñat Garziarena

 

Egin ezazu haur liburu bat oso modu erraz eta merkean. Hartu itzazu aurrena orain arteko hiru garziarenak, eta ebaki beraietatik bi elefante, bi errinozero eta bi hipopotamo. Ondoren —bigarren pausoa— tolestatu folio bat bi doblatan, eta hortik sortutako 8 orriak libururako prest utzi ertz erantsiak libratuz eta kantoia grapatuz. Hirugarren pausoa, hartu lehen elefantea —Grandville-ren karikatura hori, adibidez—, eta lehen orrialdean pegatu bere gaikaldean tarte zuri bat gordez. Segidan gauza bera egin beste elefantearekin, errinozeroekin eta hipopotamoekin, hots, orrialdeetan pegatu tarte zuriak errespetatuz. Gauzak hola, osatu dugu liburuttoaren ilustrazioa (zein, hala nahi izanez gero, umeak kolorezta dezakeen), eta heldu da letra jartzeko txanda. Eta letra, kasu honetan, kantu britaniar anonimoa da, W.H. Auden eta J. Garrett-ek «The Poet's tongue» izeneko antolojian argitaratua: honoko hau, hain zuzen ere:

        «I wish I were a / Elephantiaphus / And could pick off the coconuts with my nose. / But, oh! I am not / (Alas! I cannot be) / An Elephanti- / Elephantiaphus. / But I' m a cockroach / And I'm a water-bug, / I can crawl around and hide behind the sink.»

        «I wish I were a / Rhinosceréeacus / And could wear an ivory toothpick in my nose. / But, oh! I am not / (Alas! I cannot be) / A Rhinoscori- / Rhinosceréeacus. / But I'm a beetle / And I' m a pumpkin-bug / I can buzz and bang my head against the wall»

        «I wish I were a / Hippopopotamus / And could swim the Tigris and the broad Gangés. / But, oh! I am not / (Alas! I cannot be) / A hippopopo- / hippopopotamus. / But I'm a grasshopper / And I' m a katydid, / I can play the fiddle with my left hindleg.» (...)

        Badute garziarenek irakurle britaniarrik, eta bego horientzat ingleserazko letra bere horretan; ordea irakurle euskaldunarentzat hobea noski itzulpen hau, guk oso libreki egin duguna (Euskara ialgi hadi mundura kantari egokituz) eta umearen gurasoek are eta librekiago antola dezaketena:

        «Eta leroli bai lelo, elefantea banintz (bis) / koko bat hartuko nuke / sudurraren punta(re)kin (bis) / Baina, baina... / Ai ze pena ai ze pena / elefantea ez naiz ni (bis) / baizik eta xomorro / itxusi eta ttiki (bis)»

        «Eta leroli bai lelo, (e)rrinozeroa banintz (bis) / marfilezko adar puska / izango nuke ziurki (bis) / Baina, baina... Ai ze pena ai ze pena / errinozero ez naiz ni (bis) / baizik eta kakalardo / baldar trakets hegari (bis)»

        «Eta leroli bai lelo, hipopotamoa banintz (bis) / t'ezagutu lau hibai / Tigris, Nilo eta beste bi (bis) / Baina, Baina... Ai ze pena, ai ze pena / hipopotamoa ez naiz ni (bis) / baizik eta matxinsalto / bibolinjole saltari (bis)». (...)

 

Oharra: Baina, baina... delakoek esan eta dramatizatu egin behar dira, ez kantatu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.