L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-2 (1992-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Hiria I

 

Bingen Garziarena

 

Nagoen Pariseko etxe bizitzatik, seigarren eta azken bat, nire cour berberako leiho gehienak ikus ditzaket: zenbaitetan errainuak somatzen ditut gortinetaz barrura: bestetan —eguerdian, kasu, ez gortinarik eta ez kristalik eguzkia hobeki hartzeko—, hezur haragizko jendea jartzen zait begien aurrean, bainutik atera berria den neska toajatu bat, edo koska gainera makurtu eta pipa erretzeari ekiten dion gizon gorbataduna... zentzu batean, hauxe da niretzat hiria, hauxe da Bilbora lehen aldiz joan nintzenean hango patio bati begira pentsatu nuena, alegia intimitate tartedun hau, nahitaezkoa eta loteriazkoa, funtsezkoa dela bizimodu hiritarrean, aukera hori soilik hirietan eman daitekeela.

        Gainera, tarte horrek hegoak ematen dizkio fantasiari. Hoffmanen pertsonai bati Olivia panpinarekin gertatu zitzaion bezala, maitemindu egiten gara apur bat «hurbil baina urruti» dagoen leihoko andre edo gizon horrekin, edo —maitemintzerik gabe ere— aintzat hartzen ditugu, osatu egiten ditugu haien aurpegiak —erdizka baizik ezagutzen ez ditugunak—, gure desioaren arabera. Ondorioz, eta tarteari esker, inon baino ameslariago bizi gintezke hirian, eta alde zoragarri hori oso kontutan hartu beharko lukete Bilbo, Paris edo Londres bezalako hirien detraktore zozoak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.