L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-1 (1992-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Piramidearen puntatik

 

Jone Garziarena

 

Gauza jakina da aspalditik politikariak eta agintariak oso goian bizi direla, beren status mailak eman ohi dien eser/etzanlekuan kokaturik, handik, altueratik agian dena hobe kontrolatzearren. Eta lurretik hain urrun bizitze eta aldentze horrek apika batzuei balio die halako dohain etiko berezi eta aparteko batzuen jabe direla pentsatzen hasteko. Hortxe goian baldin badaude zerbaitengatik  izango dela alegia, kontutan izanik gainera demokratikoki hautatuak izan direla. Eta hala hasten dira pentsatzen posizio berezi horrek eskubidea ematen diela... ia ia edozertarako.

        Horrela elektrizista zen edonor (edo langabezian zegoen beste edozein) alkate bilakatu daiteke amen batean eta eginkizun horretarako liberatu egingo dute, soldata on baten truke. Eta laster batean salto egin dezake probintziako batzorde nagusira, Diputaziora edota, zergatik ez, Gasteizko Parlamentura.

        Hemen garraioan aditu gisa azalduko zaigu, edota agian, kulturako arduradun. Baita hezkuntzako ezpezialista ere (edo Sailburu, apika?) euskeraz zipitzik ulertu gabe noski. Eta behin piramidearen erpina lortu ezkero edozein gauza posible eta zilegi egiten zaie: edozertaz hasiko dira hizketan, bere eritzia azaltzen, bere agindua zein den jakinarazten, beheko oinezkoek txintxo aguanta eta bete dezaten dena. Gero, politena zera izaten da: ikustea nola agertzen diren telebistan, umil eta zintzo itxuran, irrati eta egunkarietan esanez herriaren agindurako daudela han soilik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.