L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Bai, segi horrela kasorik egin gabe

 

Ez zarete salbatuko kcnstituzioari uko eginez. Ez duzue puta idearik ere Madrilen jasan behar ditugun bejazio, begiratze eta taxisten tratuak. Euskaldunon interesak Madrilen defendatzearren pasa behar izaten ditugunak. Erraza irudituko zaizue. Egon egin behar da han, hainbeste ikasitako politikoen diskurso bihurri, demoniozko katramila eta jutrukiak entzuten, eta erantzun egin behar haiei. Erraza da hemendik ikusita autodeterminazioari baiezkoa eman behar zaiola esatea. Har ezazu zuk gero kafesnea haien ondoan, gorteetako tabernan. Ba ote dakizue bada, tratoa nola egiten den. Guk baino gehiago maite ote duzue autodeterminazioa? Baina ezetz esan behar. Izan ere, egunen batetan jakin ahal izango da bai, zehatz eta mehatz gu pasatzen ari garena. Eta gero, egunero fabrika bat ixten dela, segi, segi greba orokorrak egiten, horrela jasoko dugu Euzkadi. Seriotasun piska bat demostratzen ez badezue eta dakienari burla eta iseka egiten jarraitzen baldin baduzue ordu latzak, egun gogorrak, eta gau triste askoak pasatzekoak zarete gizagaxuok.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.