L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Perzepzioak

 

Gaur irakurri dut: "Agortu da perzepzioa munduan, gogoratzeko

baizik ez gara kapaz" (Victor Slovski).

        Perzepzio berriak zertarako? Iraganaz oroitzeaez ahal da nahikoa?

        Perzepzio berriek konplikazioak dakartzate beti. Dato berriak dakartzaten neurrian, egokitu, ukatu eta gainditu beharrezko perzepzioak gertatzen zaizkigu. Bestalde, perzepzioak klaroak, kontrastanteak behar dute izan geure menteetan inpaktoa izateko, shockatzeko halegia.

        Binomio bat ageri da jolas honetan: gizona eta inguruena. Bigunenak, kontraste nabarmenak dituen neurrian, gizonak ez du buruko min askoren laguntzarik perzepzio berriak lortzeko. Ingurunearen kontrasteak labaintzen direnean, gizona bakarrik gelditzen da bere indar diskriminatiboen menpean.

        Gerta daiteke perzepzio berrien lortze matizatuak aztertzea garai bateko jostailu polita izatea.

        Gerta daiteke oroitzara mugatzea irteerarik errazena izatea, gizonaren nirbana bakarra bihurtzea.

        Baina bitartean pozik ibiltzen nahiz ni jostailu polita erabiltzen trebeak diren pertsonekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.