L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Azkena izan dadila

 

Lehenago ere ihardun izan gara sari literarioetaz.

        Ez dugu gauza handirik eransteko. Sari literarioak justifikaturik dauce kultur merkalgo sistima onartuz merkatu bat dagoenean idazle prinzipianteari ezagutu arazten laguntzeko. Euskaraz zorionez eta zoritxarrez ez dago horrelako problemarik. Eta sari literarioek ez dute inungo justifikaziorik.

        Berriz ere esan behar eskola denborako esaminak gogora arazten dizkigutela. Sentidurik gabeko ranking bat egiteak intenzio estraliterario bajuenak dituela. Baina esan bezala hitzegin dugu hontaz eta ez goaz errepetitzera.

        Abstraktoan gera ez gaitezen eta azken konkursoetako epaile bat surtean aukeratuz Joseba Intxausti jaunari —ez dakigu alias bat den edo Arantzazuko prailearen izena— galdetzen diogu:

        1.— Bere praile kondizioagatik den epaile edo lizenziatu delako edo bere izen abizenen inizialak Julio Iglesias separatu berri den kantante pinochetero eta la vida sigue igualekin mortificatu gintuen kantantearen inizialekin koinziditzen dutelako.

        2.— Kixote Mantxako irakurri duelako.

        3.— Eta zergatik ez den bere asuntoetan sartzen edo kaja ahorrosekoek konbenzitzen literaturari laguntzeko bide egokiagoak badaudela.

        Eta erantzunak prestatzen diren bitartean guk diogu ez dagoela frustrazio handiagorik literarioki ezer esateko kapaz izan gabe besteen lanak juzgatzen eta kondenatzen jartzen dena baino.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.