San Simon eta San Juda
Hogeitazazpi bat zen bi urtetatik honuntza euskaldunontzat oroitzapen triste eta hamorraziozkoetarako konbokatzen gintuen eguna. Hogeitazazpi plus bat, hogeitazortzi. San Simon eta San Juda señalamentean. Bere arartekotasunaz ez dugu milagro handirik espero. Hau eskuratzerako, ikusiko zenituzten ikustekoak. Hitzegin behar zutenek hitzegin dute, eta zuzen egin ere, txosten eta komunikatu politikoetan gutxitan agertzen den klarotasunaz gainera. Badagoela ideologorik.
Esanak esan, eta esan bezala daudela, egongo da hor zehar seme alabak horretan hezi dituen PNVko militante zaharrik otorduetan bere jarrera ez konprensibleegiak defendatzeko trantzean aurkitzen denik.
Horrelakoei, gure sentipenik sentituena.
|