L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Jacques Brel

 

Mourir, ah mourir, le grand affaire... mais viellir, c'est une connerie viellir, connerie hutsa, desagradablea eta desordukoa, les adultes sont tellement cons esateak barkaziorik ezin eskatzea suposatzen duenean.

        Zaila da zahartzaroa duintasunez eramatea, askatasunaren motxila arinaren ordez desengainoaren korkoba jasotzea soinean. Hatz puntetan Bertharen haragien ximeltze paulatinoa sentitzeak markatzen duen geure dekadentzia propioaren ordu inplakablea.

        Zaila. Eta hala ere heure diska plater gainean jartzean irrifar estupidoz begiratuko digun gazterik ere bazegok, eta sentimentalkeriaz mintzatzen baldin bazaizkiguk esan ere egingo zioegu —We never...— aspaldidanik dakigula veronalaren dosi exaktoa eta gazte izateak, besterik gabe, ez duela inor duintsu egiten, lagundu egiten badu ere. Eta biharko klaudikatzaileei kiratsa dariela, zahartzaroaren kiratsa.

        We never will be old. Gu berriz ez gaituk sekulan zahar izango, betirako gazte izateko edo zahartzarora ez iristeko behintzat manera noble eta ezagunak dauzkagun bitartean, biriketako minbizia edo ezin berriztatzearen angustia.

        En fin Jacques, gorputzak agoantatu artean zuhaitz esbeltoak izango gaituk paisaje triste honetan, eta itzala egingo diagu hilobi gainean, uda zakarrean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.