L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Epaila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Kristinau-ikasbide-atzalbena I. siniskaiak

 

Tauer'tar Norberta'k egiña

 

Kristinau-Ikasbide-Atzalbena I. Siniskaiak. Ibargutxi'tar J. Gurutz abadeak /U.A/ egiña. Uzkurtz-irakurgayak Ediciones religiosas — Zabalbide, 9b-1º. Bilbao-Begoña.

 

Egun batzuek dirala, Bilbo'tik eldu zitzaidan euskerazko liburu berri bat, «Siñiskaiak» izenekoa. «Kristiñau-Ikasbide-Atzalbena» izena duen lan aundi-aundiaren lenengo zatia da liburu argitaratu-berri au. Beste iru zatiak, 1953-1955'garren urteetan argitaratuta, garrantzi aundiko lan au orain osoa arkitzen da euskaldunen eskuetan.

        Esan dedanez, «Kristiñau-Ikasbide-Atzalbena» deritzan lan bikaiñak lau zati dauzka: I. orain agertu den Siñiskaiak, II. Jaungoikoa'ren ta Eleiza'ren Aginduak, III. Eleiz Ama Deunaren Ikurtonak edo Sakramentuak, eta IV. Otoia.

        «Siñisgaiak» izeneko lenengo zatian egilleak, euskal-literaturan eta euskaltzaleen ongi ezaguna den Ibargutxi'tar J. Gurutz Abadeak, argi ta garbi azaltzen dizkigu gure fede sainduaren siñisgai guziak. Eraketa txit egokiari jarraituz, begien aurrean ipintzen dizkigu gauza oiek. Lenbizian, zer erlejiñoa, siñismena, agerpena, tradiziñoa ta mirariak diren adirazten digu. Gero Jaungoikoaz, aingeruez, eta deabruez itz-egiten du. Gizona, aren arima ta elburua erabiltzen dituen atalburua txit jakingarria da. Jesukristo'z eta gure birrerosteaz ere sakonki itz-egiten digu egilleak eta lenengo zatiaren azkeneko atalak Eliza Doneari dagozkiote.

        Bigarren zatiak Jaungoikoa'ren eta Eliza'ren aginduak ederki argitzen dizkigu, zer egin bear dugun eta zer debekatua dagoen batean adiraziaz.

        «Ikurtonak edo Sakramentuak» deitutako irugarren zatiak, bere idazpuruak esaten digunez, ikurtonei buruz fededun on batek jakin bear duen gauza azaltzen digu.

        Eta laugarren zatiak, «Otoia» izena dakarrenak, nola otoitz-egin bear dugun, irakasten digu. Atal bereziak «Aita Gurea», «Agur, Mari» eta «Agurtza» izeneko otoiei eskeintzen dizkie egilleak. Euskalerrian estimu aundian den Karmel'go Amaren Eskapularioa ez da oarpenik gabe gelditu, ostera, egilleak orrialde asko ematen dizkio arlo orri.

        Lan iakingarri onek zer dakargun laburki azaldu ondoren, liburu berri orri buruz zerbait esan nai dut, gure fede sainduaren aldetik ez-ezik, baiñan gure euskera maitearen aldetik ere.

        Guziok ongi dakigu, oraingo egunetan asko dirala, fedearen gauzetan zabarkeri aundia erakusten dutenak. Eta zein da, zaberkeri orren zergaitirik nagusiena? Nere ustez, oraingo gizonak fedearen egiei ta mundu ontako gizonaren elburuari buruz gutxi dakitela. Oraingo munduan gizonei erakasteko, liburua da, noski, biderik nagusiena. Orra zergatik guk ere gizonen eskuetan liburuak ipini bear ditugun, gure xedea zabaltzeko. Onela obekien gogor-egin dizazkiekegu gure fedearen kontra liburu gaiztoen bidez lan-egiten dutenei. Auxe ongi konprenitu du Ibargutxi'tar J. Gurutz abadeak eta bere bizitzaren urte asko eskeiñi ditu, liburu jakingarri bat, lau zatietan 1.500 orrialde dauzkana argitaratzeko.

        Baiñan euskaltzale aundi onen lana euskeraren aldetik ere garrantzi aundikoa da. Liburu berri au Bizkai'ko euskalgian idatzita egon arren, ziur nago beste euskalgietako euskaldunak ere erraz irakurriko dutela. Egia da liburu orrek itz berri asko dakarzki, baiñan itz berri oiek beti latinetik artutako itzeekin batean agertzen dira eta orregatik irakurle guziak konprenitu ta ikasi ditzakete. Auxe da, nere iritziz, era egoki bat, itz berriak sarrarazteko. Bere euskal-idazkera bikaiñaren eta arlo txit jakingarriarengatik ain ederki euskal-literaturen soroa aberastu duen liburu berri au euskaltzale guziak gogotik irakurriko dutela ziur nago.

        Azkenez, euskaltzale guzien izenean, eskerrik onenak bialtzen dizkiot Ibargutxi'tar Abadeari. Ziur nago, gure Jaungoiko onak bedeinkatuko duela gure fedearen aldezko bere lana eta osasun sendoa emango diola, luzaroan fedenien eta euskeraren onerako lan-egiteko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.