Itz Lauz
Sehi ona
Etienne Salaberry
Egun hartan, Jesus Jaunak erran zioten, ingurian bildu dizipulueri:
Zeruko atheak iduri luke, bere sehiekilako auzia churitu-eta, Erregeak jalgi zuen hitza
Hasian hasi ekhartzen diote batto, hamar mila urhe pezaren zordun.
Hunek ez baitzezazken nihundik paga, nagusiak bere sarzekoan sartzeko, manatzen du sal dezaten, bere emazte, haur, eta ontasun guziekin.
Sehia emaiten zaio ahuspez, zangoetan othoizka: «Utzadazu othoi behar dudan ephea, eta itzuliren dauzkitzut, zor dauzkitzutanak oro!»
Nagusia urrikaldu zen, eta zorrak barkhaturik, joaiterat utzi.
Athera orduko, sehiak aditzen du orro bat ikharagarria. Mila orzi batean zapartaturen heineko orroa.
Dal-dal ari zen lurra, erroraino khordokatua.
Hiri bat ichkuli zuen lurraren ikharak, etcheak nahas mahas, pirripitan erortzen zirela, erhautsiak.
Agadir hiri horren izena.
Entzun bezain salhu, sehiak jauzi egiten du, zuen zaldi hoberenaren gainerat.
Beroa berotei, egarria egarritei, usin-tzarra, usin-tzartei, hasten da jendeak jalgi beharrez, etche puskatuen azpitik.
Itzuli zenean, eskuetan urherik gabe Nagusiaren ordaintzeko, haundia zen haren izialdura,
Bainan Nagusiak, ahuspez zangoetan belhaunikatzerat uzteko orde, emeiten dio kopetan, adichkide musua
«Sehi ona, zor guziak barkhatu dauzkitaiat, othoiztu nukalakotz, bainan hi ere, berze lagunez urrikaldu haiz, ni hitaz bezela.
Sehi ona, egiazko ene haurra, sar hadi, zeruko etchean, han izanen baita bethi, esker-onezko kantu, ezpeinen arrabotsa.
Ezagutu duk ene soa, gizon begitarte karramaskatuen gainean; ene mintzoa, elhe arrotz eta garhasien erdian...»
|