L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Epaila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Futbol'a

 

A

 

Naiz eta zezen-zaleek euren soñeko estu ta motza urratu, gaurkoz jende guzien festa, fubola da. Bai, gizonok, bai. Donostiko zezen-plazako giza-odol kopatxoa zer da deporte zaleen olioa erretzen dan ontzi neurrieziñaren ondoan? Gerriko urdiñ eta gorrirrik aspaldi ontan ikusi ez duten pelota lekuek zer Jira estadio ikaragarri aien ondoan?

        Erriaren izenean zenbat aldiz itzegiten dan! eta notiñ ori iñoiz ez dezu ikusi... Or ba... zuaz estadiotara: auetan erriaren argazkia atera dezakezu... Bai: edozein estadioko jarleku-lerrotan daukazu bere irudia. «Gizapilla»'k karneta bear balu... ori luke bere erretratua. Pillakatutako arpegi aiek faraonen piramide, Babiloniko arresi neurrigabeak dira: auen ladrilloak, zaletasunez bizi bizi dagon arpegi bakoitza. Zezenplazako barreratara amerikanoek bakarrik dijoaz argazkimakinari nunai ta nolanai «taka» egiñaz. Futboleko exerilekutan ordea gizonik ots-aundikoenak kale-garbitzallekiñ arkituko. Españiko probintzietan gerta oi dana, emen ere bai. Ango katedralak turistentzat egiñak dira, bertakoek eliz berri ta gaurkotietara joaten dira-ta.

        Futbolaren edesti aurrea ez genun ondo ezagutu gure aurtzaroan... Lerro gorridun jersey aek eta bigotedun jokalariek! Otsa bazan lenengo partidoak erritik kanpo, botilla ausi ta katu ustel tantean jokatzen zirala... egurrezko esia zuten solo tantean. Euskaldun mutikoek eta Ingles-enbajadako langilleek an jokatzen zuten. Ondo lañututako zerbaiten oroitza badegu Real Irun eta Bilbo'ko Athletic eta Pitxitxi ta Petit jokalarietaz... Gero bigarren mallako ikastetxeek berotu ziran...

        Madrid'en nork esan, aurki kale biurtuko ziran solo aietako partidu xee ta igarrak, nork igarri bi pesetako jarlekuek, Benefizentziko zezenketa arroa uxatuko zutela? Belmonte, bioleta ta zillar kolore, ez zan ba zezen-eraille? Isabel errege-alaba ez zan ba ara joaten lando batean urrezko farolekin?

Inglaterrak menderri ta guzi utzi dizkigu Shakespearen moldaketa batzu, Eskoziko whisky ta batez ere fubola.

        Fubolaren garaipena mundu guzian izan da. Txinan jokatzen da: naiz eta txinoek euren gonak astindu bear. Ango poesigille batek galdetzen: Zergatik ez jokalari bakoitzari baloi bana eman: onela ez luteke neke gutxiago, baten atzetik guziak ibilliaz baño?... Ala pentzatzen melokotoi-azala ta portzelanazko ontzietako «tea» kantatzen zun bersogille gizajoak.

        Su aundiak bezela, mundu alderdi guziak kixkali bear ditu joko onek. Aintziñeko «peste» amaieziñak bezela dana ondatu bear. Txutatzen dizue, Islandiko gaberdiko eguzkipean, eklipse argipean. Berde margotzu ta urdiñ dan Tropikoan. Budaren jarrailleek ta mahomatarrek fubolean jokatzen. Badituzu erdi-aurrelariek Aladiño izenakin. Milla ta bat gauetako ipuin usaia duten fubol-taldeek ere bai. Or dabiltz «Dinamo» Mosku'ko proletari taldea, ta Sevilla azahar usai. Altzairu-esirik ez du ezagutzen fubolak. Zorionez, talo-jale euskaldun traketsak ez dira makalenak. Esan bezate Madrideko jauntxo dirutsuek! Toki guzietan ankak aizean baloi-astintzen! Au bai dala, benetako ONU. Tira! azkenez bada ere, gizonek alkar aditzen asi gera... oñaz ordea, ez buruz,.

        Fubolak Argentine, Txile ta Brasil zoratu ditu. Bolivar'ek azkatutako Amerikan ordea ez du ainbeste indar: beisbolak eta batez ere eguzki beroegiak tokirik ez ematen.

        Ipar amerika azpiratu eziñ oindiño. Bai ba, bere beisbol ta bere rugby, bizkarreko zer eta kasko argitsu ta guzi (Marte'tik jetxitako gizaluze dirudite) fubolakiñ zer ikusirik ez dute nai. Agian aspaldiko mundu-agintarien kontra errezelotan dabiltz.

        Fetitxismoa sortu du fubolak. Uruguay, mundu guziko garaille atera zanean, jokalari aien bota zar eta galtzerdiak, uf! Montevideo'ko denda aberatsenetako ikus-leku argitsutan ezarri zituten! Erastunak edo belarrikoak bailira! Nunai, erregeek eta lendakariek iokalariei agur egitera agertzen. Urrestil'dar batek, San Inaziotan, zezen plazan esaten... «erri onek odoldutako zezena ikusi ezkero, badirudi zezen-aragia jan dula». Ain bapo ateratzen plazatik.

        Zerbait orrelako fubolean ere gertatzen. Ara an! Ofizinista aul eta arpegi zuriek! futboleko belar motx usaiak eta izerdiak eta alegiñak eragiñik, badoaz etxera, eurok jokatu ta deporte egiñ balute bezela.

        Futbol-jokoan eriotza ez da ageri zezenetan bezela: emengo iaun eta jabe segadun Burezurra bai da. Baña zezenak baño biotz-ikara geiago sortzen. Sendagilleak, biotzeko gaitza duten gaixoeri aolkua ematen... futbolera ez joateko... zenbat eta zenbat ondoeztu ta ill exeri-lekutan! Zezenketan plaza erdian gertatzen dana, emen jarlekutan!

        Joko onek bere arlotekeriak ditu. Eziñ esan «egualdi ona egiten badu» edo «euririk ez bada». Pelota partidak eurizaparradakiñ jokatuko balitezke, jokalari aiek zoratu ez ote diran, bai ez egongo ziñake... ta ikusleek iges egingo luteke... Futbola lokatzartean edo elurtartean berdiñ joka diteke. Zaparrada andienean gol'ik ederrenak sartzen omen, ta ikusleen gurdasolak dantza egiten.

        Zezen-plazak eguzki ta gerizpe alderdiak ditu: Inditar kasta edo jendekerak lez gizonak bereixteko. Ezagun du ortan nun sortea dan jolas onek. Pelota-lekuak eta futbolak ez.

        Baña errialde bakoitzeko joera ta izakera sendo zirikatzen ditu fubolak. Ontan du agian bere indar eta garaitza-biderik aundiena. Rio de Janeiroko norgeiagokan Españiko radio-izlariak, inglesak azpiratuak izan zirala ta oiu egiñ «Albion siñauslea zapaldua izan da». Arek uste, orrela Trafalgarko erasoa edo Invencible'aren galduketa txoritara joango zirala.

        Zergatik ote onenbeste indar gure artean? Gure txoko-zale geralako? Iberi jendeketa arteko joeran bai ez'ka ibilligura degulako? Bilbok Donosti dula? Bakio'ko txakoliña ta pil-pillean jarritako bakallaua ta Areatzako zubia ere irabazle dira. Madridek Barzelonari muturrean eman diola? Badirudi aren Corte izatea, aren verbenak, aren Puerta del Sol'ek oiñpetu ditula Cataluñako industri aundia ta Sabadelleko ari ta oialak. Osasunaren irabaziak Naparruko ardo beltza ta lukainka goratzen...

        Joko ikusgarri da benetan eta irrits sorle. Ez omen da erti zale. Ontan pelota jokoak errez gañartzen dio futbolari: pelota'ri ematean pelotariak ditun igigun eta soñaren egokera erosoak! Praxiteles irudigillearen zai daude. Mitxelangelok ezagutu izan balitu, Moises antzean pelotariak arri biurtzeko!...

        Futbola gure ogeigarren gizaldiari osoro dagokio: gizartetsu dalako. Jendeketa aundien jokoa. Zezen plazan bat izaten da espatadun eraille: besteek lagundu egiten, zezena nola ala nekatuaz: futbolean ordea, jokalari-taldea izengabeko pilla bat besterik ez da. Nortasunak ez du lekurik joko ontan, lenago esan bezela. Ara! egunkari batek emandako berria: «Niza'k (izenik eman gabe) Milanekiñ jokatu ezkero ogei kilo galdu ditula aragitan. Beste egunkariak, joan dan illean? orain urte batzu?, autobus bat bide ertzean ankaz gora joan zala ta onela idatzigaña ezarri, «Deportivo Alaves'ek ezurrak ausi ditu».

        Euskalerriko pelota-lekutan ez da eskuz pelotan egiten: ez, oñaz jokatzen da baloiakiñ. Aspaldiko pelotalekutako plaza-gizon aiek aldegiñ zuten. Plaza-gizon esan det: bere eskuen eta pelotaren jabe ez ezik bere buruaren jabe ziralako. Izan ere erri aurrean gizonki aurkezten eta eroso ibilten bazekiten... Aspaldiko Txortena. Zuztarra, Ulazia, Txakala, Modesto... oroitza ere galdu da. Pelotalekuek ixildu ziran. Etzuten olakorik pentzatzen ain jaunkiro, arri landuz sendo eraiki zituten gure erri-gizonek

        Liga'ko norgeiagoka asten danean pelotak baloiari agur egiñ eta mendi zokora iges egiten...



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.