L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Ilbeltza-Otsaila) —<eugo4335>




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

Irakurlearen txokoa

Eskutitz, galde, iruzkin eta berri

 

.— Tauer'tar Norberta'k au idazten digu:

        Makiña bat txartel eta idazki arkitzen da nere lan-maiaren gañean, baita euskal-liburu ta aldizkari batzuek eta kuadrotxo bat... Denak nere euskaldun adiskideengandik eldu zaizkidan Gabon-ta-Urteberri-zorion-agurrak dira. Bi ez, beste guziak euskeraz egiñak. Auxe, benetan poz aundia da ni bezelako euskaltzale sutsuarentzat. Pozik ikusten dut euskaldunak asten dirala euskera aintzat artzen eta euskera jatorra bai izketan bai idazkietan errabilliz, orainik zabarrak diren euskaldun artean emeki-emeki euskerarenganako maitasuna piztu nai duteia. Dudarik gabe, euskaldun zintzo guzien asmoa da euskera euskaldunen izkuntza bakarra egin dadilla artu-eman guzietan.

        Eta ez ditut txartelak bakarrik artu, idazkiak ere, eta aski luzeak geienetan, euskerari dagozkion berri jakingarriak dakarzkidatenak. Adibidez, adiskide batek kontatzen dit, nola ondarru'tarrak gertutzen dituzten euskerazko antzerkiak, auxe, benetan, bide egokia da gure euskera errietan zabaltzeko, beste adiskide batek, naparrak, nola ango Aldundi'ari esker eskoletako aurren artean euskal-azterpenak egoten diren... eta beste berri pozgarri asko idazki oyen bidez eldu zaizkit eta guzi-guziak argiro adirazten didate, Euskalerrian euskeraren garra geroago eta lodiago asten dela dizdiratzen eta oraino otzak diren biotzak berotzen, eta uste dut laster ikusiko degula, nola euskaltzaletasunaren gar aundi-aundi onek argitzen duen Euskalerri oso-osoa. Eta auxe da nere opa Urteberrirako.

        Eta artu ditudan zorion-agurrak Auñamendiko bi aldetako Euskal-erritik ez-ezik, bainan atierr'etan bizi diren euskaldunengandiik ere etorri dira. Buenos Aires'en egoten diren adiskideen zorion-agurren artetik poz aundiena eman dit L. Mendizabal'dar Ixaka'renak; berak berri txit pozgarri bat gaztigatzen dit: bere lan argitaratu berria, euskal-abizenei dagokiona, bialtzen didala. Lan jakingarri au, garrantzi aundikoa da euskal-jakintzarako: 20.000 eta geiago euskal-abizenen sorkuna azaltzen du nere adiskide maiteak.

        Atzo idazki bat artu dut Caracas'tik. Ango euskaldunak, Euskeraren Eguna ospatzeko ango euskal-Etxean bilduak, zorionak eta agur sutsu, bat bialtzen dizkidate, 70 ango euskaldunek izenpetuta, eta asmo eder bat artu dute, «zu eredutzat artuta aurrerantzean idazki geigo egingo ditugula euskeraz». Au argitzeko esan bear dut, nere euskerazko elkar-idaztean igazko uztaillean 1000'garren idazkira eldu naizela eta nere adiskide Ibinagabeitia'tar Andima'k irakurgai bat idatzi duela Caracas'en agertzen den «Irrintzi» izeneko aldizkari eder-ederrean.

        Nere adiskideei esker emen dauzkat azkeneko denboran argitaratu diren euskal-liburu beste batzuek: Xenpelar bertsolaria, Prosistas Navarros, Arantzazuko Amaren Edestitxoa... eta Aulestia'ko abade jaunak argitaratzen duen «Zeutzat» izeneko aldizkaria ere atseginez beterik irakurri dut.

        Eta Gabon-bezuza eder bat ere eldu zait Tolosatik, nere adiskide Labayen'dar Andoni'ren seme Matxin'ek egindako kuadrotxo bat, Ernio-mendia Tolosa'tik ikusia. Bezuza bat, benetan, bikaiña! Marko eder batean ipiñita, nere lan-gelan zintzilikaturik lago, kuadrotxo orri begira, Euskalerriaz eta ango nere adiskideez oroitzen naiz.

        Nere lerro oiek «Gora Euskera» itzekin akabatzen ditut.

 

 

Euskaltzaleen Biltzarrak Eibarren

        San Martin'dar Ion'ek au idazten digu:

 

        «ERAKUNDEA

        Azaroaren 6, 7 ta 8'an izan ziran Eibar'en «Euskaltzaleen Biltzarrak», Euskaltzaindia'k antolatuta, Eibar'ko Club Deportivo'aren laguntzarekin eta erri artako Udaletxea'ren begirapenakin. Biltzar auek Juan Antonio Mogel eibartar euskal-idazle ospetsuaren gorazarrez izanik, bertako gaiek Mogel eta Euskal-literatura zuen oñarritzat. Eta, erriaren gogoari zerbait eskeñi naian, folklorezko euskal-jaiak ere eratu ziran. Ondorean emango dugu beren berria,

 

        ITZALDIAK

        Eibar'ko Udaletxearen gela nagusian izan ziran itzaldiak, 6'an goiz ta artsalde eta 7an goizetik bakarrik, Aita Iñaki Larrañaga, Pinglian'go (China) apezpikua maiburu zelarik. Izlariak erabilli zuen gai nagusia «Mogel eta euskal-literatura» izan zan, ta Euskaltzaindia egintzaran zalea izanik, itzaldi guziak euskeraz aman ziran. Lenbiziko Jabier Eguren, Eibar'ko alkate jauna, mintzatu zan euskera eder batean, guzieri ongi-etorria emanaz, eta ongi merezitako txalo beroak entzun zituan. Izlariak auek ziran: Arrue, Arruza, Yon Etxaide, Gorostiaga, Irigaray, Lafitte, Aita Larrañaga, Lojendio, Mitxelena, San Martin, Aita Villasante eta Zubiaurre.

        Oiez gañera, Altube'n idazki bat irakurri zan Eibar'ko euskerari buruz, baita ere aitzen eman ziran I.M. Etxaide (Euskaltzaindia'ren zuzendaria) jaunak, Mogel'en «Peru Abarka» ko aditzaren erasketa lan bat, eta Urrestarazu'k mugaz bestaldeko eskoletzaz (gai antzerakoa izan zan Lafitte jaunak erabilli zuana). Azken orduan artu zan Odon Apraiz'en iregarri bat, geixorik zalako bere joan eziña agerreraziz.

 

        PINTURA ERAKUSKETA

        6'an, ostiral eguerdian, Udaletxeko gela batean Garabilla lekeitioarraren pintura erakusketa iriki zan, eta geroko egunetan era ikuslari asko igaro zan erakusketaren gala artatik.

 

        ARGAZKI ERAKUSKETA

        7an, larunbat eguerdian, Club Deportivo'an, bertako bazkideak, euskeltzaleen omenez eratutako argazki erakusketa irikitzea izan zan.

 

        EUSKAL-JAIAK «AMAYA» ANTZOKIAN

        Ostiral illuntzean eta gabean, euskerazko antzerki ta abar izan ziran. Lenengo zatian Bittor Garitaonandia'n bi ekitaldiko Aitona ta billoba, Elgoibar'ko antzerki taldeak egiña. Eta bigarrengo zatian, Angiozar'ko itsu soñujole aipatuak Euskal-doñuak, ta bere ondoren Alperrikako damua, bakarrizketa parregarria, elgoibartarren taldeko antzezlari batek egiña. Eta amaitzeko, Eibar'ko Koralak, auek kantatu zituan: Agur jaunak! Olaizola'k armonizatua, sei abotsetara; Maitia nun zira, Uruñuala'k armonizatua, lau abotsetara: Beti maite, erriak eratua, lau abotsetara, Boga-boga, Guridi'k armonizatua, sei abotsetara, eta A mutil! Gisasola eibartarrak armonizatua, sei abotsetara. Gutxitan bezin jendetza ikusi zan antzoki artan eta jaiak oso atsegingarriak izan ziran.

        Larunbat illuntzean eta gabean, lenbiziko, Bilbo'ko Gaztedi'ko dantzariak azaldu tiran, eta au izan zan beren programa: Otxagabia'ko dantzak, Zuberoa'ko dantzak eta Amaya operako ezpata dantza. Haren ondoren Bilbo'ko Soroak laukiak zenbait euskal kanta eder abestu zituzten, ta beren ondoren, Robles anai-arrebak baste kanta sorta bat, beretariko bat, Kattalin ttuku-ttuku, entzuleak eskaturik b1 aldiz kantatu bearra izan zuen; gau artako txalorik beroenak berentzat izan ziran, Bermeo'ko txistulari ta Euskalerri'ko txapeldun diran Larriñaga anaiak, konsiertu berezi bat aman zuen. Ondoren, Larrañaga, eibartar zelebriak egindako bakarrizketa. Eta bukatzeko, bertsolarien agerkuntza: Basarri, Euskalerri'ko txapelduna; Uztapide, Gipuzkoako txapelduna; eta, Enbeita eta Azpillaga, Bizkai'ko txapeldunak.

        Ondore onak izan zituzten jai auek, batez ere layunbatekoak, sarrera guziak bukatu bai tiran.

 

        UMIEN SARIKETA

        Larunbat arratsaldeko iruterdietan, aurrentzako sariketa izan tan, nork euskeraz obeto egin. Uste gabe batzuek sortu ziran, iritzi guzien gañetik, iñork pentsatzen zuan baño ume geiago presentatu ziran eta, Udaletxean egitekozana Untzagako plazan egin bearra izan zan eta, ortarako altabozak jarri ziran. Eundaka ume presentatu ziran, bañan egualdi otzagaitik askok alde zuen, ta ala ta guzi ere eunera eldu tiran parte artu zutenak. Galderak iru taldetan zatituak egin ziran, bost urtera artekoak, seitik amarrera eta amaikatik amalaura. Bost urtera artekoetan auek atera ziran aurrenengo, Beatriz Ojanguren, Maria Jose Alberdi, eta Jose Gallastegi; seitik amarrerako mallan, Maria del Carmen Ruiz de Alegría, María Teresa Muniategi ta Karmentxu Orozko; nagusienetan, Arantza Mendikute eta Libe Sarasua, biak batera ta beren ondoren, bigarren, Jesus Maria Trueba eta irugarren Libe Bergaretxe.

 

        TXISTULARIEN KALEJIRA

        Igande goizeko zaspiterdirtan, Bermeoko txistulariak, Eibarko Udaletxekoak eta Club Departivokoak egin zuen kalejira estaziñoraño ta an erbestekoekin alkarturik, guziak, alboradea joaz, kalez-kale, Untzaga'ko plaza nagusirano.

 

        TXISTULARIEN KONSIERTOA

        Dantzariak amaituaz ekin ziran txistulariak, bertan Untzga'ko plazan, konsierto atsegin bat emanaz, auek ziran jo zituzten piezak: Montzon'an minuetoa, Mendiko soñuak, Erauzkin'en pandangoa, Iztilargi eta Agur jaunak! Jendeagandik gogoz txalotuak izan ziran.

 

        GIPUZKOA'KO BERTSOLARIEN TXAPELKETA

        Igande arratsaldeko lauterdietan izan zuen EUSKAJ-JAIAK bere jarraipena Gipuzkoa'ko bertsolarien txapelketakin. Txapelketa onetan ezin izan zuan parte artu Iñaki Eizmendik (Basarri), Euskalerri'ko txapelduna dalako, eta Gipuzkoa'ko bertsolaririk onenetakoak bakarrik izan ziran Aginaga'n ta Ordizia'n lenen izan ziranetatik karpora, berek ziran Agirre, Garmendia, Lasarte, Lizaso, Mitxelena, Uztzpide ta Zepai. Joko estukoa izan zuten eta Uztapide atera zan txapeldun ta Mitxalena bere ondoren. Lenbizikoak, Diputaziñoaren izenean makilla dotore bat eta Gipuzkoa'ko Aurrezkitegiaren 3.000 peseta jaso zituan; bigarrenak Gipuzkoa'ko Aurrezkitegiaren kopa bat eta Eibarlko Udaletxea'ren 2.000 peseta, ta gañerako guztieri, bakoitzari seireuna peseta Eibarko Club Deportivo'aren izenean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.