L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Ilbeltza-Otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Orbelak

 

Beiztegi'tar Ion

 

Olerki sorta. Kerexeta'tar J. (Arantzibia iaunak egina eta Zarautz'ko Itxaropenak argitaldua. 1958.)

 

Agur Ion, ene adizkide maite,

        Zuri eskerrak iaso dodan «Orbelak» idaztino polit oni buruz, nene aburua nai zenduke iakin. Ara ba

        Ez neuan izan asetzerik —ez beste askok be— Euzkera amaren bidez, irakurriz, gaztaroan nerabilen gozo ederzale eta iakin-egarritsu a. Lenengo biotzkadak, Urtzi iaunak eratu eta asabak idatzi euskuen idazti nagusian edan genduzan: Izadi idaztian; gure baztarrak inoskuezenak ikusi-ala itzulten genduzala ulermenean. Gero, ezarri ori sakontzen ioiala, inoren izkuntzetan asetzen alegindu gintzazan. Atzenez, bizi-izan biarrak lotaratzen euskula.

        Gaur, goenera eldu eta berakadan ete-noan zalantzean naizela, or nun datorkidazan barriz gora, —iraun biarrak ezarri eusten apar-oskola urratuz— mutikotako ikuspen eta gaztaroko irakurketak. «Orbelak», olerki mordo eder au darabilt begien aurrean, eta, bat-batean, zerbait esnatu da nere barruan: «Udagoi-gau batez» izan dot lenengo drama; «Edurtzan», aspaldi moteldu ziran margoak argitaratu iataz; «Ezpaia» ordurako, ba-dakit nun nabilen: Burns, Scotland'go seme azkarrak eragin eustazan ikarak datorkidaz barriro, bizi-bizi. Aberria, maite-mina eta Asis'koaren izadiarentzazko leia:

 

                Etxeko egalean

                Txindor bat ikarez

                Euzkitan egon arren

                Egon ezin otzez.

 

                eta:

 

                Zer dala-ta orren atsege,

                Egaztiño orron,

                        baso-zugatzetan?

                Begi orreik zur darakuste

                Oñaze itunoi biotz-barrenean.»

                                                                 Ilk happin'bird-wee, helpless thing!...

 

        Burns'ek eragin eustazanak eta geiago, gaur, Kerexeta iaunak. Arek, garagarrez iantzitako Doon ibarrean narabilan; gureak, elorrez apainduta dagozan maldetan. Ayr eta Kirk-Alloway, amesetan ikusi izan dodaz; Elorrio eta Argineta, oso-osorik, eta, onein irudiak izaten neuzan bide, areik asmatzeko.

 

                Gogo nasai au

                Datza neure baitan

                Pozaren-pozez

                Ames bigunetan...!

 

                Ta arela, pozik,

                Bedar ezezko mendian,

                Zenbat gogapen

                Gure buruen barnean?

 

        Zein leiar zear ikusten dan, alan ei-da dagona. Onen izakerea baino, gurean sortzen dan argazkia egizkoagoa dogu. Sandroman'go orbeltza artetik zear, sarri ioan izan naiz Gazetaruntz, goitik bera, or, Udalaitz eta Anboto aurrean agertzen dan ibarraren edertasunen bila. Begion alaigarri! Udazkeneko orbel artean tirriki tarraka.

        Emen ba, barriz umetuta, «Orbelak» inoiz baino ozenago nabaitzen dodazala eta ogetamar urtetik gora kendu daustezela. Neretzako eginak ete-diran be!

 

                Umeak, —bizitzaren poza—

                Orbel-artean olgetan...

 

                Argiñeta-esian,

                Aize zabalean,

                Bedartza orlegian,

                Begiak ortzean...

 

        Ogei urtedun eta mendigoizalea izan danak, ez ete-daa inoiz onenbeste erantzun biar izan?

 

                Urki-artean luzaro,

                Zer da idoro nai duzuna?

                Ba-dakit: Bakartasuna...

                —Ez! Galdu dan maitasuna!

 

edo:

 

                Zu niri begira,

                —Biotzaren poza!—

                Ni zuri begira...

                —Ego-aize otsa!—

 

        Azurretako kerea ezarten iakun lez eta batera, Aberri-mina be sortu eta erraietan lotu iakunok, emen dogu olerki nagusiaren zati bat:

 

                                            III

 

                Mendi goi zalea naiz... —diño biotz-minduz—,

                Bertontxe nengoan, bai, egon nintzan noizpait...

                Nerau lurraz bat-einda... goi ta beak, mamuz...

                Lagunen eriotza burura datorkit...

 

                Ta zer! Pozik il ziran: Urtzi, Euskel-Erri

                Gogoan ebezala, ezpan ta biotzan.

                Eta gorritasun au? Odola dirudi.

                Baiña euren gogoak barreka zeruan!»

 

        Ez dala ageri danori? Ez, argitaltzearen ordaina nik uste. Garesti izan arren, argitaldu biarra be ez da bapeza...

 

        Liberty's in eoery blow!

                                        Let us do or die!

 

        Egileak galdetzen daunez, ara emen nere iritzia, lerrokadan agertzen dodazala olerkirik maitagarrienak: «Gaztearen negarra»; «Urki-artean»! «Aspaldikoa»; «Agur izarrak» eta «Ezpaia», ondoren eta ez urrin datozela besteak.

        Onezkero, olerki onen idazkera, neurri eta doinua, zelakoak iruditu iatazan be esan biar. Ara baina, gozokirik biar izaten ez daun gatzatoa iaten ari danori, azpila zelakoa dan galdetzea aina dogu au. Alan eta guztiz be, benetan dinotzut: Lotsa barik, miazkatu daikezu azpil ori, ain da ba txukuna. Akatz bako neurriak darabiltz, zorrotzak, esakerak indartzen dauezela. Garbi eta labur datorkigu mintzo-azkona, gogoa dardaratu eta biotzean iosten dala txinpartari. Idazkera erreza, gure baztarrekoa, zuk eta nik eta edozeinek errez irakurtzen doguna, alan eta be, Euzkera maite garbia, txilinez betea.

        Besterik zer? «Bitargi» olerki sorta barria datorrela esaten dauskunez, onen zain, urduri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.