L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1959. Ilbeltza-Otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Izkuntza eta abenda

 

Arturo Kanpion

 

euskaratzailea:

Larrañaga

 

Azkeneko urte auetan, euskera indartu ta aberasteko erabilli diran eginalak irudimenaren jolasa besterik ez omen dira izan. Ala uste dute gizon abertzaleak ere.

        Bere alperkeria zurikatu bear, eta arrazoi egokiak errex billa oi ditu gizonak. «Ori egiñ al balitz, gogoz lanegingo nutre»... «Asmoa ederra da, oso ederra baña zoritxarrez, asmo utsa besterik ez da... onuzkero euskerarenak egin du.»

        Erri-arazoetan, eziñ erabilli omen, gure izkuntza. Erriko jende apaiñenak ez dute aoratu nai, eta erderaz ari dira. Baserrikoentzat ta ezjakiñentzat bakarrik egoki. Auek ere, bizi nai badute, erdera atsegiñez ikasi oi dute; artarako beta dutenean beñepeiñ. Euskera azkenetan dago zoritxarrez. Zertarako iltamuan iraunarazi? Gizonki jokatu ta eragotzi ezin ditekena, etsipenean artu dezagun!

        Multa renascentur... baña askoz errezago ta giroago da ezer ez egitea!

        Au edo ori gertatzen dala?... ta zer egingo dezu? zertako lanegiñ? Baña gure naiak eziñ aldatu ote dezake gertatzen dana? Ikasbiderik badezu; nunai gañera. Laveleye belgikatar jakitunak idatziriko artikulu sallean, jakingai politak billatu ditut. Gizon au, Danubio ibai-ertzerako abenda ta errialdetaz ari izan da. Onen idatzi-zati batzu azaldu nai ditut, logale diranak bizkortzeko, bizi diranak pozteko, eta uko-egilleak isillarazteko.

        Abendaen eskabideak sorburu bat dute. Izkuntz, kultura, aldizkingi eta erri-agintearen indarartzea. Zuzpertutako abenda auetakoa Finlandia da. Ango izkera ta jardukera, Suezikoa zan aspaldi ontan. Finesa, au da, Finlandiko izkuntza, baztarturik, mendi basoetan bakarrik ageri zan. Gaur ordea, erri-arazo edozeiñetarako gai da. Lenengo mallako ikasketak izkuntz orretan ematen dira, tokirik geienetan beñepeiñ. Euren teatro edo antzerkia ere indartu dute, ta Martha, fines-izkuntzan neronek entzun det.

        Galitzian, polakoen izkuntzak alemana uxatu du; ta emperadoreak azken-ikustaldia egin zienian, polakerez arrera egin zioten angoek.

        Bohemian, txekera zearo indarberritu eta alemana zapaldu bearrean dabill. Erri-batzar edo Dietari asiera ematean, gobernadoreak izkuntz bietan itzegiten du. Pragan, alemanez erakusten duten ikastola nagusiaren alboan, txekera erabiltzeko beste bat jaso dute. Abertzaletasuna garaille dala, ederki ageri da Abertzale guziek ez eze, apaizak eta aberatzek ere, bere alele ditu. Scharzemberg apezpikoak, alemana izan arren, txeko apaizak jartzen ditu elizetan. Iparraldean ere bai, naiz eta an alemana geiago itzegiñ.

        Izan ere, noizbeinka gizonen zeregiñetan bultzakada edo igialdi ikaragarriak sortu oi dira; aueri beaztoporik jartzerik ez dago; edozer gauza irentxiko lukete. Abendaen bultzakada alakoa da. Begira nola esnatu diran eta orain eun urte erdi illik zeuden! Diplomaziak etzitun esagutzen, edestiak berak aen berri etzekin, eta alaere indartzu jaiki dira, zapaleziñ; illen piztea dirudi. Alemanen izkuntza... amazortzigarren eunkian, tokitan zegon! Federiko bigarrena, Prusiko alemanen errege, arrotu egiten zan, bere izkuntz ori etzekilako... Voltairek beziñ ongi frantsesa idazten zuala... ta arrotu. Luteroren izkuntza izango zan... ez ordea jakintzuena, ez eta aberatzena ere! auek frantzezale, aiek berriz latinzale baiziran!

        Orain ogei urte Hungaroen izkera, Puzta aldeko artzaiak españeratzen zuten izkuntz arlotea zan. Aundizkien artekoa, erri-arazoetakoa, alemana. Ikastola ta erribatzar nagusikoa latiña.

        Kroazian ere erri-izkuntzak indar aundia artu du. Baita Rumani, Servi ta Bulgarian ere. Toki guzietan, politika-eskakizun aurretik erri izkuntza indarberritu da.

        Esloven izkuntza, egoaldeko eslavitarren izkerarik garbiena, nekazarientzako bakarrik omen zan gai. Erri-zeregiñetako, idazketarako, alemana erabiltzen. Erri guzia aleman biurtu zan. 1835an ordea Gaitar Luisek kroaten izkuntzan lenengo egunkaria atera zun. Aberri-izkuntzaren berpiztea ori izan zan. Geroago, auteskunde eskubidea, eslovenoen abertzaletasunari bide egin zion. Jakitun, idazle, bersoegille, irakasle-pilla baten egiñalak aizeman zioten. Guzien gain apaizak; Germanitarren erakuste okerrari jartzeko arresirik onena, aberri-izkuntza ikusten baizuten. Gaur, Carniolako batzar nagusian, talderik aundiena eurok egiten dute. Eslovenkera beraz ikastoletan, elizetan eta probintziko buru-bidetan erabiltzen da. Alemana? Vienako agintariekiko zer-ikusietan bakarrik. Dokumento edo erri-idatzi guziak izkuntz bietan jasotzen dira.

        Zer? Ikasbide auek ez al dizute biotza berotzen? argi-izpirik gogora ez erakartzen? Norbaitzuek euskeraren eriotza iragarri dute; erderak, auen iritziz, jakitunen izkera dalako, politikan eta erri-arazoetan erabiltzen dalako, euskera ito egingo du; etxe-zulotara ta baserrietara baztartuko. Baliteke. Baña... jaso zuen begiak Sorkaldera; alemana ere erdera aña zan, baña... iges egin du. Naiz eta Goete, Herder, Lesing, Schiller, Kant, Hegel, Schopenhauer, Momsen, Mozart, Beethoven eta oeste ainbeste filosofo, poesi-egille musikalari eta jakitun izkuntz orretan ari izan.

        Ondarruko arrantzale ta Erro-ballerako ikatz-gilleen izkerari iragarri diozuten zoritxarra, alemanari ere erori zaio alderdi artan.

        Euskera il diteke; baña bere eriotza ez dakarke zoritxarrak; bai ordea gure gogorik-ezak! Ebro ibaiz aruzko asmo ta burubidez zorginduta gaudelako!

        Onela gure lotsa-bearra aundiago izango da.

        Berrogetamar urtetik gora dira idazki au agertu zanetik. Arrezkero ibaiek bide egin dute. Ala ere, egi mardul auek zutik daude eta eraginkor.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.