Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —<eugo4229>




 

 

«Ipui-Sariketa»

 

«Euskal-Kulturaren Alde» deritzan elkargoak sariketa au antolatzen du, Bilbao'ko euskaldun berri batek, bere eskuetan, zabalkiro ipiñi duen diruaz.

        Elkargo onek, sortu zanetik, ez du beste kezka biziagorik izan, auxe baño: Nola iraunerazi genezaioken gure euskerari, nota zusper eta indarberri dezakegun.

        Egia da, euskeraren alde, gaur iñoiz ez bezelako egiñalak egiten dirala, naiz eskoletan, naiz liburu ta aldizkarietan, naiz euskaltzale arteko idazkietan ere. Baña, beste aldetik, argi ikusten da, euskal-urietan eta baserrietan, erderak gure mintzoera baztertzen duela, eta euskaldun gurasoen umeen artean aunitzek ez dutela euskeraz egiten. Au gertatzen dan lekuetan euskera iltzen ari zaigu, ta ori edonolaz galerazi nai dugu.

        Aurrak edo umeak euskeraz mintza ditezen, bereziki alegindu bear dira gurasoek, eta eginkizun au guraso oiei erraztutzeko asmoz, orain iragartzen dugun ipui-sariketa antola dugu. Sariketa ontara bialiko diran ipuiak gurasoek ikasten badituzte eta beren ondorengoei ongi irakasten badizkiete, ziur gaude euskerari aurrera-bidea emango diogula.

        Eta lan onek zitu ugaria eman dezan, ipui ugari ta egokiak artzea nai izango genuke; bai berriak eta bai zarrak ere, baña txikientzat aukerako izan ditezkenak.

        Ipui auek, aurrez, eguneroko edo aldizkarietan argitaratuak izango baitira, ongi edatuak izango ditugu gure eskuetara eldu orduko. Ala ere, biarko aurrentzat luza ditezen, saritutako ipuiak, sari gabeko beste batzuekia bear bada, liburutxo berezi batean eta albait marrezki edo dibujo geyenez, argitaratzeko asmoa dugu.

Sariketa onen baldintzak auetxek izango dira:

LENENGOA. — Sariketa ontan sar ditezee, gaurtik asi ta aurtengo «Euskeraren Eguna»'rarte, Abenduaren 3'garren arte alegia, edozein eguneroko edo aldizkarian azalduko diran ipuiak. Beraz ezin sar diteke sariketa ontan, aurrez argitara ez dan ipuirik.

BIGARRENA. — Etzaye ipui auei, luzaroan mugarik jartzen, baña ipuien egille edo biltzailleai adierazi nai diegu umeentzat egoki izatea jaramon berezia egingo zayela. Beraz, zarrak edo berriak, norberak asmatuak edo beste izkeraetatik itzuliak izan, guziak onartuak izango dira.

IRUGARRENA. — Iru sari bereziz sarituko dira artuko ditugun ipuiak: Lenengoa, 25.000 (ogetabost milla) liberakoa; bigarrena, 15.000 (amabost milla)'koa; eta irugarrena, 10.000 (amar milla)'koa. Gañera, bere esku izango dira epailleak nai ditzaten milla liberako beste sariak ere emateko.

LAUGARRENA. — Ipui guziak, izparringi edo aldizkarietan izenorde edo pseudonimo batekin azaldu bear izango dira; eta argitara emanda gero, ipui auek «Euskal-Kulturaren Alde» bazkunera bialiko dira, zuzenbide ontara: 14, rue Lalanne, Biarritz (Laburdi) (B.P.). Azal batean sartuta, eta bertan nun argitara emanak diran adieraziaz; azal orren barnean, beste bat itxia igorriko da, egille, itzultzaile edo biltzaillearen benetako izen eta zuzenbideaz.

BOSGARRENA. — «Euskal-Kulturaren Alde»'ko buruzagiak epaille izango dira, ta beren erabateko epaiak ouartzekoak izango dira, alabearrez.

SEIGARRENA. — «Euskal-Kulturaren Alde» elkargoa izango da, sariketa ontan sarituko ta aren liburuan argitaratuko diran ipui guztien yabe.

 

Miarritze, 1.959'ko Ilbeltzaren 12'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.