Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Olabide

 

Arantzibia

 

MAZMARROA. — Ezin idoro izan dogu bere mazmarroa. Orraitiño, auxe izan daiteke aukerakoena gure Olabide izan zanarentzako: Zidarrezko zelaia; koner-lits orlegia; eta goikaldeko bere utsunean, sutegi baltza gaiñean garra dariola; eta bekaldeko utsunean, zuzi (antorcha) baltza garrez. Urrezko egala, izki baltzez goiburu au dauala: «Asmoz eta yakitez», eskumako, gaiñeko ta ezkerreko alboan.

        Mazmarro au, bere abizenaren ezaupide ta gizonez izan zanaren agiria da: koner-lits bide; sutegia ola; eta zuzia euskalelerti ta euskaltzale ta euskalarientzako argia. «Asmoz eta yakitez» egalean, Euskalzainak beretzat autu eban goiburua.

 

        Olabide abizenaren nare edo jatorria.

        Olabide narearen oiñetxea Astigarraga'n (G.) izan zan, eta andixek zabaldu zan oeste erri batzuetara.

        Olabide'tar Joan Sanz, —Astigarraga'ko Olabide-oñetxekoa— Donostia'ko biztanle edo bizilagun zan 1566'gn. urtean; Olabide'tar Migel'ek eta Andres'ek anaiak, Aramaiona'n (Ara ba) adierazi eben euren aitorsemetasunaren egia, 1632'gn. urtean; Olabide'tar Thomas'ek Elorrio'n (B.), 1685'gn.; eta Olabide'tar Juan Nicolas'ek eta Jose Antonio'k, Donostia'n, 1738'gn. Larramendi eta Olabide'tar Martin'ek, Ernani'n (G.), 1616'garren urtean.

 

        OLABIDE JAUNAREN AIKOA.

        Olabide eta Carrera'tar Raimundo German, josulagun eta euskalari entzutetsua, Gazteiz'en jaio zan, 1869'gko. Epaillaren 15'gn, gabeko amaiketan, Enparantza Zarra deritzon 6'garren etxean (aldi aretan beintzat). Kepa Bidali Deunaren Eliz-nagusian Bateoa artu eban, urte aretako Jorraillaren 4'gn. (9'garren Bateo-idaztia, 65'gn. orria). Berez, jaio zan biaramonean bateatu zan —Epaillaren 16'gn.—, baiña bereziz, bere etxean! eta Jorraillaren 4'gn. osotu eutsazan, bateatu eban abadeak berak, Elizan gaiñerako Bateo-erak.

        Bere aita, tolosarra izan zan; bere ama barriz, Madrid'en jaioa.

        Bere aikoa ainbat geien luzatzeko alegin sutsuak egin doguzanarren, 1804'garren urtean geratu bear izan dogu, orduko Joseph Antonio'ren aitaren partida ezin idoro al izan dogu-ta. (1ñork jakin al ba dagi, adierazi daiskula, arren.) Ementxe bere guraso ta aurretikoak

 

                Raimundo German Olabide (Gazteiz, 1869-III-15)

 

                Eulogio Joaquin Olabide (Tolosa, 1835-III-11)

                Dolores Carrera (Madrid)

 

                Joseph Antonio Olabide (Legazpia, 1804-II-17)

                Maria Guadalupe Bastarrika (Ondarribia)

 

                Fernando Carrera (Andoain)

                Sebastiana Garayalde (Andoain)

 

                Santiago Olabide (Legazpia)

                Manuela Ignacia Kortaberria (Legazpia)

 

                Jose Miguel Bastarrika (Bergara)

                Maria Josega Arraskorta (Ondarribia)

 

                Ignacio Olabide

                Maria Ignacia Plazaola

 

                Francisco Kortaberria

                Cathalina Eguren

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.