|
Itz-Neurtuz
Elurtzaga'ko Andra Mari
Agirrezabal'dar Andoni
Elurtzaga'ko Ama,
eure Zaindaria,
aspalditik Gazteiz'en
guztiz goretsia.
Gazteiztarren asabak
Amatzat artua;
gaurko gazteiztar danok
guztiz maitatua.
Or dago gure Ama,
plaza nagusian,
lorez apaindurikan
eta koroi ederraz.
Gazteiz'ko bestaburu
ikusgarrietan,
gure Zaindari-eguna,
besta berezia.
Uso txuri-txuriak
urreratzen dira
Birjiñaren aldera,
agur-egitera.
Zeruko lore eder
ta zoragarria;
Elurtzaga'ko Ama,
gure itxaropena.
Zu zera gure Ama
Gazteiz oso onetan,
arimaen pozkida
ta gure osasuna.
Pekatarien kaia,
Maria Birjiña;
izan zaitez euskaldun
danen Gidaria.
Izan bedi betikotz
Euskalerri osoan
goretsi ta onetsia
Zeruko Erregiña.
Agur, Ama Birjiña,
Elurtzaga'koa,
onetsi Euskalerria'n
dagon zure Erria.
Gazteiz'en 1958-V-30'n
|
|