Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo4200>— Euzko-Gogoa. Olabide'ren
Goratzarrez. (1958. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

Atarikoa

 

Opariz ta esku-erakutsiz gatozkizu egungo egunez. Banako au OLABIDE iesulagun euskal-idazle zanari biotz-biotzez eskeini nai izan diogu, aren ITUN ZAR eta BERRIA oraintsu argitara emana bait-da.

        Loiola'ko ENEKO ta XABIER euskaldun iatorren izkera aintzat artuaz, egundoko lana burutu zun gure IRAKASLE aundiak: inork baino lan ederragoa burutu ere.

        Bere burua euskaldun bezala ezagun zuneko, su ta gar ekin zion bere arlo bikainari. Bazterretako izozkeriari ta erdeinuari iaramonik egiteke, bere bizitzarteko guzian euskera iraunerazten, zabaltzen eta edertzen ari zala ikusi genuen. Erbestean edo aberrian bizi zalarik, etzuen izan beste kezkarik, euskera baino.

        Naiz ta biotz-biotzez egin, gure goratzarrerik dirdaitsuena ta beroena ere, apala izango da OLABIDE'k irabazita daukanaren aldean.

        OLABIDE'k eta beste euskaldun iator ainitzek bezala, egungo egunean gure aspaldiko zina berrizten dugu gure erritar guzien aurrean: eskutan, naiz agerian, ixilean naiz gorarik euskera besterik eztugula erabiliko, gure Euskalerriaren ezagungarririk nabarmena bait-da.

        Gure Erriaren alde lan eta lan eginik, beren bizitzarte osoa gurendu zuten gizon andiak baditugu, izan ere: gure artean ezilkor biurtu dira. Oien artekoa dupu OLABIDE ere.

        Gure zorionik beroenak Iesulagun euskaldunei, ots, asmoz ta iakitez OLABIDE'ren lagun diranei. OLABIDE zanaren bideetan barna zintzo ta zindo ioanik, berritu ta azkartu beitez iesulagunok, eta Euskalerriak laguntza aundia izango du.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.