L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Euskerazko aldizkariak

 

Zeleta

 

«ANAITASUNA» GIPUZKERAZ.— Gogoz eta atsegiñez jaso eta irakurri oi-degu Zarautz'ko prantziskotar lekaide (praille) euskaltzaleak Irugarrendar eliztarrentzat illero argitaltzen duten euskerazko aldizkaritxo au.

        Euskaldun uritxuetako Irugarrendarrak aldiz-aldizka ospatu oi-dituzten batzar-egun eta eliz-jai berezien berri emateaz gaiñera, erlijioakiko mundu-arazoei dagozkien idazlan guztiz jakingarriak ere ugari eta gipuzkera jatorrean garbi eta ulerterrez idatziak ekartzen ditu. Idazlan irakurgarri oiek zenbateraño garrantzia izan dezakeen adierazteko, aski degu esatea prantxiskotar lekaide ospetsu eta euskaltzale porrokatu Aita Agirretxe, Aita Albizu, Aita Galarraga eta Aita Iturria dirala idazlan onuratsu oiek idazten dituzten idazleak.

        Eliztar jende-xearentzat, aukerako irakurgaia da gipuzkerazko «ANAITASUNA». Dituan arpidedunetzaz gaiñera, igandetako meza-ondore guzitan, Euskalerri'ko eliz-atari danetan oiuka saldu bear litzakiala derizkiogu erligioari eta euskerari on aundia egin leikion aldizkari begiko au. Gure goresmenik-onenek eta agurrik-gozoenak bere zuzendarieri.

 

        «P.P.C.» EUSKERAZ.— Izkiz, bai idazkeraz, gorestu degun «ANAITASUNA» aldizkariaren laba'ko opil-goxo bat degu, nolanai ere, Zarautz'en Euskalerri'ko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagusia'k iru-illabetez bein ezin obeki, dotore ta txukun, gipuzkera errikoian argitaltzen duan euskerazko «P. P.C.» liburutxoa.

        Dakarzkin gaiak, jakingarrienetakoak dira. Jatorriz erderazkoa izanik, prantziskotar lekaidien artean ba'ditugu, Jaungoikoari eskerrak, euskeratzalle azkar eta egokiak, bizkaitar eta gipuzkoar, danak gipuzkeraz egin naiean sarritan bizkaiera-kutsu pixkabat oartu izan oi-degun arren ere.

        Ona emen oraindaño argitaldu diran banakoen izenak:

 

        1.— Irea ol dek diru ori?

        2.— Mutil bat gutxiago dantzan.

        3.— Aita Santua ikusi nai?

        4.— Maria.

        5.— Fr. Jaun Esku-Legorra.

        6.— Bat, sei, amar... edo ZENBAT SEME?

        7.— Zinerako bidea.

        8.— Nagusiak eta Langilleak.

 

        Zorionak. Aita Alustitza, Aita Baztarrika, Aita Zurututza eta gañetiko zuzendari agurgarrieri.

 

        «KARMEL».— Itxuraz, egituraz eta idazkeraz, goi-mallako euskal-aldizkaria degu Karmeldar lekaide guztiz agurgarriak Zornotza'ko Larrea'n argitaltzen duten bi-illeroko 38 orrialde ditun «KARMEL» aldizkaria.

        Norbaitek esan zun: Amerika'ko Reader's Digest aldizkari entsutetsuaren antza duala Larrea'ko Aita Karmeldarrak bialtzen diguten euskal-aldizkari onek. Ez degu esango ainbesteraño danik; baña bai, esango degu, ditugun euskal-aldizkarietan aldizkaririk arduratsuena, egartsariena eta oarkorrenetaikoa degula, bere itxura begiragarriak eta idazlan sakonak adierazten digutenez.

        Aizkenekoz eskuetara zaigun aleak, ona emen, beste idazlan batzuenez gain, idazlan oargarrienen idaz-buruak: Decor Carmeli, Jaungoiko errukitsua, Aitzakiak, Izaki guztien ardurea dau, Jaungoikoak? Maitasun-lege nagusia, Gaurko arrokeria, Aize-Errota, Bakartadean, Jaungofkoa'ri, Aberria'ri, Adiskideari, Alegitxoak, Ama izate bi, Seme zurra... aita zurrago, Edith Stein, Sinistea, Bruselas'ko Erakusketa, Gure Ereslari bikaiñak, Gurutzegramak, Baserri-gaiak, Trabenan (antzerkia), Dante'ren Jainko-Antzerkia eta IKASI EUSKERAZ.

        Adorea, gatza ta egokitasuna gañezka dituzte «KARMEL»-en idazleak, euskal-izpiakera, abotsiztia edo fonetica disdiratsu erabiltzeko. Etzaizkiote alperrikako izan —ez orixe!— 1.900'garren urtetik onantzako gure euskal-idazle jakitunak irakatsitako idaz-jokera eta ereduak. Eta egun batez «ORIXE» aundiak oarrarazi zuan bezela, ori da bidea, zarpalletik aterata soñeko berriz jantziko ba'degu gure izkuntza naspillatua.

        Orrengatik, atsegiñez eta arreta aundiz irakurri ditugu «KARMEL» aldizkariak «zerbaitegatik» bere azken-zenbakietan «IKASI EUSKERAZ» idazburuaz argitaldu dituan ikasgai jakingarriak.

        Argiro adierazi digu h, F eta V'rik gabe, euskeraz nota idatzi litekean, eta Ponetika-legea, Elatz-bikia, Berezi-azterrena, Laburpena, Izena, Izen-laguna, Izen-ordea, Aditza, Aditz-laguna, Lokarri-itza, Asperen-itza eta Aldaska edo izki-laguntzallea nola erabili bear diran, euskeraz ongi idatzi nai-ba'degu.

        Gure txalo eta goresmenik gartsuenak euskal-aldizkari eder onen Artezkari argi ta langille porrokatua dan Onaindia Aba maitagarriari.

 

        «YAKIN».— Aurretiko bost aleak bexelaxe, benetan irakurgarri iruditu zaigu ta izan zaigu orain jaso degun seigarren atea ere. «YAKIN», aldiz-aldika argitalduaz, lan ederra ta guztiz onuratsua egiten ari zaizkigu bertan idazten duten elkargo guzitako lekaide gazte ta ikasteak.

        Gaiak, betikoak dakarzki, oraindaño gure euskal-aldizkarietan ez-oituak: teoloji, pilosopi, yakintza eta elkar-izketa-saill jakinaitsuak.

        Ikastetxe Nagusietan ikasiak ez-geranez, eta kapadunak ere ez... «tutik» ez-dakigu —au idazten duanak, alegia— teoloji ta pilosopi gaietaz, eta beraz, ezertxo ere ez-dagokigu esaterik, gure aldetik, gai sakon oietzaz; baña... jakinai edo kuriosidadeak bultzaturik, ementxe irudikatuko ditugu euskaltzale zintzo eta gogotsuen jakingarrirako aizkeneko «YAKIN»-en, «Elkar-Izketa» saillean irakurri ditugun arrigarrizko lerrokada nabarmen batzuk.

        Oraintsu «Txillardegi»-k argitara eman zun «LETURIA' REN EGUNKARI IZKUTUA» deritzan eleberri (novela)'ri buruz, azbaida garrakots bat sortu-da, egillea eta Baztarrika'ko Iñaki prantsiskotar lekaide gaztearen artean.

        Ona emen, «Txillardegi»-k diona, beste esan batzuen artean:

        «Arras kaltegarri deritzazu —esaten dio Baztarrika'ri— euskerari buruzko nere joerari, eta bikaiña berriz, zureari. Zure ustez, konparazio batera, zoragarriak dira 1.900 ezkerozko «garako» idazleak, eta berai zarraizkiete dudarik gabe. Eta onelakoak entzuteko naskaturik-nazkaturik nagoen ezkero, enaiz gaur ortatik pasako. Zu —eta zu bezelako guziak— euskera il nai dezute, zuen laguntzarik gabe ere arriskuan ez balego bezala; eta asmo gaiztoz eta apropos ari zeratela pentsa liteke, euskera akabatzekotan, noski (...) Ezjakin utsak bakarrik eutsi ditzake zuen txorakeriak. Zuek lur jotzen ba dezute, euskera salbatu dela esan dezakegu; zuek garaituko ba zenute, berriz, egingo luke euskerarenak...»

        Eta Baztarrika'k, zentzuki ta apaltasunez, erantzuten dio, beste gauza askoren artean esanaz:

        «Naiago nuke erabat ixildu eta gauzak geiago arrotu gabe utzi. Baño zureari beste erantzun bat erantsi bearrean aurkitzen naiz. Enatortzu, egia esan, griña gaiztoz eta asmo okerrez, puntu batzuk tajutu naiez baiño. Enuke neronek gelditu nai azken itzarekin. Nik onekin amaitzeko asmoa dut. Dana-dala, egiaren onerako eta argibiderako badedi, zabalik dauzkatzu beti aldizkari onen ateak. Baña, euskeraren eta euskaltzaleon izen onerako, ARREN, neurriak gorde ditzagun.» Iruzkin gabe (Sin comentario).

 

        «EGAN».— Euskaltzain ezagunak diran Arrue, Irigarai eta Mitxelena euskal-idazle ospetsuen Artezkaritza-pean, Donostia'ko «Julio de Urkijo» Muintegiak, iru-illabetez bein argitaltzen du euskal aldizkari eder au.

        Beren eguneroko lan-arazoetzaz at, atseden-orduak Euskera'ri emanaz, lan txalogarria dagite gure izkuntzari eutsi-naiaz, aipatu ditugun euskaltzale goralgarriak.

        Esku-artean degu aurtengo urte oni dagokion 1-2 alea. Mardula ta apaña, oraindañokoen antzera, eta gai-berezi askotako idazlan irakurgarriz ongi ornitua.

        Ona emen, irakurri dizkiogun idazlan onenen idaz-buruak:

 

        M. Lekuona'rena: «Orixe»-ren Euskaltzaindian sartzea Leitza'n.»

        A. Irigarai'ena: «Atsotitzak.»

        A. Irigarai'ena: «Euskal-Literaturaren bilduma laburra.»

        Bruce Marshall: «Aita Smich eta anderaño komunista.»

        Ayalde'rena: «Bestearen lekuan.»

        Txillardegi'rena: «Betikoaz agian.

        Fr. Villasante'rena: «Munduaren Egokitasuna eta Jainkoa.»

        E. Erkiaga'rena: «Kozkak eta Koxkak.»

        Arrugarai'rena: «Euskal-Izenetzaz galdea.»

        D. Peillen'ena: «Akademismu Ezilkorra.»

        A. Irigoyen'ena: «Bilbo-tik Berriak.»

        A. A.'rena: «Jan-Edanak.»

        Buska-Isasi'rena: «Buzkantzak.»

        Aprat-Etxebarne'rena: «Naas-Maas.»

        Anzola eta Mitxelena'enak: «Zinema»

        N. Alzola'rena: «Egan»-en Bibliograpia.»

        Jon Etxaide'rena: «Markesaren Alaba.» (Antzerkia)

 

        — Au bai Euskal-Aldizkari bikaña! zesaidan, lentxo baten, oraindaño ezagutzen etzuan euskaltzale ezagun batek.

        — Bai, alaxe da, bikaña benetan; baña euskaldunen artean gutxien irakurtzen dana ere bai, agian...

        — Zergatik ori? zion, arriturik.

        — Zuk gaur arte bezela, ezagutzen ez-dutelako askok eta askok oraindik; baña, batik-bat, euskaldunen arteko benetako euskal-gogo-miñik EZA'gatik —erantzun genion.

        Tamala!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.