L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Opilak egaztadan

 

Beiztegi tar Ion'ek

 

Arrapataka gabiltzela esan daike. Gaurkoz, azti antzera iokatu gura daunak datozen gertaerak aurrez aztertuz, bebil bizkor, eskuz idatzi dauna idazkinez iarri orduko ba-litza gertatua izatea, bai berak uste izan daun eran edo baita atzekoz aurrera ere, guzurti azaltzen daularik, orrenbesterainokoa da ba gizonaren egite-abiada. Laugarren tarteatzaz idatzi nebanetik laster iaurti ebezen espunikak, Izarreri begira nenbilela iaroldarkin baten barrenean gizon bat igo ei-da eguratz gainera, eta andik lurreratu barriz, iatxioal batetik txintxilizka. Bai ete gero? Dana dala, emen nabil arin ere arin, nere amesak idazten urduri, gertaera barriren batek ez dagidazen atzokotzat zartu, edo ob-ea ez litzana, dinodanetik zerbait egiztu.

        Lenago, kizi, iaroldarkin, izarbaltz eta gaudi-ibilketatzaz idatzi dodanez, beste kezka bat ere agertu biarrean nago.

        Sarri irakurri dogu izparringietan, an eta emen eta ia lur-bira osoan ikusiak izan dirala azpil egalariak edo opil antzeko egazkinak. Ez ori bakarrik, baita belbil, igikin eta berekoi dabil tzen ibilkinak opil orren inguruetan iaube geratu dirala ere. Gero, argi izugarri, soinu berezi eta danon gainetik, kopin antzeko izaki barregarriak susmatu dauezenak ere ba-dirala. Izarretatik-edo etorritako ikerleak ei-dira. Asiri eta Eladetarren idaztietan irakurten ei-da opil orrentzaz zerbait, edo euron aztarranak ba-dirala beintzat.

        Gure bizitza ezagutuz eta inguruan daukaguzen abere, pizti, arrain eta egaztienak ikusiz, beste izar orretan orrenbestekoa izango ete-dan-edo zalantzean gabiltz. Nik ez dakit zenbateraino ausartu neiken nere oldozmena, sinestuna izanik, iakingura onetan nastatzen. Baina mugarik iarri ez dauenetik, or nabil barruratuta eta ba-litzazen erabaki batzu ere artu dodaz.

        Ia ba: Ludi orretan biztanlerik bada, gizaldietan gu baino lenago sortuak ere izango dira. Eure eguzki au eta bere izarbaltz taldea baino eundaka eta aneika urte ezeze, baita ulertu ezin ainako aldi luzeagoan euren izakera osotura etorri diran izar taldeak ere ba-dira. Orretan bizitzarik irazan ba-zan eta izaki orren artean adimendunik ba-da, iakintasun bideetan luditarron aldean aurreratuak izan biar. Eure adimendunik ba-da, iakintasun bideetan luditarron aldean aurreratuak izan biar. Eure gaurko aurrerapenak ia aztuta-edo eukiko dauez, beste iakingarri goragokoak lorturik onezkero.

        Beste aldetik, luditarrok aurrera goaz, urte asko baino len izarren tartean ibiliko garana garbi dago. Ludi orretara egingo doguzen urteeretan izaki orrek aurkituko doguz. Eta guk oindino egiteko daukaguna, eurok aspaldi betea izango daue. Olan balitz, gure barri ba-dakie, eta eurekin artu-emonetan ibili biarko garana ere bai. Artu-emonetan eta lurraldi aurkitu barrien edo eurotako aberaskien iabetasunaren eztabaidan izan biarko garana ere. Onenbeste gertatuko danik ezin daikegu ukatu, beste biztanle orrek ba-dira beintzat. Eta zer erabaki agertzen iaku onezkero? Luditarron alkar-maitasun au ezagutzen ba-daue; gure zintzotasun eder au eurenganaino eldu ba-da, or datoz batbatean, ludi onetan garanok zapuztutzera. Zer itxaropen izango daue ba gurekin ondore onik izateko, gure artean ain anker eta piztigisakoak ba-gara? Ondo dakie onezkero, gizonok ez daukagula lotsarik ezta zintzotasunik ere, eta inoizkoz euren gainetik iarriko ba-gintza izkil gaietan, laster menperatuko gendukezela gizatutzera (zibilitzatzera) goazela esanaz. Ez ete-zan orrenbeste gertatu Atlantida deritsogun erriakin? Eta ez ete-gara euzkotarrok erri orren muga aldeko auzoren baten iatorrikoak?

        Begiratu daigun orain beste alde batetik: Izaki orrek balira ortzean zear, onezkero etorriak izan biar litzaz gizona menperatzera. Etorri ez diranetik, —itxoin, au gerotxoago eztertuko dot— etorri ez diranetik ez dirala-edo sinistu biar, edo ba-dira, adimendunik ez beintzat. Ba-litza oindino ez etortzea guretzaz bildur ez diralako, baina bildur ez izan arren, ludi onetako aberaskiak batzera ez dira etorri guk dakigunez. Aberaski onen artean gizonok ere izan gei, gure okela au, guretzat oilaskoana lez eurentzat, edo gure narrua euren emazteentzat eskumutur-sakelak egiteko gai. Ba-litza, barriz, beste toki askotan aurkitzea nai aina aberaski, edo beste era bateko biztanleak izatea or zear eta onekin burrukaldi gogorretan ari, guri axola egiteko betarik ez dauke1a.

        Baina len esan dodan lez, beste alderdi batetik ere aztertu daiket, ots, gure artean bizi dirala oldoztuz. Euren iakintasunaren bidez gure itxura artuta emen dabiltzela asmatu daikegu. Olan, gure ludi onetan ikusten doguzen agintarien artean eurentarrak dirala ere bai; gure aurrerapenak atzeratuz edo bide okerretatik zuzenduz. Onetara, igarri barik, euren menpean izango gara, eta ulertu ezin daikegun eran guregandik ere eurentzako ondasunak lortu.

        Onezkero bukatzea dot obe, bestela, batzu-batzu, danok ez ba-zarie ere, oldozketa barregarriak egiten asiak zarie neregain: «Gu inorentzako oilasko?»

        Laga daigun ba, eta oitura dodan bidea iarraituz, idatzlari oni benetasuna kendu gurarik, dinodan nere erritarren ele maitean: «Obe juan Martintxonera juan, laban erretako ollasko bana jatera.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.