L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Idazti baten eungarren urteburuan

 

Zaitegi'k

 

Eun urte dirala, ots, 1.858'garren urtean, «Cristauaren Dotrinaren / Jaquinbide azaldua / edo Asteteren Esplicacioak / Satiago Mazo Jaunaren liburutik / D. Gregorio Arrue, Zarauzco / Escola Maisuac Aterea», argitarazi zan Donostia'n, Pio Zuazuaren moldiztegian.

        Erderaz dakarrenez, 1.848'garren urtean iasoa zun Arrue'k argitarazteko Elizaren baimena, Iruña'ko gotzaiak emana, ain zuzen. Alare, amar urte aunditan, idaztia zokoratua euki zun diru-ezak eraginda, nonbait.

        Azkenik, Apaiz iaun batek bere gain artu zun idazti ori argitara ateratzeko bear zana ordaintzea, ots, idazlearen nekea ta argitaraztekoa.

        Euskerazko idaztiak gaztelaniazkoak baino garestiago saltzen omen ziran, orain eun urte ere. Zer dala-ta? Arrue'k dioskunez, «liburu baten eginaldia txikiagoa danean, liburu bakoitza garestiago irteten da andia danean baño, moldiztegiko gauzen berri zerbait dakian edozeñek esan lezakean bezela».

Ori dala-ta, Prantzian eskuarki idaztiak merkeago oi dira Espania'n baino; erri andiagoa dan-ezkero, idaztien egin-aldiak andiagoak izaten diralako: gainera, «beargilea irakurtzera emen baino emanagoa dalako», Arrue'k dioskunez.

        Berak aitortzen digunez, idazlearen lan-bideetan irabazi andirik ba'lego, egungo egunean dauzkagun baino idazti geiago euskeraz idukiko genduzkeala esan genezake. Onelakoetan, ots, idazlearen iardunbideetan «al izateak baino nai izateak geiago egiten du», Arrue xaloak uste dunez.

        Arrue'k idatzitako idazti ori orrialdez orrialde, lerroz lerro, itzez itz irauli dizut eta ona emen bildu ditudan zenbait iakingarri.

        Ez-iakinentzat idazten omen du Arrue'k, ozta irakurtzen dakitenentzat, eta irakurtzen dutena ulertzeko doi-doi gai liraken irakurleentzat, alegia. Berberak aitortzen digu argi ta garbi itz aurrean: «Euskeraren aldetik ipiñi nezakean, askoz errazago alere, itz euskeratsuagoakin, ta gizon adituai zenbait obeto irudi zegikien eran; baña oroiturik, ez nijoala oientzat, ezpada ez jakin, ozta irakurtzen ta irakurtzen dutenak zer esan nai duan, doi doya aditzen duanarentzat eskribitzera, sayatu naiz alegiñaz zuk adi zenzakean eran ipintzera» (III).

        Bera, ez da garbi-zalea, ezta urrik eman ere: zertan ari dan igarri bage idazten dizu. Geienetantsu, zabarra da, mordoilokadak metaka ditu. Alare, Arrue'ren iturrian txurrutatu dudan lore eztia milikatzean, oraingo mordoilozaleen euskera ozpin minkaitz iduri zait.

        Bi mordotan sailkatuak dauzkat nire lantxo au burutzeko zerak: lenik, Arrue'k darabiltzin zenbait esanera iator eta itz bakan emango dizkitzut; gero, aditz berenkoien adizkiak.

 

 

I

Arrue'k darabiltzin zenbait esanera.

 

        1) «Laztan gatzaizkan, ta munegin zaiogun egun oro, eta egunean maiz, gure eriotzako orduan gure ezpain ubelduetan ipiniko diguten Gurutze oni» (21, 22-25).

        2) ... «ekaitz, bisuts... askoren artean dabillelarik, ontzi andi batek esnezko itsaso batean bezein seguru, ondate gabe bere bideari jarraitzen dion ontzitxo... hura» (94, 27-29).

        3) «Eure eskura utzi izan ba'ligu Jainkoak... lagun baten aukera „ (95, 15-17).

        4) «Beatztopatu ta erori ez gaitian»... (96, 26).

        5) ... «leizera amiltzen geranean ere», (96, 28.29).

        6) ... «egiak gogora eraziaz ta egokituaz» (96, 24).

        7) ... «begi txit argientzat ez da ilunperik» (96, 16-17).

        8) ... «osinean ondaturik»... (98, 1).

        9) ... «Su-arri bat baino gogorrago dauka bere biotza» (104, 23-24).

        10) ... «zori onekotzat iduki bear dituzte umeak beren buruak, gurasoai dien ain zor andiaren alderako zerbait egin al izaten dutenean» (123, 14-16).

        11) ... «beren zor-artzekoak agertuaz» (124, 2).

        12) ... «aurrak geienean amar urtetaraino besteren laguntzaren bear dira, eta onegatik daude gurasoak beren aurren kontua idukitzera beartuak, ez bakarrik oien lenbiziko egunetan, baizik bai berak beren buruen jabe egin arterainoko guzian ere» (125, 7-12).

        13) «Guraso biotz-gogor oiek jakinaren gainean beude» (125, 18-19).

        14) ... «leku ematen dien bezein laster» (125, 21-22).

        15) ... «ezi bear zaio bere lepoa» (127, 10).

        16) ... «guzion ona erakartzeko daude agintariak» (131, 18-19).

        17) «Eramango ditu nagusi edo etxeko-andrearen gozakaizkeri ta mukerkeriak erroidu gabe» (133, 22-24).

        18) «Soldaduak ere, guzion zaitzalleak bezela, kendu legikie beren etsaiai bizia bide oneko gerra batean» (135, 19-21).

        19) ... «ukatzen die eliz-lurra» (136, 23).

        20) ... «izkeka likitx, nazkagarri, loi».... (138, 27-28).

        21) «Gurasoak seme-alabai lagun gaiztoagandik alde eragiteko artu al ditzakeen bide ta neurriak eta egin al ditzakeen alegin ta katazkak, ezdira izango geiegizkoak» (142, 14-18).

        22) «Adimenturik argiena, biotzik bigunena, geniorik gozoena, gizonik begiratuena, arrazoizkoena ta onraduena, lujuriak azpiratzen ba'du, bereala irabiatzen da guzia» (144, 17-20).

        23) ... «jaunak guztiz aserreturik agindu zion Moisesi, buruzari guziak atxiturik, urka zitzala eguzkiaren aurrean, au da, geride guziaren aurrean, beraren aserrea gozatzeko» (145, 24-27).

        24) ... ez lioke noski inork berari arpegi emango... izurria itsatsi dakion beldurra dala bide» (146, 15-18).

        25) «Au egon liteke, edo erdiz erdi, edo makurtua, edo txit eroria, pisu bat bezela.» (150, 10).

        26) ... «zor duna artzeko dunaren tokian jartzea» (150, 13).

        27) ... «nekeak eta ezinkizunak» (158, 25-26).

        28) «Itsusten du... batek bestearen izen ona, onek egin ez duan gaiztakeriren bat somatuaz» (158, 11-12).

        29) ... «Izen onaren biurrera nekosoa izango da, bere burua gezurtatu bear dualako, baina ez da izango gaitza» (158, 14-16).

        30) «Larre-abere bat... Basapizti-talde bat, eta basapiztiak baino ere odolzaleagoa» (161, 7-10).

 

        Bakan-bakan entzuten diran itzak ere badarabiltzi Arrue'k, esate baterako, salera, izate, bana, gibista, ehaizte, lazki, sugarri, lazeri, aintzakotzat, zillegi izan, eta abar.

        Baita Azkue'k bere Iztegian eztakartzin zenbait ere: ona emen, bildu ditudan zenbait:

 

        1) egin-aldia, argitaraldia esateko (Erantzuera'n I, 15).

        2) ederiritzi (Itz-aurrea'n 1,16).

        3) noiz ere bait (ltz-aurrea'n 11, 21) noizbait ere esateko.

        4) leenagotasuna (35, 7).

        5) osterontzean (35, 10).

        6) mentza (47, 17) Larramendi'k edo asmatutako itza bide da. Onetara azaltzen du Arrue'k berak: «mentzaren doaya, au da, nondik nai igaro al izateko doaya».

        7) irurki (69, 24) «Jainko irurki ta bakarrarekin itzegiten degu».

        8) gerezko (75, 22) «bera bezein gauza ugari ta gerezkorik eztegun».

        9) irudikin (78, 8) «irudikin biurrien nolako nasketak».

        10) berdinki (80,8).

        11) zalegile (84, 7).

        12) amandrea (90, 14), (91, 17) amabitxi aditzera emateko.

        13) kengarria: «Jaunaren aserre kengarria dalako» (223, 18).

        14) baldin baitere: «Ez baldin baitere» (24, 21-22).

        15) argitara eman, argitaratu esateko (Itz-aurrea, 1, 12).

        16) eskupe: «pekatuaren ta deabruaren eskupean arkitzen gaitu, eta eskupe ain eriozkotik ateratzen gaitu» (189, 4-6).

        17) aikorrak, iraizekoak esateko: «beragatik ez dira esperanzari dagozkionak lurreko ondasun labur aikorrak» (173, 16).

        18) bitarte: «Baña erregla guzirako onek baditu, bere bitarteak» (160, 2).

        19) gozakaitzkeri: «Eramango ditu nagusi edo etxekoandrearen gozakaitzkeri ta mukerkeriak erroidu gabe ta pazienzian» (133, 23). Erroidu ori ere eztakar Azkue'k.

 

 

II

K'dun uditzen adizki berenkoiak

 

IAKIN

        1) dakit: «Ondo dakit utsune ta faltarik asko dituala nere lanak» (Itz-aurrea, (111, 19).

        2) ez dakit: «Barrungoak dira, salbazioaren gañean izan oi diran bat batetango beldurtasun batzuek, Jainkoaganako amoriozko, biurtuteaganako jayerazko, pekatuaganako gorroztozko mugiera ustekabekoren batzuek, ta bear bada, onerako mugitzen, eramaten eta esateko moduan, bide zuzenean sartzen gaituan, ez dakit zer bat» (169, 31-170, 6).

        3) daki: «Mundua noiz bukatuko dan, ez gizonek, ez Aingeruk ta ez bestek daki, ezpada Jainkoak bakarrik» (52, 2122). «Bakarrik Jainkoak daki gertatu dana, gertatzen dana ta gertatuko dana» (108, 9-10): «nork daki zenbat juizio gaizto?» (109, 9). «Itz batean, bakar bakarrik Jainkoak daki zer dan pekatu mortala» (202, 26). «... eta kontrizioa baño atrizioa izaten errazago dala, edozeñek daki» (215, 4-5). «Gaxoari oleazio Santua mugonez emateko asmatu oi, nork daki zenbat aitzaki» (248, 19-20).

        4) badaki: «Zuek ez dezazutela onelakorik egin, esan zien gañera, bada Zeruko zuen Aitak badaki zuek zeren bear zeraten» (62, 20-22).

        5) ez daki: «Gizonak ez daki alabaña Jainkoaren begietan beraren amorioa edo gorrotoa merezi duan» (237, 1-2).

        6) dakizki: «Jainkoaren gauzak, bakarrik Jainkoak, ta berak agertu, ta erakutsi nai izan dizkan ark dakizki» (28, 15-17).

        7) dakizkigu: «Lau infernu dakizkigu, ta dira: Infernua, Purgatorioa, Linboa ta Abrahan-en Senoa» (48, 19-20).

        8) eztakigu: «Zenbat Aingeru diran, eztakigu» (93,5).

        9) badakite: «.... baña uste det, jakintsuak eztiela begiratuko falta oyei; badakite alabaña, dotrinako gauzak euskeraz ipintzea, zein gaitza dan» (Itz-aurrea, 111, 19-23).

        10) ez dakite: «Komunio au zer dan ere geyenak ezdakite» (240, 11-12).

        11) dakizun: «Ikusi degu nola dakizun sinistu bear dana» (62, 4): «ikusi dezagun nola dakizun zer egin bear dan» (101, 3-4). «Ekusi degu nola dakizun zer sinistu, zer eskatu eta zer egin bear dezun» (167, 4-5).

        12) dakian: «moldiztegiko gauzen berri zerbait dakian edozeñek esan lezakean bezela» (Queja bati erantzuera, 4, 17). «Grazian egoteaz edo jartzeaz gañera, sayatu bear du mai saintura joatera, Jaunaren gorputza berezitzen dakian fede bizi batekin» (234, 18-21). «... irakurtzen dakiana, ibilli gabe, mundua ikusteko» (128, 1-2). «... bere biotzaren berri dakienak bezala, esango dio obeto, zer egin bear duan» (258, 19-21).

        13) ezdakiana: «Irakurtzen ezdakiana, ta barka bizat berdintza, beren inguruko gauzak baño ikusten ezdituzten abere lau oñekoen antzekoa da alde onetatik» (127, 28-128, 1).

        14) eztakianak: «Onetarako asko laguntzen du aurren eskuetan liburu onak ipintzeak; baña irakurtzen eztakianak, zertako ditu liburuak?» (127, 23-24).

        15) eztakianarenizat: «Au egiten eztakianarentzat, Kredoa izango da libururik ederrena» (26, 11-12).

        16) dakizkian: «Gauz oyek dakizkian neskame, morroi edo mirabe bat izango da bere langai eta obligazio guzietan leyala» (133, 14-15).

        17) dakiguna: «Dakiguna da, akabatu bear duala» (52, 23).

        18) dakizkigun: «Beraz, ikusi, aditu, ikutu edo progatu izan ditugulako ondo dakizkigun gauzak, juramentuz segura ditzakegu; ez ordea bestek esanik dakizkugunak» (113, 19-21). Azken au dakizkigunak esan bearrean darabil, irart-okerrez, edo.

        19) ez dakiten: «beragatik, jai egunean bearra debekatzea, ez da denbora alperrik galtzea, ezdakiten gauzaz burlegiten ta gaizki itzegiten duten, erligio gabeko gaiztoak esaten duten bezela» (120, 29-121, I).

        20) eztakiten: «Baña nola gurasorik geyenak dotrina esplikatzen eztakiten (22, 20-21): «eztakitenai zerurako bidea erakustea» (41, 21.22).

        21) ez dakizkiten: «Oitu ez bezelako gertaldi oyek ikutu ditugu, zeren onelako eginkizunak gauz oyek ez dakizkiten personai gerta legizkien» (188, 13-14).

        22) dakialako: «...bakarrik Jainkoak dakialako, kriaturak bere Egilleari ez ob-editzea zer dan» (202, 27-28).

        23) ezdakizkielako: «Berak ezkeintzen diozkate Jainkoari bere aurrean gure orazio ta merezimentuak, ez Jainkoak ezdakizkielako, baizik gure orazio ta merezimentuak berenakin bat egiteagatik» (97, 3-6).

        24) dakitela: «Auker onek izan bear du seme-alaben gogokoak, berak diralako estadua artu, ta berari kunplimentu eman bear diotenak; baña gurasoak dakitela» (128, 19-21).

        25) eztakitela: «Beragatik da esmera: beren aurrak amatzen baizik eztakiten gurasoak, eztakitela oyek ondo azitzen» (127, 3-5).

        26) ezdakigula: «Bein ta berriz, egun oro ta gure bizi guzian beti bera erresatzen, ta geyenean ta menturaz beti, oituraz bezela, itzegiten gatzaizkion Jainkoari batere begiratu gabe, nori ta zer eskatzen diogun izpirik konturatu gabe, zer ari geran ezdakigula» (86, 30-87, 5).

        27) eztakigula: «Badirudi eztakigula Jainkoari eskatzen, Ama Birgina geron bitartekotzat artu gabe» (88, 13-15).

        28) dakianean: «Orregatik ere malla orietatik irten leike, lenagokoak baño geroagokoen batek batayatzeko modua edo era obeto dakianean» (184, 6-9).

 

ERAMAN

        1) darama: «Lapurrieriak berekin darama ostera biurtu bearra» (149, 9). «Kontrizio edo biotzeko damutasunak berekin darama ontzeko asmo edo propositua» (205, 12-13). «Ala kontrizioak nola atrizioak berekin darama ontzeko asmo edo propositua» (208, 22-23): «baña beren uskurtasun eta ez nai guziakgatik ere, Maisu jainkozkoak bere lana aurrera darama, guziai oñak garbitu arte» (225, 28-226, 1).

        2) daramate: «Ala iritzi eta juizio bidegabeak, nola sospetxak eta dudak, berekin daramate biurtzeko obligazioa» (153, 9-10).

        3) garamazki: «mundu onetako pauso txarretan erori ta banatu ez gaitian, berak garamazki, aurzai batek bere kontuko aurra bezela, eskutik artuta» (97, 23-26).

        4) daramazun: «Baña zu, zere Aingeru onaren betiko presentzia gogoan dezula, bizitza garbi ta birtutezko bat daramazun anima, zure lagun leyal onen biotz mugidai ondo eran tzunaz berak nai duana egiten dezuna, ez ikaratu» (98, 26-29).

        5) garamazkian: «Esperanza da Jainkoaren ontasun eta miserikordiagandik guretzat grazia ta gloria uste izatera garamazkian eta uste onetan ipintzen gaituan zeruko doai bat» (173, 12-15).

        6) garamazkien: «Pensamentu oek geyen geyenean izan oi dira txarrak; eta oyetxek dira gu pekatura garamazkien mundu, demonio ta aragiak ematen dizkiguten tentazioak» (16, 28-17, 1). «...beren bizimodu onarekin gauz onetarako bidea ematen digutenak batzuek, ta beren gaiztakeriakin oitura gaiztoetara garamazkienak besteak» (19, 24-27').

        7) daramalako: «geyegikoak erligioaren faltara daramalako, gutxiegikoak hipokresiara bezela» (156, 7-9).

        8) daramatelarik: «Grina gaiztoren baten azpian, edo bizioren batean ondaturik bizi diranak, bizimodu galdu bat daramatelarik, zuzendu nai ez duenak» (215, 24-26).

        9) ba'darama: «Kriatura arrazoi gabeai birau egitea pekatu ez da, zeren oyek irain edo ofensa ezagutzen ezduten; baña birau eziteko oiturara badarama edo gaitz bidea ematen badu, pekatu izango da» (141, 15-18). «Beraz pekatariak kontrizioa izatera sayatu bear du alegin guziaz; baña au iristen ezpadu, ta bakarrik atrizioa badarama konfesiora, iritxiko du grazia Penitenziako Sakramentuaren bidez» (208, 17-21).

 

EKARRI

        1) dakar: «Izanik gizona Jainkoaren antz-irudira egiña, bere animan sinalaturik dakar ere Egillearen ezaguera» (106, 26-28).

        2) dakartzi: «Ritualak berriz dakartzi ezkontzeko denboran ezkongayai irakurtzen zaizten itz gogoangarri oek» (266, 1-2).

        3) dakartzie: «Pake gabeko ezkontza guziak estura oyetara iristen ez dirala, egia da; baña guziak dakartzie geyago edo gutxiago desgrazi abek» (267, 24-26).

        4) dakartzien: «eta oietatik ere utzirik alde bateaa munduko historiak dakartzien ainbeste familiak, erri eta erreinuk, lujuria dala bide, denbora guzietan sufritu bear izan dituzten lazeria, ondamendi ta irabien irudi izugarriak» (145, 3-7).

        5) dakartzian: «Loikeria berez pekatu mortal ta kristautasunari ain artez gerra egiten dionaz izateaz gañera, da ondorerik gaiztoenak ta ondamendirik andienak berekin dakartzian bi zioa» (143, 27-144, 1). «Lapurreria astuna edo arina dan ezagutzeko, ezin eman liteke beti erregla seguru bat; au alabaña egan oi da lapurreriak dakartzian ondoretan» (148, 20-23). «Murmurazioa ondore txit gaiztoak dakartzian pekatu bat da» (157, 21-22). «Konfesioak dakartzian probetxuen gañeko esplikazioaren ondoren» (216, 26-27). «Estadu au artzeko asmoa duanak, ikasi bear ditu onek jartzen dituan obligazioak ta dakartzian peligroak» (258, 5-7).

        6) dakartzianean: «Lanaren geratze au berez gauz ezerez bat, ta alperkeria ta jostaketak dakartzianean, gaiztoa bada ere» (120, 24-25).

        7) dakaizkun: «Jainkoak ez gaitzala utzi pekatuan erori erazotzeko deabruak dakaizkun pentsamentu gaizto ta tentazioetan» (82, 28-29). Adizki orren ordez dakartzigun edo dakarzkigun erabili bear zukean.

 

IRAUN

        1) dirau: «Umeen obligario au umeakin batean jayotzen da, eta beti dirau beren izate edo naturalezari ezarri ta josirik bezela datorrelako» (122, 9-10).

        2) badirau: «Orregatik ere, oraindik badirau gure artean grina ta pasio gaiztoai ematen zitzayen idolatria galgarri ark» (107, 26-27).

        3) zirauen: «bertan zirauen su beti irazekia» (224,23).

        4) dirauen: «Jainkoa da beti dirauen izate bat» (36, 1).

        5) diraun: «sarritango Sakramentuen bidez grazian diraun anima batek (238, 16-17).

        6) dirauten: «kristau-errian oraindik dirauten birtuteak, batez ere konfesioari zor izatea» (215, 28-29).

        7) dirauelako: «bai ordea gañerako guzian, gurasoai obeditu bear onek beti dirauelako» (122, 27-28).

        8) ba'dirau: «bada munduak badirau, jainkozko sakrifizio onengatik dirau» (253, 20-21).

        9) ezpadirau: «Azkenik, ostutako gauza bera biurtu bear da; eta gauz ark ezpadirau, edo ezin biurtu baliteke, bere balioa edo ainbeste balio duan beste gauzen bat» (149, 28-150, 2).

 

ERABILI

        1) garabilzki: «Txit biguntasun ta amorio andiaz begiratzen digu, ta alduan kontu ta arretarik andienarekin garabilzki» (97, 22-23).

        2) darabilen: «aizeak aruntz onuntz darabillen itxas baga bat bezela da» (66, 1).

        3) darabilten: «Amak kontu andia iduki bear dute ere, aurdun senti diran sasoyan, beren sabelean darabilten aurraren bizia gordetzearena» (182, 10-13).

 

IARDUN

        1) diardugu: «Baña, zertan diardugu? (215, 19).

        2) diardugun: «Paga giniozakean guzi guzia ere gure esker ta ezaguera ona litzake; eta esker ta ezaguera onek, zer du zer ikusi beti artzen diardugun mesedeen parean» (79, 144).

 

IO EDO ESAN

        1) diot: «Bada pekatu mortal au, kalte añ izugarriak egin, ta egiten dituan mostru izugarri au da, diot berriz, munduko gaitzik andiena, gañerako gaitz guziak, ta eriotza bera sufritzearen kostura ere, iges egin bear dioguna, martiriak egin izan zuten bezela» (202, 10-15). «... eta konfesioaren bidez diot, zeren kontriziozko aktoa, naiz izatera sayatu, eta asko sayatu bear bada ere, konfesio gabe asko ez dan, komulgatzera joateko» (234, 11-14).

        2) diozu: «Bada zergatik diozu asieran, Aita gurea, zeruetan zaudena?» (86, 4-5).

        3) dio maiz darabil. Ona emen zenbait adibidez: «Izen ona obea da aberastasun ugariak baño, dio Salomone-k» (151, 28.29). «Gezurtiak senti ez duana dio, ipokritak berriz ez dan gauza iruditzen du» (155, 15-17).

        4) ez dio: «Gezurra dionak, senti duana ez dio; beraz senti duana dionak, dion gauza ala ezpada ere gezurra ez dio; eta senti ez duana dionak berriz, diona alaxe izan arren, gezurra dio (154, 14-17). Orra or zortzi adizki berenkoi bi lerrotan.

        5) diote ere maiz darabil: «baña lapurreri au aberats bati egiten zayonean, mortal izatera ez iristea gerta litekeala diote» (148, 28-30).

        6) diozun: «Amen, azkenean diozun itz ark, zer esan nai du?» (87, 23-24).

        7) dion: «Eta da nork bere edo besteren kaltekoa, progimoaren edo gezurra dionaren kaltean esaten dana» (154, 25-26).

        8) dion bezela: «gaxoaren animaren gañera Jainkoaren miserikordiaganako uste ta konfiantza isuriaz, anima au alaitzea, bizkortzea ta indartzea; onela alaiturik, bere gaitzak ematen dizkan neke, naigabe ta eramankizunak obeto eramateko, Trentoko Konzilioak dion bezela (245, 1-6).

        9) diogun: «Erreza dezagun bada orazio jainkozko au arreta, debozio ta erreberentziarik amoriotsuenarekin, itoka gabe, ta zer diogun ongi begiratu ta pensatuaz» (87, 10-13).

        10) diogunean: «Kredoaren edo Fedearen beste edozeñ aitormenen azkenean diogunean, esan nai du, ala da, ala sinisten ta aitortzen det; baña Aita gurearen edo beste edozeñ orazioren azkenean diogunean, esan nai du, ala izan dedilla, ala gerta dedilla, Jainkoari nai dakiola.» (87, 27-88, 3). «Aita gurea diogunean, ez bakarrik Trinidade txit Santuko lenengo personarekin, baizik orobat bigarren ta irugarrenarelkin ere itzegiten degu» (69, 20-23). «Zer eskatzen degu bada diogunean egin dedila beraren borondatea zeruan bezela lurrean ere?» (76, 6-8).

        11) dionez: «Santiago Apostoluak dionez» (65, 28). «Santo Tomasek dionez» (110, 12) «San Ambrosiok dionez» (202, 22): «baña esan degun aginte orrek dionez, erriko Apez-buru edo Parrokoak luza dezake denbora au bere mendekoentzat» (242, 16-18), ta abar.

        12 diotenez: ee Jakintsuak diotenez, gure Aingeru guardakoak argitzen dute gure adimentua» (96, 20-21).

        13) ziotsan: «Publikanoak berriz kontrara, zoko batean jarririk, bere begiak jasotzen ere atrebitu gabe, ta bere bularrak joaz ziotsan: Jauna, erruki zaite nizaz, pekatari andi onezaz» (65, 15-19).

        14) esadazu: «Baña orañ esadazu» (22, 3).

 

ERITZI

        1) deritza 17 bider darabil Arrue'k. «Deritza Apostoluen kredoa» (25, 20): «ta onixe deritza fede agirikoaz sinistea» (61, 7): «ta oni deritza ezkutuko fedeaz edo Elizaren fedean sarturik dagoanaz sinistea» (61, 12-14). «Oni deritza Aingeruaren agurra» (88, 18). «Jaungoikoari zuzen ta alde-aldetik begiratzen diotenai, deritza birtute teologalak» (171, 16-18) ta abar.

        2) deritzala: «Guk asko degu jakitea, bakarrik Semea egin zala gizon, ta oni, gizon egin zanetik, deritzala Jesukristo» (39, 16-18).

        3) deritzan 20 bider badarabil. Ona emen zenbait: «Erromakoa deritzan Eliz au da Jesukristoren Eliz egiazkoa» (30, 13-14). «Linboa deritzan lekua (48, 11-12)... «gizona deritzan izate au» (92, 28): «Geroztik Luzifer deritzan Kerubin bat izan zan Aingeru gaizto-talde onen buru» (93, 14-16). «Lotsaz edo gaiztakeriaz pekatu mortalak edertzen, apaintzen edo ixillik gordetzen badira konfesioan, egiten da sakrilegioa deritzan pekatu izugarri bat» (210, 12-15), ta abar.

        4) derizte: «Batayoari eta Penitenziari derizte illen Sakramentuak» ((167, 23).

        5) deritzate: «batzuek dira igarri gabean, argaltasunez eta usrekabean egiten diranak ta deritzate argalkeriazkoak» (220, 6-8): «besteak berriz ezaguera osoarekin ta nai guziarekin egiten diranak eta deritzate naiera osozkoak» (220, 8-10).

        6) derizten: «Demonioak derizten Aingeru madarikatu oiek guziok, beren buruzari Luziferrekin dira gure animaren lenengo etsaiak» (19, 20-22).

        7) derizkiona: «bere eriotza baño lenago konfesatu ezingo dala derizkona» (214, 11-12).

        8) ba'deritzazu: «Errukarri engañatua zaude, o pekataria, baldin Jainkoa ofenditzeko, illunpea asko dina dala baderitzazu» (70, 28-71, l).

 

EUKI

        1) dauka: «ainbesterañoko estimazioa izan du, ta dauka» (Itz-aurrea, 1, 22). «Jaungoikoarentzat ezer ere igarotzen ez da, guzia dauka aurrean» (46, 6-7). «Jainkoak bere jakinduria betikoaren konsejuetan erabakirik dauka» (68, 11-13). «Bestera berriz, guk barkatu bear degunak, zer dauka zer ikusi Jainkoak guri barkatzea naiko degunaren parean?» (81, 7-9). «Elizak artua dauka» (89, 3): «guzi guzia beti bere begien aurrean dauka» (108, 12-13): «baña eskubide onek, zer dauka zer ikusi Apaizenaren parean?» (199, 26-27). «Onela erabakia dauka Trentoko Kontzilio Santuak» (234, 14-15).

        2) badauka: «Ala ere eskandalo emalleak onetarako erretnedio berekiak ipini ondoan, badauka bere konsuelorako erremedio txit egoki bat» (139, 18-20).

        3) ez dauka: «apaidinak ez daukate onelako eginkizunik» (187, 1): «batek ere ez dauka zer ikusi» (235, 15): «au ez dauka inork ere» (236, 28).

        4) daukagu: «zer arrazoi daukagu konfiantza gabe erregutzeko?» (66, 3-4): «gerez zer daukagu?» (78, 30): «guri digun amorioaren alakoxe sinismena daukagu» (88, 15).

        5) daukate: «eskatzen dute gure salbazioa, eta daukate gure kontua» (97, 9-10).

        6) badaukate: «Lurreko erregeak, dio aurrerago Guraso santu onek, badaukate gorputzak lotzeko edo askatzeko eskubidea» (199, 24-26).

        7) ez daukate: «Gañerako gaitz guziak onen parean ez daukate zer ikusirik» (201, 17-18).

        8) eztaukate: «Gañerako guzian Artikuluak eta Kredoak eztaukate beste diferentziarik» (31, 7-9).

        9) dauzka: «Beragatik dauzka Elizak kondenatutzat onelakoak, eta ukatzen die eliz-lurra» (136, 22-24). «Munduaren asieratik dauzka sinalatuak Jaunak bakoitzaren obligazioak

(266, 6-7). «Baña onetarako bide bi dauzka pekatariak» (213, 22). «bide bi dauzka» (214, 30).

        10) dauzkagu: «Beste txit asko ta oskoz andiagoak dauzkagu gere gain» (79, 13).

        11) daukan: 19 bider badarabil adizki berenkoi au. Onatx bizpairu: «Inozenzio amaikagarrenak erakabia daukan bezela» (242, 29-30). «Irudi labur onek justuari sartu bear dio beldurra, zutik dagoana erori litekelako; eta pekatariari izugarria, bere bizitza zintzilik daukan aria etenik, pekatu mortalak infernuko leize artan onda lezakealako» (204, 29-205, 2). «Ez, baldin baitere, zeren bere Mandamentu santuetan daukan esanik» (24, 22-23). «Jainkoak gauza guzien gañean daukan esku ta agintea» (74, 3). «Jainkoak daukan jabetasuna» (74, 5-6). «Beraz, ezkontzea edo ez ezkontzea nork bere eskuan daukan ezkero, ikusi dezagun nola gobernatu bear dan kristaua gai ain gaitz onetan» (257, 20-23). «Biurtu bear du gauz ostua daukanak» (149, 19-20).

        12) ez daukan: «Eskatzen du Jainkoaren aurreralo bere ustez nekatu mortalik ez daukan konfiantza bat» (237, 11) «egiaz senarra bere Eva beste emazterik munduan ez daukan beste Adan bat da; ta emaztea berriz bere Adan ezpada beste senarrik ez daukan beste Eva bat» (268, 26-29).

        13) dauzkan: «Ez bakarrik gure gorputz au, ezpada onek gaitzerako dauzkan grina txarrak» (20, 3-4). «Bere begien aurrean dauzkan gauzak ezagutu ezin dituan gizonak, Jainkoaren misterio ondogabeai ondoa arkitu nai izatea, ta neurririk eztuana neurtu nai izatea, ausardia bat, erakeria bat litzake». (33, 24-28): «esku batean ezpata, ta bestean zorroa dauzkan soldaduaren» (49, 26-27): «Ala ere orduko pekaturako gogo gabe egiten dituan obra onakin paga litzake nolere bait pekatariak, len barkatuak dauzkan beste pekatuen denborako penak» (57, 16-20): «oiek eskatzen diotena gustoz ta pozik ematen bere atsegin kontentuak dauzkan Jainko bigun amoroso hura (86, 11-14). «Saiatuko da aleginaz bere kontura dauzkan gauzak gordetzera ta geitzera» (133, 18-19). «Jaunaren eskutik artzen ditu gizonak dauzkan ondasun guziak» (165, 1718). «Bigarrenari deritza odolezko bataioa, eta orobat izan dira onakin bataiatuak Elizak martiritzat dauzkan ta onratzen dituan aur eta persona larri asko» (179, 24-27): «bere artean jakintsu ta aberats geiago dauzkan gendea baño, on edo justu geiago dauzkana doatsuago da» (216, 21-23): «nola prestatu bearko dira zerura joateko ainbeste eragozpen ta beaztopa dauzkan ezkontzan sartzera dijoazenak» (263, 19-21).

        14) ez dauzkana: «gauza txikiak ezertan ez dauzkana, piskaka eroriko da» (220, 14-15).

        15) daukagun: «Jainkoarekin bitarteko izateko Zeruan daukagun. Justu andia» (69, 12-13). «Ez obeditzera daukagun zori gaiztoko grina au eskuratzeko ta ezitzeko» (75, 22-24): «berari zor diogu guzia, ta guzia beti adirazten dagokigu, Jainkoa adoratzeko, bedeikatzeko, alabatzeko ta berari eskerrak emateko daukagun obligazio estua» (116, 21-25).

        16) dauzkagun: «Oiek eta oien gisako beste erremedio asko dira tentazioak atzeratzeko eta garaitzeko dauzkagunak» (147, 2-4).

        17) daukaten: «Beatztopatu ta erori ez gaitian; berak daukaten kuidadu andiaz azturik» (96, 26-27): «lenbizi, zeren beren izate eta bizitzaren egilleak bezela, auker onetan ezin uka lizayekeen esku eta dretxo bat daukaten» (128, 22-25). «Onetarako eskubidea daukaten persona buruzariak galdetzen digutenean, erantzun bear degu egia» (160, 14-15): «oien eskubidea daukaten gañerako Apaizak» «eta pekatu egiteko dinako ezaguera daukaten aurrak» (246, 14-15).

        18) dauzkaten: «garbitasunari eskenita dauzkaten gorputzak» (110, 28-29). «Nagusiak bere mirabeakkiko dauzkaten obligazioetatik batzuek gorputzaren onari dagozkionak dira» (131, 23-24). «Ezkonduak beren aurrakkiko, ta beren serbitzari ta mendekoakkiko dauzkaten obligazioak, laugarren mandamentuan erakutsi ziran» (265, 15-18). «Munduko lenbiziko ezkontzari Jainkoak ipinitako kastigu oietan agiri dira argiro bakoitzak bete bear dituan obligazioak, eta alkarri laguntzeko dauzkaten egitekoak» (266, 22-25).

        19) daukala: «Jakin bear da ere gañera, ofenditua izan danak daukala eskubidea» (82, 9-10).

        20) daukalako: «Jainkoa danez Aitak eta Espiritu Santuak ainbat gloria daukalako» (52, 8-9): «guzi guzia bere aurrean daukalako» (70, 24-25): «beintzat besteren gauz andia berekin daukalako» (149, 4). «Sacramentu guzien Egille Jesukristo daukalako» (223, 8-9): «santutasuna bera dan Jesukristo berekin daukalako» (223, 12-13).

        21) dauzkalako: «Aita gureko orazioa, orazio guzietan garaiena da, esan degunaz gañera, dauzkalako zazpi eskari» (71, 26-27).

        22) daukatela: «berak berriz, beren betiko zori ona seguru daukatela, txit opa digute guri ere gerea» (59, 14-16): «zer lurrean bizi diran gizonak zeruko ondasunen gañeko eskubidea daukatela». (199, 20-21).

        23) daukatelarik: «ainbeste liburu daukatelarik» (Itz-aurrea, II, 11-12). «Apaiz egitera dijoazenak, Jainkoa serbitzeko estadu oietan askoz eragozpen ta traba gutxiago daukatelarik» (262, 16-18).

        24) dauzkagula: «Bukatuko degu irugarren parte au esanaz, ezin geiagorañoko bide ta motiboak dauzkagula, lege jainkozko au leialki, gustoz eta pozik gordetzeko» (161, 22-24).

        25) ez neukalako: «baña ez neukalako zerekin argitara eman, zokoatu zan» (Itz-aurrea, III, 3-4).

        26) zeukan: «Jesukristok garaitu zuan demonioa Gurutzean, bere odol preziosoazekin urratuaz onek pekatuaren bidez gure kontra bereturik zeukan eskritura eriozkoa, kenduaz onela gure gañean zeukan aginte ta eskubide gogorra» (20, 26-30). «Onenbesteraño zegoan zabaldua demonioaren nagusitasuna, ta ain aundia zan onek gizon gajoaren gañean zeukan eskubidea» (44, I1-13). «Gorputz sagradua obian zetzan gurutzean il zanean zeukan itxura penagarri arekin» (51, 2-4): «ta bere osasuna gordetzeko berriz, antxe zeukan bizitzaren arbolaren frutua» (77, 7-9): «beren biotzak ta animak zirala guztiak bat, ta bakoitzak zeukan gauzagatik etzuala esaten, au nerea da» (166, 5-7). «Jatorrizko pekatuak itxia zeukan zerurako sarrera, bataioak irikitzen ta zabaltzen digu» (190, 1-3). «Bai ta Jesukristok bere presentzia baño arena Apostoluentzat obeagotzat zeukan, Espiritu konsolatzallea ere» (195, 7-9).

        27) etzeukalako: «Artu zuan pozik bere besoetan, laztandu ta bildu zuan bere zapitxo garbietan; gozatu zuan bere magalean, ta ipini bere bular garbietan bere itzarekin mundu guzia mantentzen duana alimenta zedin; ta etzeukalako aur jainkozko au eratzateko seaskarik, o zer pobreza! eratzan zuan abereen ganbela batean» (46. 28-47, 5).

        28) zeuzkan: «Infernuko buruzariak gizon guzien animak bere eskupean zeuzkan» (43, 21-22).

        29) zeukaten: «Elizaren lenengo kristauak, kristau irazeki aiek, komunioa bizitzaren Ogi eta egun oroko ogitzat zeukaten» (241, 8-10): kristauak zeukaten gauzarik Santu eta sagraduen au» (223, 27-28): «edo orobat dana, beren begien aurrean antxe agirian zeukaten Jesukristo beraren eskutik, Jesuskristo Sakramentatu eta ogiaren eta ardoaren estalkipean gordea, errezibitu zuten» (226, 20-24).

        30) etzeukatelako: «Beragatik jakintsu fedegabeak, jatorrizko pekatuaren ezaguerarik etzeukatelako, ezin ezagutu izan zuten gizonaren izate edo naturaleza» (191, 2-5).

        31) ez leukakean: «Eragozpenik ez leukakean personak, Sakramentu au errezibitzea, eta onetarako obra onakin, ta batez ere orazioakin prestatzea, txit gauz ona lezake» (194, 25-28).

        32) ba'dauka: «baña beniala izango da, baldin lau gauz oetakoren bat badauka» (152, 20-22): «eman lezake bataioko Sakramentua, baldin ondo ematen badu, eta Sakramentua egiteko, edo Sakramentuak ematen dituan Elizak egiten duana egiteko, intenzioa badauka» (183, 22-25): «baldin atrizioa badauka» (247, 2-3).

        33) ba'dauzka: «batzuek binakatuak badauzka ere» (188,8). «Eskatzen du konzienzia on eta kezka gabe batekin, eta naiz inoiz utsegite txiki eta pekatu benialak badauzka ere, pekatu mortalaren arantza gabe joatea» (237, 7-10).

        34) ba'zeukaten: «ordea pekatu benialik, edo pekatuaren zorrik bazeukaten, guziak Purgatorian pagatuta» (49, 1-2).

        35) ezpaleuka ere: «beraz Apaiz batek guziak gatik erregutzea beste eginkizunik ezpaleuka ere, txit asko lagunduko luke gure ongi izate, ta zori ontasun emengorako ta bestekorako (252, 23-26).

 

IKUSI

        Aditz onen adizki berenkoi bat bakarra dakar Arrue'k idazti ontan, oso iakingarria, ordea: dakuskun, agintzeko aldian, alegia: «Egiaz, Jainkoak, guzia dezakeanak bezela, egin zituan gauzak: baina zer gauza? dakuskun». (36, 9-10).

        Dakigunez, onelako adizkirik etzun erabilli ez Mendiburu'k, ez Lardizabal'ek, ezta Asteasu'ko Agirre'k ere. Bai, ordea, Mogel'ek.

 

 

K- bageko adizki berenkoiak

 

IBILI

        Aditz onen adizki berenkoiak bederatzi bider darabilzki Arrue'k idazti ontan

        1) Ez nabil: «Ez nabil dizipulu fedegabea bezela, au nola ditekean jakin nayaz» (231, 28-231, 1).

        2) dabillelako: «Kristauak ibilli bear du beti gurutzearen sinaleaz armaturik, beti etsai artean dabillelako» (18. 23-24).

        3) dabiltza: «Denbora, sasoi ta leku guzietan, gau ta egun, bakartasunean ta lagun artean, etxean ta kanpoan, ta menturaz elizan bertan ere beti gu tentatzen dabiltza» (19, 8-1l).

        4) dabiltzan: «Bigarrena da Mundua: ez ordea gure onazpiko lur au, baizik gure inguruan dabiltzan gizon eta emakume gaiztoak» (19, 23-25).

        5) dabillen: «...lurraren ganean dabillen kondenatu bat da egiaz» (213, 10-11).

        6) dabiltzan: «Bigarrena da Mundua: ez ordea gure onazpiko lur au, baizik gure inguruan dabiltzan gizon eta emakume gaiztoak» (19, 23-25): «Jesukristoren erligio egiazkoa buruz beeratu ta galdu nairik dabiltzan gizon buru arro asko» (ltz-aurrea, 1-3). «Seigarrenean lurrari agindu zion, eman zitzala abere, ta lurraren ganean dabiltzan ganerako pistia ta bizikor guziak» (36, 28-30). «Ala ere beti izan dute gauza etorkizunak jakiteko zale ta deseo bat, eta onek milla eratara saya erain ditu gauz ayek amatzera ta jakitera: onetan dabiltzanai esan oi zaye bada aztiak; ta oyen esan-eginak sinisteari, azti kerietan sinistea» (108, 16-21).

        7) dabiltzalarik: «...bizioen artean dabiltzalarik» (262, 26).

 

ERION

        Irutan dakar aditz berenkoi au

        1) darizkio: «Blasfemiak Jainkoa desonratzen ta burlatzen duen bezela, blasfemiari Jainkoaren kontrako injuriak darizkio» (109, 27-30).

        2) darizkion: «Bai, kristaua, Sakramentuak dira Jaunaren errukiak prestatu dituan urbide andi batzuek bezela, beretatik gugana erakartzeko, Salbatzallearen iturriari darizkion betiko bizitzaren ur gozoak, oyekin gure animak indartu ditezen» (168, 29-169, 3).

        3) zerionak: «Persekuzioak gelditu ziranean, asi zan epeltzen arako lenbiziko ferbore, Jesukristoren odol oraindik lanoa zerionak ematen ziena» (241, 18-20).

 

IARRAIKI

        1) darraizkien: «Nola Jesukristoren ministroari konfesioan azaldu bear zaizkan zenbat pekatu eta nolakoak egin diran, pekatu oyei darraizkien gauz adigarri ta zirkunstantzia guziakin, ministro onek bear bezela juzkatu, eta ondo erabaki al izateko,; (205, 20-24).

        2) Beste batean, daraizkion darabil: ez ote darraizkion? Onatx: «ematen digu grazia, ta graziarekin batean, oni daraizkion birtute eder ayek» (189, 10-11).

 

IRUDI

        1) dirudi: «Bizio au ainbesterano dago zabaldua, ezen murmurazioaren gatza gabe ez dala dirudi gustoko izketarik» (159, 4-6. «...emen, ezer geyago egin bearrik ezkendukeala dirudi, sakramentu au maiz artzera kristauak mobitzeko» (216, 26-28).

        2) badirudi: «Badirudi eztakigula Jainkoari eskatzen, Ama Birgina geron bitartekotzat artu gabe» (88, 13-15).

        3) ezdirudi: «bada pentsatzen badegu nola gure Aingeru guardakoa gure aurrean daukagun, ezdirudi falta degikiogula berak merezi duan errespeto ta begiramentuari» (96, 6-9).

        4) dirudite: «Egiaz prestaerarik andienak ere gutxi, txit gutxi dirudite, onelako bizi bidean sartzeko» (262, 27-29).

 

ITXEKI

        A.— ditxezkan: «Beragatik, ministro oyei gure animen artzai eta gurasoai bezela bear diegu begiratu, ta gure salbazioari ditxezkan gauzetan obeditu (130, 29-131, 2).

        B.— ditxezkanak: «Eta sufritzen ditugun gatz, neke ta trabajuak gure salbazioari ditxezkanak diran edo ez, nondik eta nola ezagutuko degu? (85, 21-24).

        D.— zitxekana: «Ayen pekatu zori gaiztokoa, bere ondore negargarri guziakin, beren ondorengo guzietara igaro zan, pekatu hura zalako ez berai bakarrik zitxekana, baizik errokai edo kapitala; ez persona bakarraren pekatua, baizik jatorrizkoa» (191, 19-24).

        Mendiburu'k berak lautan soilik darabiltzi itxeki'ren adizki berenkoiak, Azkue'k dakarrenez (MENDIBURUREN idazkiak eta idaztankera, 23'garren orrialdean): ots, ditxezkon, ditxezkola, zitxekola, datxeko.

 

IOAN

        Aditz onen 40 adizki bildu ditut idazti ontan.

        1) noa: «Ez noa beste kastigu txit asko ta beldurgarriak kontatzera, geiegi luza ez dezadan» (145, 28-146, 2).

        2) nijoala: «...ez nijoala oientzat» (l11, 14).

        3) dijoa: «Jainkoak eguzkiari agindu zionetik argi egin zegiola mundu guziari, sei milla urtera dijoa» (74, 30)... «puntu izugarri artan dijoa beko zori onekoak, ala zori gaiztokoak izango geran, erabakitzera» (89, 13)... «beronekin infernura dijoa» (201, 24).

        4) dijoan: «...Jainkoagana dijoan anima baten mugimentu bat (64, 1). «Gaizki komulgatzera aldarera dijoan pekataria, Jainkoaren Serrea laztan batekin bere etsaien atzaparretan ipintzera dijoan beste Judas bat bezela da» (236, 18-20).

        5) doan: «zeren doan gloriaren prendarik seguruena artzera» (234, 23-24).

        6) dijoana: «...zuzen Jainkoaren kontra dijoana dalako» (114, 28-29)... «nere esplikazioak baño aurrerago dijoana dalako» (251, 5-6).

        7) dijoala: «...liburu au ateratzeko gastuak egin dituana, beronekin merkataritza egitera ez dijoala (6. 10).

        8) dijoalako: «...bere buruari zor dion karidadearen kontra dijoalako» (136, 8-9).... «izatez personen kontra dijoalako» (141, 1-2).

        9) dijoaz: «Purgatoriora dijoaz, Jainkoaren grazian iltzen diranak, ta pekatu beniala, edo pekatuaren zorra paga bearra dutenak» (48, 24-27). «Aurren deretxo errespetagarri onen kontra dijoaz»... (125, 13) Obligazio onen kontra dijoaz ere... guraso aiek» (125, 23-28)... «onen gaiztakeriak ondorengoai

pekaturako bidea ematen dijoaz beti» (139, 11-3) ... «oraindik murmurazio astunago batera dijoaz» (159, 9-10).

        10) dijoazen: ... «bertara dijoazen guziak ar dezaten (222, 16-17). «Mezako Sakrifizio Santura dijoazen pekatari errukarriak» (240, 4-5) .... «gerrara dijoazen soldaduak» (246, 5-6).

        11) dijoazenak: «...itsasoan dijoazenak» (117, 27)... «itsasoetan dijoazenak» (120, 14) ... «ezkontzan sartzera dijoazenak» (261, 21).

        12) dijoazeneko: «batzuek dijoazeneko» (16, 25).

        13) dijoakit: «neri zer dijoakit?» (153, 20).

        14) dijoakion: ... «konfianza osoaz eskatzera dijoakion anima da Jainkoaren gogokoa» (65, 26-27).

        15) dijoazkionak: ... «zabarkeriaz urteak eta urteak dijoazkionak konfirmatu gabe» (197, 11-12).

        16) dijoakien: ... «berriz ere egin bearrean arkitzen dira liburugilleak, eske dijoakien gendeari abasto emango badioe» (11, 2-4).

        17) goazen: ... «azaltzera goazen zapietan» (121, 23).

        18) goazenean: ... «berarekin itzegitera goazenean» (64, 11-12).

        19) guazelako: ... «beldurraz egin bear degu, Jainkoa gure esanaren testiguta fiatzalle ipintzera guazelako» (114, 7'-8).

        20) goazkion: «Eskatzera goazkion Jainkoaren anditasun neurrigabeak»... (64, 26-27.

        21) nijoakion: «Bildur nitzaion, ekitera nijoakion lanari» (I1, 16).

        22) zijoan: «Txit soseguz, geldi ta magestade andian zijoan igotzen» (51, 20). ... «egitera zijoan»... (226, 2).

        23) bazijoan: «Bazijoan piska bana igoaz»... (51, 20).

        24) zijoakion: «Jesukristo gure Jaunak berari jarrai zijoakion gende taldeari»... (62, 8).

        24) zijoazen: ... «kristauak ere urrutituaz zijoazen» ... (242, 1).

        25) zoaz: «zoaz ordu onean, eta ez dezazula berriz pekaturik egin» (200, 14-15).

 

EGON

        1) zaude: «zu zere pekatuaz damuturik zaude». (200, 12-13).

        2) dago: 32 bider gutxienik darabil adizki au. Ona emen zenbait erakusburu: «...orobat dago beartua Fede au aitortzera». (27, 1-2)... «au ere mandamentu onetan debekatua dago» (141, 1) Baraua... «edo batere jangabe denbora jakin batean egotean dago» (163, 5-6). «Galde au lenago erantzuna dago» (171, 29) «Fedea dago sinistean Jainkoak esan duana» (172, 23). «...eta bere erruki esan al guziaz ganekoa beti prest dago guri barkatzeko»... (174, 19-20)... «ta emen dago peligroa»... (175, 11) «Geroztik batayoa txit premiazko eta bearra da, eta bera gabe, ez Elizan eta ez zeruan dago sarrerarik (182, 1-2). «Gure gorputza, otz, bero, gose, egarri, gaitzaldi, ta azkenean, eriotzaren mende dago (190, 18-19)... «grina gaizto guziak azpiratzera beartua dago» (190, 22-23).

        3) ez dago: sei aldiz onetaraxe dakar, eta irutan eztago. Ona emen lenengo eraren erakusburuak: «Obligazio au bano jakinagorik ez dago» (149, 12). «Bada ez dago bitarterik: edo biurtu, edo kondenatu» (150, 24). «Azkeneko biak berriz nai duanak artu eta nai duanak utzi litzakeanak dira; bada ordentzera eta ezkontzera beartua ez dago inor» (167, 20-23) ... «bana konfesio oyek zenbatetik zenbatera egin bear diran, ez dago sinalatua» (214, 20-21). «Ez dago zer konfesaturik.» (217, 21). «Eskritura Sagraduetan gauz argiagorik eta maizago adirazten zaigunik ez dago» (227, 7-9).

        4) Eztago: «Eztago kristauari fedea adirazteko Jainkozko kredo ua bano gauz egokiagorik» (25, 27-28). «Jainkoak egin ta desegin ezin lezakean, ta utsetik atera, ta utsera biur ezin lezakean gauzik eztago» (35, 22-34). «Bana Jesukristogan eztago memoria bat baizik, ta au gizona dan aldetik» (46, 2-3), «eztago Jesukristogan ezpada Persona jainkozko bat» (46, 13-14).

        5) dagoan 25 aldiz darabil: ona zenbait erakusbide: «Atozte, nere Aitaren bedeikatuak, munduaren asieratik zuentzat prestaturik dagoan Erreinuaren jabe egitera (55, 13-15). «Kristau guziok gaude betiko kondenazioaren Lean, Eskritura sagraduan dagoan guzia ta Jainkoak Elizari erakutsi diona sinistera ta aitortzera beartuak» (60, 28-31)... «bizio onetan dagoan zorakeria dala bide»... (150, 23)... persona bakarrari ezkutuan dagoan pekatua agertzea, pekatu ezpalitz bezela» (150, 10-12) «Jaunarena da lurra, dio David santuak, ta lurrean dagoan guzia» (165, 17-18) «Arrezkero ez da izango epeltasun, bitarte ta aldien mende dagoan karidade bat, baizik amorio beti irazeki eta aldarte gabeko bat» (177, 20-23). «Nork bear bezela konta litzake Apaizak kristauai erakartzen dizten ondasunak, eta neurtu, beste gizonak bano ain gorago dagoan malla onek, merezi duan begiramentu ta errespetoa?» (255, 9-12).

        6) dagoen zazpi bider darabil. «Kredoan sarturik dagoen fedea ezta inoiz ere mudatu, geitu edo gutxitu» (26, 22-4) «Jainkozko Elizaren iru puska oyen artean dagoen partetasunaz ganera» (59, 23-24). «...Eskritura Sagraduan dagoen guzia»; (60, 24). «Eskritura sagraduan dagoen ta Jainkoak bere Elizari erakutsi dion ganerako guzia batetan sinistea ta aitortzea»... (61, 7-9). «geron buruai biziro begitan ipintzea, gugan igarotzen dan, ta guk egiten degun guzia ikusten beti gurekin dagoen Jainkoa» (146, 24-26). «Jainkoaren grazian dagoen anima bat, zer da?» (203, 18) .... «zeren pekatu oyen barkazioa damutzean dagoen» (227, 27-28).

        7) dagon ere badarabil Arrue'k: «zeren Jainkoa an dagon». (229, 18).

        8) baitagoan: «Gai onetan gizona nola baitagoan pekatuak egiteko ezezik, tentazio gogorrak izateko ere ain peligro andian» (146, 3-5).

        9) ezpaitagoan: «eta nola ezpaitagoan neurrigabekoa ezaguerazi dezakean itzik» (42, 6-8).

        10) ez dagon ere bein badarabil: ... dagola inor beartua ezkontzera, ez dagon bezela letradu, mediku, nekazari eta beste ofizioren batekoa izatera» (257, 17-19).

        11) dagoala bitan darabil: ... «konsagrazioko itzen indarraz Jesukristoren gorputza dagoala bakarrik ostian» (229, 2325). «Komunioak eskatzen du pekatu mortalean dagoala jakinaren ganean bat ez joatea» (237, 3A).

        12) dagoela: «...Jesukristo Ait Eternoaren eskuian eserita dagoela esaten da» (52, 7-8). «Esaten da ere, eserita dagoela» (52, 12). «Eukaristiako Sakramentu adoragarrian dagoela Jesukristo gura Jauna egiaz, benaz ta izatez» (227, 25-26).

        13) ez dagoala: ... «ez dagoala gauza kondenagarririk» (188, 26). «Esan oi da, ez dagoala zer konfesaturik» (217, 19-20).

        14) ez dagola: .. «ez dagola inor beartua ezkontzera» 257, 17).

        15) dagoalako: «Komunioak ez du eskatzen Jainkoaren grazian dagoalako segurutasun oso bat» (236, 27-28).

        16) dagoelako: «...ez ala dagoelako» (52, 12) ... «fede guzia Jainkoaren egiatasun goyenean dagoelako» (173,1) ... «orduan Sakramenturik ez dagoelako (186, 27) ... «orazioaren frutua orazioaren iraupenari eskenirik dagoelako» (263, 16).

        17) dagoana: ... «debekaturik dagoana» (140, 5) ... «bizi dan arte guzian Jesukristo serbitzera eskenirik dagoana» (14, 20) ... «zutik dagoana erori litekelako» (204, 28) «Pekatu mortalean dagoana»... (213, 8))... (213, 8) ... «egiaz dagoana» (227, 3).

        18) dagoena: ... «bera serbitzera agindurik dagoena» (14, 17) .... «eskeintza ta promesik andienak eginik dagoena» (14, 22). «Eta pekatu mortalean dagoena (213, 18) ... «pekatu mortalean dagoenak egin al ditzakean obra on guziak gatik, ez du merezitzen zertxo ere» (58, 2-3). «Pekatu mortalean dagoenaren errukarria.» (58, 4).

        19) dagoanean: «Erdiz-erdi dagoanean, duda izango da; makurtua dagoanean, sospetxa; ta txit eroria dagoanean, juzkua» (152, 16-17) .... «grazian dagoanean» (18, 3) «iltzeko zorian dagoanean» (214, 7)

        20) gaude: «Beragatik guziok gaude zerua iristeko bear ditugun laguntz oyek eskatzera beartuak» (23, 28). Kristau guziok gaude» ... (60, 27) «zerua galtzen ari geran puntuan ber tan ere, deseo onekin gaude» (161, 1-2). «Arrazoyaren ezagueran sartzen geranetik, beartuak gaude kristau guziok urtean bein bederik konfesatzera» (214, 1-4).

        21) gaudena: «... berari obeditzera guziok beartuak gaudena» (60, 9).

        22) gaudela: bana egia da ere, gizon guziok gaudela al gentzakegun ongiena bera imitatzera beartuak» (41, 15-17).

        23) daude: ... «neurri ta erregla baten mende daude guziak» (24, 13). «Kredoan daude itz gutxian Fedearen artikulu printzipalak» (25, 19-20) ... «gauza guziok daude» (46, 1-2) ... «erbestetuak daude» (147, 7) ... «ta orregatik daude ere bere odola ta anima» (229, 7-8). «Daude ere Aita ta Espiritu Santua» ... (229, 13-14) ... «azkenean an daude ere atributo edo perfetzio jainkozkoak» (229, 14-15) ... prestaera txit aurreratuan daude (239, 23). «Apaizaren eskuetan daude gizonaren endasun espiritual eta betikoak» (251, 20-22) «Ain urruti daude itz emanak, ezkontsa egingo dalako aitzakian» (262, 6-7).

        26) eztaude: «Inoiz ere eztaude lo gure etsayak» (19, 7).

        27) ez daude: «Ez daude bi persona ere Jesukristogan» (46, 7-8).

        28) dauden: adizki au 23 bider darabil Arrue'ek. Ona emen zenbait adibide: «Ezta asko buruz ikastea ere, Lanera ezagutu ere bear dira bertan dauden egiak, dotrina gaiztoak egiazkotzat artu ez ditezen» (26, 8-11). «Kredoa da ez jakinentzat konsuelorik andienekoa, bertan arkitzen dutelako itz gutxian ta txit labur, berak irakurri ezin ditzakeen liburu santuetan dauden gauzarik bearrenak» (26, 13-16). «Kredoan dauden egiak ta misterioak»... (60, 29-30). «Debekaturik dauden janariak» (163, 18). «Batayoari eta Penitentziari derizte illen Saeramentuak, pekatuaren bidez illik dauden animai, graziaren bizitza berria emateko ipiniak daudelako (167, 23-26).» ... eta Jainkoaren seme edo alaba izateko sinalaturik dauden aur batzuek merezi bezelako bizi modu kontuzko bat egitera sayatuaztuaz. «Ganera aurdun dauden bitarte guzian eskatu bear diote Jainkoari, zaitu eta gorde dezala beren aurren emengo bizitza galdu-erraza» (182, 14-19) «... Jainkoaren grazian daudenai, beren pekatuen kulpa barkatu ta zor ditzakeen denborako penak bizitz onetan pagatzeko; ez ordea pekatu mortalean daudenai» (57, 11-14). «Onegatik eman bear zaye Estremaunzioa kordegabe daudenai» (247, 4-6). «Bai ordea erditze edo aurgite gogor ta peligrozkoan dauden emakumeak» (246, 8-9). «baita kordegabe daudenak ere» (246, 13). «...mezako sakrifizio santua entzuten daudenak.» (239, 5).

        29) eztauden: «Memoria da len igarotako ta gogoan eztauden gauzak gogoratzeko (46, 5-6) ... «kredoan daudelako iru artikulu, Artikuluetan eztaudenak» (31, 5-6).

        30) daudela: «... gauzak jainkoak ikusteko ta bera beti Zeruan gozatzeko smalatuak daudela (60, 1-2). «Orregatik esaten dute jakintsuak, lan gogorretan ari diranak, nola diran, errementariak, arotzak, igitariak, atxurlariak ta onelako besteak libre daudela barautik» (165, 7-10). «... bizirik daudela uste dan bitartean» (247, 6).

        31) ez daudela: «...beren lana barauarekin ongi datorren ayek gauzak, ez daudela libre barau egitetik» (165, 13, 14).

        32) daudelako: «iltzeko zorian jartzerano pozoiturik edo elbarriturik arkitzen diranak, oyek ere egiaz txit gaizki daudelako» (246, 10-13).

        33) ez daudelako: «gaitz andi ta peligrozkoarekin ez daudelako» (246, 7'-8).

        34) nengoan: «Au guzia ikusirik, pentsatzen nengoan» (II, 8).

        35) zegoan: «ontzat emana zegoan sasoyan» (11, 25). «Onenbesterano zegoan zabaldua demonioaren nagusitasuna» (44, 111).

        36) zegoen: «baldin zegoen bezela ateratzen bazan» (11, 26-27). «ixillik eta gordea zegoen gaiztakeria» (156, 31).

        37) etzegoan: «Gauza kriatu guzietan eta kriatu al zitezkeanetan etzegoan, ezin zegokean ere, gure desgrazia erremedia zezakeanik» (40, 13-15). «Orregatik ere alaxe izango zala zer dudatu etzegoan» (225, 12-13).

        38) zegoala: «alako modu errukarrian zegoala, sartu ziizayon bat batetan bere anima gloriaz betea» (51, 4-5).

        39) zegoalarik: «Su ta gar zegoalarik erretzen etzan Orebko mendi artako sasia» (224, 11-12).

        40) zegoela: «jesukristok ostegun santu arratsean, bere dizipuluen artean zegoela, bere begiak Zerurontz jasorik, esan zuan» (31, 16-18Y. «...mundu guzia pake oso ta betean zegoela» (46, 18-19). (C ... zori oneko lagun talde onen erdian zegoela» (51, 15-16).

        41) zegoena: «antzina Jerusalenen zegoena bano paregabez miragarriagoa» (201, 6-7).

        42) zeuden: «... gogo ta grina gaiztoak zeuden arrazoyarenean» (20, 10) «Persona jainkozkoarekin bat eginak zeuden» (49, 21) ... «alkargandik ain urruti zeuden ta ain desberdinak diran bi leku ayek bere anditasun mugabagearekin denbora berean beteaz» (50, 2-5).

        43) zegokean: «.. ezin zegokean ere» (40, 14).

        44) badago: adizki au 11 aldiz ageri da idazti ontan: era batek berak, ordea, bi esan-nai ditu. Batean baietsi egiten du soilik, bestean, berriz, baldinkizuna ezarten du. Ona emen le nengo esan gurako adizkiok: «Jainkozko Elizaren iru puska oyen artean dagoen partetasunaz ganera, badago beste bat beretako bakoitzaren mienbroen artean» (59, 23-25) «Orregatik ere badago txit duda gutxi uzten duan erregla bat, eta da, zor duna artzeko dunaren tokian jartzea» (150, 11-13) ... «bana gugan ere badago, eta zer gauza arriskatuagorik salbazioa gure argaltasunean egotea bano? (175, 6-7). «Gertal oyezaz ganera ere badago noizik bein konfesatzeko obligazioa» (214, 16-18). «Badago beste desberditasun bat ere, ta da, pekatu mortala izateko, bear izatea adimentuaren aldetik ezaguera osoa» (219, 8-11).

        Baldinkizun bezala, beste era oietan agiri da, naiz ta Arrue'k ez erabilik zantzurik bereizteko: «Onen ganean dudarik badago, liburu oni begira bekio euskerazko beste edozein liburu prezio berekoren ondoan, eta ikusi bedi bietako zein dan andiagoa, orri geiagokoa eta errenkulu geiagokoa» (5, 23-27) «Mere, zimentuak egiteko diran aldetik, egiten dituanari bakarrik aplikatzen zaizka, Jainkoaren grazian badago» (58, 1). «...ta iltzeko arriskuan badago, burua bataya bedi» (185, 9-10) «... ta peligroan badago, bereala batayatu bear da» (188, 1-2) ... «ela bere kondenaziotik libratzeko gai eta bideakin badago ere, lurraren ganean dabillen kondenatu bat da egiaz» (213, 9-10).

        45) ezpazaude: «baldin batayatua ezpazaude, nik batayatzen zaitut Aitaren eta» (185, 4-5). Itz berberak dakartzi orrialde bertan eta 16-17'garren lerroetan eta 189'garren orrialdean eta 25'garren lerroan.

        46) badaude: «naiz batasun naturalagatik badaude ere ostian Jesukristoren odola ta anima» (229, 25-27).

        47) balego: «eta ganera esan gentzake ezen, onelako lanbideetan irabazi andi eta seguru bat balego, gaurko egunean dauzkagun bano liburu geyago euskeraz idukiko ginduzkeala» (Queja bati erantzuera 3, 10-14). «Ah, bakarrik Jainkoagan balego gure salbazioa, guretzat gauza seguruagorik ez litzake» (175, 4-5). Batean balego erabili bearrean, balegoke darabil: Onatx: «bana biziaren sinaleak ematen dituan beste edozein gorputzaren parte jayoko balitz eta iltzeko peligroan balegoke, bataya bedi leku artan» (185, 12-14).

        48) baleude: «Eta joskera aitatu degun ezkero, bidez esango degu, euskerazko liburu batzuek, zerbait garestiago salduta ere, dauden bano obeto eta seridoa josiak baleude, obe litzakeala» (Queja bati erantzuera, (3, 1-5).

        49) gauden: «Kristauak, gauden jakinik, eskandaloa ozta erremedia litekeana da» (139, 17-18).

        50) dagokanez: «bada batayoak pekatu guziak kulpari dagokenez ez ezik, penari dagokanez ere kendu ondorean» (190, 3-5). «Evari dagokionez» (266, 14).

        51) dagokio: «Senarrari dagokio lurra maneatzea, eta emazteari familiaren kontua idukitzea» (266, 25-27) «Itz batean, senarrari dagokio giza-lanak egitea, eta emazteari berriz emakumeenak» (266, 1-3).

        52) ez dagokio: «Bertutezko ez diran eginez enganatu nai izateari, ez dagokio ondo hipokresiaren izena» (155, 17-18).

        53) dagokion: «Komulgatu bear dan persona mai Sagradura garbitua, orraztua eta bere mallari dagokion eran apaindua joan bear da» (233, 18-22). «...kristauari dagokin erakoa da» (265, 2).

        54) ez dagokion: «edo ezeri ezdagokion farrakin edo beste asko eratara,» (140, 8-9).

        55) dagozkion: «Sakramentu oni dagozkion guziak kristau batek ongi jakitea» (178, 16-17).

        56) dagozkionak: «beragatik ez dira esperanzari dagozkionak lurreko ondasun labur aikorrak, ezpada animako ondasun betikoak» (173, 15-16).

        57) dagokien: «Galerazi edo eragotzi nai dan gauza, gendearen edo erligioaren kontrakoa danean, dagokien buruzari edo agintariai aditzera ematea, ez bakarrik da egin ditekean gauza, baizik egin bear dana» (160, 9-13).

        58) dagokienez: «Pekatu mortalak beren kulpari eta betiko penari dagokienez barkatuta» (210, 26-27).

        59) dagozkigun: «Itzez esplikatu ezin litezke Sakramentu adoragarri onetan prestatuak dagozkigun graziazko aberastasunak» (232, 8-9).

        60) zegokion: «Zuzendu bazitzakean ere Jesukristok berak berez, edo bere Aingeruen bidez, gizonak beren salbazioko bidean, nola gizona dan agirikoa, ekusten dana, ta gauz agirikoen bidez gobernatzen dana, eman nai izan zion agiriko, eta bere naturalezari zegokion bezelako ministerio bat, bera gobernatzeko ta zuzentzeko» (250, 6-12).

 

ETORRI

        Aditz onen 46 adizki berenkoi bildu ditut idazti ontan.

        1) dator: «Semea dator Aitaren adimentutik (34, 18). «Emendik dator, egin ditekeala juramentu Jainkoagatik» (115, 20-21). «Gurasoen agintea gure Aita Zerukoaren agintetik dator. Gurasotasun guzia Jesukristo gure Jaunaren agintetik dator.» (122, 3-5). «Emendik dator, ezen edozein pekatu egitera mugirazten dutenak bakarrik gaitzerako bidea ematen ezdutela» (138, 3-5). «Biurtu bear du gauz ostua daukanak, bana onek biurtzen ezpadu, obligazio au beste guzien ganera dator» (149, 18-20)... «aurrak ikasi bano len, iltzen bazaizte beren gurasoak, obligazio au beste guzien ganera dator» (149, 18-20) ... «aurrak ikasi bano ien, iltzen bazaizte beren gurasoak, obligazio au apaidinen ganera dator, bada batez ere gertaldi onetarako ipini ditu Elizak» (187, 2.-4). «Emendik dator, anbatean bear dala artu edo ez artu estadu au, zenbatean ondo edo gaizki datorren salbaziorako» (257, 27-29).

        2) datoz: «Lapurreria modu oyek guziok komunkiro bengantzatik datoz» (148, 16-17).

        3) datorkizu: Kristauaren izen ori nondik datorkizu?» (14. 4).

        4) ezpaidatorren: «... bana Sakramentu txit Santuan, nola ezpaidatorren padezitzera, bere Gizatasuna ere ezkutatzen du» (231, 19-21).

        5) zetorren: «... batez ere Abraharaen jatorritik zetorren erri autu hura» (44, 5). «Jainkoaren semea, gure aragi ilkorrez jantzirik, mundura etorri zanean, onenbesterano zabaldua zegoan idolatria, bana eriotzaren illunpean sarturik zeudenai argi egitera zetorren Jainko-gizon onek» (107, 7-11). «Sorgin, duende eta salutadoreaz itzegitera, emen zetorren egoki» (109, 21-22).

        6) baizetorren: «Bere bizitza ilkorrean nola baizetorren, bere jainkotasuna bakarrik ezkutatzen zuen» (231, 17-19).

        7) betor: «Betor gugana zure erreinua» (73, 15).

        8) gatozen: «bigarrenera gatozen, eta da eskatu bear dana» (62, 5-6).

        9) letozkean: «Presentzia jainkozko orrek izutuko ditu guri erasotzera letozkean tentazio loi guziok» (146, 28-29).

        10) ezin letorke: «Inor ezin letorke nigana, esan zuan lenago nere Aitak erakartzen ezpadu» (172, 13-14).

        11) datorren: «eta Apostoluetatik datorrena» (30. 16) «Ordea gurasoai obeditu bearra, Jainkoari obeditu bearretik nola datorren, onen gisakoa izan bear da hura ere» (122. 18-21)... «gaiztakeria utsezko pekatuak dira, zeren emendik datorren protxuagatik ez, bana kalte egiteagatik egin oi diran» (148, 17-19). Neketzat aditzen da emera, baruarekin ondo ez datorrena» (165, 4-5). «... beren lana barauarekin ongi datorren ayek guziak, ezdaudela libre barau egitetik» (165, 13-14)... «Elizaren lenbiziko denboretatik datorrena da» (233. 15) «Emendik dator, anbatean bear dala artu edo ez artu estadu au, zenbatean ondo edo gaizki datorren salbaziorako» (257, 27-29). «Gauz onik arkitzen badezu, or; on guziaren emalleagandik datorrena izango da» (270, 19-20).

        12) datozen: «Gai au ain da minbera, non gauz oyetatik oi datozen ondore gaiztoak noranokoak diran ezagutzen, erraz ez da» (269, 17-19).

        13) datorkigun pekatu originala ez ezik, guk egin izan gintzakean ganerako guziak ere.» (188, 20-23). «Guziok arekin jayotzen gerana, eta lenengo gurasoakgandik datorkiguna» (19026-27).

        14) datorrela: «Ez nabil dizipulu fedegabea bezela, au nola ditekean jakin nayaz, ezpada estalki oyek kendurik betikotasun guzian zu ekusteko, eta zure Erreinuan gozatzeko egun zori oneko datorrela, lapur onak bezela eskatzen dizut» (232, 1-4).

        15) datorrelako: «Umeen obligazio au umeakin batean jayotzen da, eta beti dirau beren izate edo naturalezari ezarri ta josirik bezela datorrelako (122, 8-11).

        16) gatozelarik: «Lenengora gatozelarik» (25, 17).

        17) datozelako: «Jakin bear ditu Eliz Ama Santarenak, Jainkoarenetatik datozelako, ta oyek gordetzen laguntzen dutelako» (24, 25-27).

        18) datorrenean: «Oleazio Santuak ezin dezake eman gorputzeko osasunik, animaren osasunerako engi datorrenean baizik» (245, 17-19) «Ezkontzeko denbora datorrenean, prestatu bear dira Sakramentu au artzeko» (262, 12-13) «... eta zenbat desberdinagoak genioak, ainbat gaitzagoa ezkonduen arteko pakea, eta askotan ezin ditekeana, beintzat genio biak alkarrekin gaizki datozenean» (267, 9-13).

        19) ez datozenak: «Onen arrazoya da, zeren gorputzeko gaitzak, diranak dirala, ainbesterano libratzen duten barau osotik edo parte batetik, zenbaterano diran ondo ez datozenak barauarekin» (164, 26-30).

        20) datorkionean: «fedearen kontrako tentazioren bat datorkionean, tentazio au bestela kendu ezin badu» (27, 25-26).

        21) zetorrela: «San Juanek, Jesukristo aurrean jarri zitzayon bezein laster, ezagutu zuan, eta Jainkoaren Seme gizon eginaren aurrean ikusi zanean, izutu zan; eta aditu zionean batayatua izatera zetorrela, ikararen andiz arriturik geratu zan» (180, 12-16).

        22) badator ere: «Ordea Semea Aitagandik badator ere» (35, l).

        23) badator: «Gauza gaizto bat ziertoa ta agirikoa danean, jardun liteke aren ganean itzegiten, itzegitetik protxuren bat badator, eta gorrotoz ta aidurkeriaz egiten ezpada» (160, 3-5).

        24) ezpadator: «Egia da, geyenean eman bear dirala sinale oyek ere; bana ezda beti gauza bearra, baldin biotzez barkatzen badegu, ta sinale oyek ukatzetik zer esanik ta eskandalorako biderik ezpadator» (81, 23-27).

        25) badatorkio: «ganera berriz isillik egotetik edo ez aitortzetik bere buruari edo progimoari kalteren bat badatorkio, orobat dago beartua fede au aitortzera» (27, 1). «ta ganera egon bear du barkazioaren sinaleak emateko prest baldin ofenditzallea, bere obligazioarekin kunplituaz, barkazio eske badatorkio» (82, I-3). «Seigarrena, gorputzari osasuna ematea konbeni bazayo, edo Konzilio berak dior bezela, animaren osasunari ongi badatorkio» (245, 13-16).

        26) ezpadatorkio: «Ordea nola izan oi baitan au geyenean ain gaitz, gauzarik onena da, ofendituak, karidadeari begiraturik, deretxo au uztea, batez ere bere izen on edo kredituari kalte andiren bat» (82, 17-21).

        27) datorkien: «Apaiz Jaunak, ordentzean artzen duten siñale sagradutik datorkien dignidade hura paregabea dalako» (130, 7-9).

        28) ba'letorkigu: «eta baldin gaizki juzgatzeko degun griña zitala baletorkigu tentatzera, esan dekiegun geron buruai» (153 17-19).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.