Itz Lauz
Sorginekikoak
A. Iturriotz
Lengo batean Mexiko ontako akeitegi ospatsuenetakoan mairaturik, lau euskaldun, patxada ederrez, kontu-kontari ari giñan. Iru auetako giputxak; bizkaitarra laugarrena.
Euskaldun saillean agitz ezaguna dugun bizkaitar adiskide maite onek jaulki zigun bere amak txikitan azaldutzen zien sorgingoari buruzko jazokun egitiar bat laketu dezaiogun bada mintzoa bere ama anderea zanari:
«Potxa generitzaion auntz polita genun etxean, esnez joria, antxume bizkiak eta irukotxak ere bizitara ekartzen zekiña. Orrez gañera, txit maitakorra zan etxetiar guziekin, edozein abereri dagokion baño ulermen areagoa baizun adierazten, bada agintzen genion oro, zuek, oraingo ontako aurrok baño obeto, esana entzun eta bertan bera egokiro beteko zizuten-eta.
Euri lanbroz ikuzirik, bere adar bai oiñetako azkazalak nirnir zegioela belarditik zetorrenean, bere okozpeko binar zuri, luzeez, aiton gurgarri baten antza geio zemaian aberearena baño. Maite maite nun Potxa gurea.
Beiñola, aitak esan zidan
Iñasi, oa iturraldeko txarara ta ekarzan auntza, aurki baitzetorren illuna.
Bai, aitatxo, berealako baten dakarket jardetsi nion. Abiatu txararontz eta artaratu baikoz asi nintzan deika Potxa! Potxa! Potxaaa...!
Baña, gauz oiezkoa, ez zerantzuidan abere maiteak betiko bere «beee...» biotz-ukigarri nintun aieaz.
Txaraxka artako zugatzno-adarrarteak, arantzadi ta gañerako zokondo guziak jo nitun aztarna egiñen eta billaka; baña guzia alperrik, ordea; ez nun Potxa idoretzen.
Ala bearrez, alako batean begiztatu aal izan nun, lurraren gain zetzala, auntzaren lokaia, ixiltasun osoenean arren.
Ju...! Zer ote au?, esan nun nerekikoz, eta asi nintzan lokaiari teink egiñen, onela auntzaz jabetuko nintzalakoan.
Iñolako eragozpenik bage, errazki zetorkidan eskuetara erakarriz batu ta batu nekarren lokai hura.
Auntzarenak zun baño luzera laupat bider luzeagoko lokai-bil bat eratu nunean, oraindik Potxa'n aztarnik ere bage, susmo auengarriak artu niñun; eta, alako egokera ezaise ta larrian arkitzen nintzan ergai berean, kinka izugarri huraren osakai, orratio aurkeztu zitzakidan aberea. Arnaspidea lenera baitzetorkidala oartu nun.
Non zenbilzkidan, Potxa, ene maite ori? Atoz, atoz onea, laztana esan nion oguzkera eztitsuz.
Eta aberea urbilxeagotuz, atzeko oiñetan tente jarrita, bizar zuriak paparrean zitula, abots zitalaz erantzun zidan
Ots! Ni ez naiz Potxa!
Burugetu niñun auntz irudian aurkez neukan aztitzarraren jardespen gordiñak. Irten arin txaratik ataz, elorriek soiñekoan eta aztaletan egiten zizkidaten tarratadei axola gabe, artu landa berontz txerrenak daraman gogoa bainintzain eta atxintxika itokian eldu aal izan nun bitxabalera.
Zorionez, antxen zetorren, iturrondoan, Joxe Iñasio gure auzoko etxe-jauna, idi uztartuen aurrean. Nik nenaraman taju deitoragarria ikuski, besoak zabalik egokiturik egin zidan oiu
Baña, Iñasi'txo, zer duzu, ene maite orrek!
Ni, berriz, beldurraren izu-laborrian, yoranez joan nintzaion beso zaintsu aien babesa billa.
Auzoko jaunaren besoetan izuaren izuz ikaraka nengoen, iturritxoaren arrizko estalkiaren gañean kokaturik berriren berriz agertu auntz zalako hura, zutitu aurrenik bezela ta abots lengoa baño oraindik pozoituagoaz berresan zidanean
Ni ez naiz Potxa!
Yaregin Joxe Iñasio'n besoetatik eta beste atxintxikaldi aunagarri bat ezkeroz etxeratu nintzanean, ukullutik zetozen Potxa'n «beee...» laztan aiek gozaratu zizkidaten belarriak, bai nere biotzaren tuku-tukua otsandu zitzakidanaren oarra ere izan nun. Auntz maitea etxea barna baitzegon, nork ukulluratu izan zun ez nekian arren.
Orra, umetxook, noiz ta nola nere biziko lenengo aldiz iasan izan nun sorgin gaiztoaren agerkera.»
Mexiko'n, 1958ggo. Uztaillean.
|