L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

        Atxagoitia.— Orozko-ibarrean (B.) — Mazmarroa. Zatitua 1) zidarrezkoa; iru aizkora islertzokoiz ipiñita, aobizarrak urdiñez ta kirtenak baltzez; 2) gorria; zidarrezko bost izar, sautor-eraz ipiñita. Urrezko egala (ertzekera guztian) zortzi sautor gorriz.

        Atxaran.— Azpeitia'ko (G.) sendia. Azkoitia'n, Zestona'n (G.) eta Urrestilla'n (G., Azpeitia), euki ebazan oiñetxeak.— Atxaran eta Zaldua'tar Pedro'k, Azkoitia'n adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1723'gn. urtean; Maria Ignazia'k, Gipuzkoa'ko Batzar-agirien bidez 1725'gn.; Ignazia'k Eibar'en (G.) 1647 gn.— Mazmarroa. A) Azpeitia-uriko lenengo oiñetxeak: Ebagia; 1) gorria; zidarrezko iru txirla, islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat bean); 2) zidarrezkoa; arte orlegia urrezko igaliz, ta basurde baltz bi zugatz-zubillean ikazle (bata eskumakaldean eta ezkerrekaldean bestea). B) Urrestilla'ko etxeak: Urrezkoa; eskumako alboan, zugatz orlegia lurgain orlegian; ezkerreko alboan, muiño (cerro, colina) orlegia, ta bere tontorrean, befa baltza erdi-egazabal. (García Carraffa'k).

Mazmarro au berau izan eban Azkoitia'ko etxeak bere. Gerra jaunak barriz, beste au dakar Urrestilla'ko etxearentzat: Urrezkoa; zugatz orlegia ta txakurra, ta bere gaiñean (zugatz-gaiñean, alegia), bela baltza.

        D) Zestona'koak: Lau iatikoa: 1 ta 4) Urrezkoa; iru sautor gorri islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat bean); 2 ta 3) urdiña; otso baltza, ibilkoi.

        Atxaranzarra.— Urrestilla'n, Azpeitia'ko (G.) auzoa; andik, Azkoitia'ra (G.) ta Eibar'era (G.) joan ziran.— Mazmarroa. Urrezkoa; zugatz (urreitz) orlegia lurgain orlegian, eta zakur urdiña, ibilkoi; zubi-orpoan zearretara ezarrita. Zugatz-kukulan, bela baltza, jarrita.

        Atxarpasa.— Bizkai'ko narea, Francisco Lozano Abak diñonez.— Mazmarroa. Zidarrezkoa; koner-lits urdiña alderantziz ezarrita; gañekaldean, iru katazuri (armiños) baltz islertzokoiz ipiñita; muturrean (beko aldean), iru pertz baltz, islertzokoiz ipiñita (bat goian eta bi bean). Egal gorria urrezko zortzi gurutzez.

        Atxebarri.— Arrizpalditza'n (Respaldiza, Araba); «Esquina-abajo» deritzon auzoan dago oraindagiño abizen onen torrea.— Mazmarroa.— Zatitua: 1) gorria; iru aizkora islertzokoiz ipiñita, zidarrezko aobizarrak ta urrezko kirtenak; 2) urdiña; zidarrezko iru koner-lits. Urrezko egala iru lertxun-orri gorria, goiko lertzoko bakoitzean bana ta muturraren erdian (h) irugarrena.

        Atxekolanda.— Amurrio'ko urian (Araba).— Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) zidarreakoa; otso baltza, ibilkoi, atzapar gorriakaz; 2 ta 3) urdiña; urrezko aitza, ta bere ganeko aldean, zidarrezko izarra.

        Atxega.— Usurbil'en (G.) bere oiñetxe ta jauregia, Elizalde deritzon enparantza ta auzoaren urrean. Entzute aundiko etxe gogorra, ganboatarren aldekoa; gudu-burruka bi Egin ziran bere etxe-inguruan ganboatarren eta oiñaztarren artean, 1370'gn. urtean, Salazar'tar Lope Gartzia'k diñonez. Gipuzkoa'ko naretatik antxiñakoenetarikoa, Aide Nagusia.— Migel Antonio'k, Zizurkil'en (G.) adieraZi eban bere aitorsemetasuna, 1763gn. urtean; Jose ignazio'k, Tolosa'n (G.) 1774'gn.; Atxega eta Larrarte'tar Joanes'ek bere, Tolosa'n, 1611'gn. Mazmarroa. Atxega-oiñetxe ta jauregiko antxiñako mazmarroa Usurbil'en Zidarrezkoa; zugatz orlegia ta basurde baltza, ibilkoi, zubilorpoan zearretara ezarrita. Geroago, geitu egin eben mazmarro au, zugatzaren ezkerrekaldean iru lertxun-orri urdin ipiñirik, Olaso'ren nareaz alkartu ziranean.

        Eta geroago, barriro geitu eben, Atxega-jauregikn agiri danez: Zatitua: 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia, ta basurde baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; eta iru lertxun-orri orlegi, islertzokoiz ipiñita, zugatzaren ezkerrekaldean; 2) lau zatikoa: 1 ta 4) gorria; zidarrezko torrea, ate ta leio urdiñez, ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean; 2 ta 3) urrezkoa: leoi gorria, ikazle.

        Beste mazmarrolari batzuek, ostera, Atxega'ren mazmarrorik antxiñakoena beste auxe dala diñoe: Urdiña; zidarrezko mazmarrotxo bat erdian eta pertz baltza bean. Mazmarrotxoaren inguruan, urrezko zortzi makobil.

        Azkenez, emen geroago erabilli eben Mazmarroa: Lau zatikoa: 1 ta 2) urrezkoa; leoi gorria, ikazle; 2 ta 3) gorria; zidarrezko torrea, leio ta ate urdiñez, ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean.

        Atxegua edo Altxegua edo Altxakoa.— Ondarribia'n (G.), Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean, eta buztandun-izar (cometa) gorria zugatz-kukularen gaiñekaldean.

        Atxerito.— Zailla-urian (B.). Mazmarroa. Iru zatikoa: 1 ta 2) gorria; urrezko iru izar islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat bean); 3) zidarrezko zati islertzokoia (A) aitz ubelez (morada). Iru zatiak onelaxe:

        Atxeritogarai.— Bezi deritzon tokian, Sopuerta'n (B.).— Mazmarroa. Iru zatikoa: 1 ta 2) gorria; urrezko iru izar isler-tzokoiz ipiñita; 3) zidarrezko zati islertzokoia (Ë) aitz ubelez (morada), eta aitz-tontor gaiñean, arte orlegia. Urrezko egala zortzi sautor gorriz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.