L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Zuri

 

Ugarrieta

 

¡Euskera! ba-dakit bildur zerana

astuko ote zaitugun,

entzuten ditut zure biotzan

ainbeste oiartzun itun...

¡Nire erria erdeldun!

 

¡Euskera! ba-dakit zure zalantza

maite ez ote zaitugun,

jasotzen ditut zure gogoan

ainbeste keriza illun...

¡Nire erria erdeldun!

 

Baña, etzakidaz biozkatu.

 

Euskaldun onak zaituelako

beren muñ-muñetan sartu,

arerioak nai izan arren

ezin zaituzte zapaldu...

Emen gaituzu gaurgero ere

zuri laguntzeko gertu.

 

¡Euskera, maite zaitugu!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.