L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Ezkongai

 

I.'tar A.

 

Lekuona osaba-illobak. EZKONGAI. Donostia 1957.

 

Neurriz txikia idaztiño auxe, ala ere idazle trebe askoren artean euskeraz egokitua: Iratzeder, zenbait Belokeko lekaide gazte eta ori gutxi bailitzan, Lekuona osaba-illobak gipuzkeraz ezarle, sortu zuenaz landa. Ez dira maneatzalle gutxi alako idaztiño txiki batentzat.

        Ain maneatzalle trebeen eskuartetik, nai ta nai ez, opil goxoena atera bear. Eta alaxe da izan ere. Labur, argi ta garbi azalduta arkituko ditute ezkongaiek liburutxo onetan, ezkontz aurretiko eta ondorengo artu-emanei dagozkien zeapen guztiak. Badugu, beraz, gai gaudenok geure iakin-miña nun ase, errex ta eroso asko.

        Ez legoke gaizki maitasun lokarriak itsu-itsuan estutu baiño len liburutxo au ezkon-gai gazteek irakurriko balute! On andia aterako lukete.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.