L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Gaurko filosofiaren asmakizunak

 

Aranargi'k

 

Oraingo Sofiyakintza, egitan, ez da gabetik goizera ernetzen dan gibelurdiñaren antzera ustekabez sortu. Bere aurre asmalariak ba-ditu. Orreitan aitatu daitezke Pascal, Descartes, Kant, eta beste zenbait. Bañan oraingo Filosofia ez da osoro bestien asmo batuketa bakarrik. Batu ez ezen, baita beste aurre asmalari batzuei ezetza ematen ere ba-daki. Orreitako bat Hegel izan zan, sistemalaria bera. Aiñ sistemazale zan, berorri sistemalarien sistemalari deitzen bai-diote. Baita sistemaen sistemagiñ ere deitu izan diote, aiñ biziki sayatu zan Filosofia guztiz sistematzen.

        Orrenbestek, ordea, ez du esan nai, Hegel sofilari sistemalaria beste danen artean oraingo Filosofiak erdeñagarri jartzen dunik. Ez. Orrek esan nai du, alegia, sistemazale ta sistemalari itsuena Hegel doixtarra izan dalako, berorren aurka jeiki dala gaurko Sofiyakintza. Bañan, ondo entzun, berorren izenean baita beste sistemalari guzien aurka ere jeikitzen da. Ontan, gogoratu bear da, gañera, Hegel'en aurka eztabaida zorrotzena Kierkegaard'ek dakarrela.

        Sistemalari taldeakin batera, ordea, beste Sofi asmalari talde baten aurka ekin dio gaurko Filosofiak. Bertze taldeko huneik, ba, Adimenaren Nagusigoa beuren asmakizunetan geyen ontzat artzen dutenak, dira. Beraz, sistemalari, sistemazale, adimentzale, adimenkoizale, ta sofilari gogaizaleak yaurtitzen ditu bere asmabidetik oraingo Sofiyakintzak.

        Zergatik, baña, ez ditu ontzat artzen gaurko Filosofiak sistemazalien asmaketak? Zer ukagarri autematen du berorreitan? Edo zer utsarte? Edo zeiñ akats?

        Lehenen, agian, onenbesteko ukagarri aurkitzen du beste sofilari adimenkoile ta sistemazale orien aurka. Filosofiaren gai azterketari ekin aurretik, uts egiteke gogora ekarri bear dana da, Sofiyakintzaren izkizun edo problemarik iratxoen batzuei ez zayela argitu bear. Beraz, NORI buruz pizten dan Filosofia, gogoratzen du. Izan ere, ez iratxoei ez txorimaloei, ez zaye Sofiyakintzaren azterketarik pizten, ez azaltzen. Gizonari, ordea, azaltzen zayo ebaskun edo problema. Gizakiak berak dakar berez izkizuna, galdekizuna. Bañan ez uste, diñoe oraingo sofilariek, gizonaren problemarik edo ebaskunik argitu izan danik, berak daroan adimenaren goiko sapaian gogai ekitez argitu dala-ta. Ori izan da, noski, lehenagoko sofilari aunitzen okerbidea. Gizonaren adimeneko tellatupean, gogai utsez ekiñalean jardunik, ez da beraren izkizunik argitzen. Gizaki onen eta orren eta aren «egia» ez da gogaien ganbaran egoki azaltzen. Ori ez ezen, Gizaki bakoitzak bere «egia» lantzen ez dun arte, ezta sortu ere ez da artaraño ebaskunik edo problemarik sortu. Orrenbestekoa da gaurkotarren eretxia. Gizaki bakoitzaren mami ta odol biurtu ez ezik, norberaren aragi biurtu ez ezik, ez du gizonak egirik, ortan gai izkizunik ere ez dalako.

 

 

Adibidez

 

        Jarri dezagun adibide bat, gaurko sofilarien asmoak giarrez azaldu daitezken. Ez dio gizonari ayolik, «eriotza» gogai utsez zer dan yakiteak. Eriotzaren zerkuna yakiteak, eriotzaren erstura gogaiz, bere endagoiz (genero) eta endabez (especie) zeatz yalkitzeak ezer ez dakar gizonaren eztabaidarako. Baña gizonak «norbere» eriotza zer dan yakiteko, ta erantzun zeatza yasotzeko ayola bizi bizia somatzen du.

        Eziñ daiteke gizona argizagi bat bai'litzan artua izan. Berak errotik dakartzin galdekizunak, ezin daitezke beragan, argizagi batean oi dan bezela, irarri. Ez dira beragan irartzen gogai, asmo, ta naikunak, argizagizko bai'litz bera. Orrela ez, baña beragandik sortzen dira gogo ta naikun ta irritsak, bere izate barrenetik datorz azalera galdegayak, bere errotik yayotzen dira girriñak. Orrezkeroz, oso atsegiñ zaye gaurko izate sofilariei, gizona berez problema edo ebaskuna dala, esatea. Ta ola bera danez, edo Filosofiaren jtu ta yomuga lehenen, gizakia zer dan aztertzea dala. Orrezkero, ez litzake ondo esana, gizonak problema edo ebaskunak daukazkila edota dakartzila. Ez daukazki, ez dakartzi, berbera da izkizun yakingarri, osorik da problema edo ebaskun aztergarri.

        Ekarri dezagun eskuartera beste adibide bat: gizonaren «betikotasuna», baiezko gogaiz esan ezkero, edota «ilkorgabetasuna», ukagogaiz adierazi ezkero. Izkizun ori ez da nola nai artu daitekena, onelako edo alako sofilari talde baten asmakizuna bai'litz, eta ez gizon bakoitzarena. Gizaki bakoitzarena da gaikizun orren yakitemiña, «bakoyak» (edo individuo) derabil bere baitan «norbera» ilkor edo ilgaitz danaren egoneziña. Gaikizun ontan nola erabaki artu, bere osterantzeko yardukera ala da. Ortik esegitzen da gizonaren autaera ta yardubidea. Zer onik, ba, ekarri dezayoke berari, ilkorgabetasuna berez zer dan ikasteak, ilkorgabetasunaren osokunak zertzuk diran yakiteak? Orrenbestez, ba, argiago ageri da, Filosofiaren sistematzeak gizakiari egin dion okerra, gaurko sofilari hunein aburuz, yakiña! Oraindaño, diñoe gaurkotarrek, gizakiaren galdekizun bizienak eta beraren yatorrizko izkizun nagusienak Sistemaetan arkitu izan dute igestoki. Sistema'ek gizakiaren problema edo ebastunak amostu egin ditute. Sistema'k gizakiaren yatorrizko galdera bizienak moteldu egin ditute. Sistema'ek, azkenik, gizakiaren galdekizunei erantzuna, beraunen gorapilloak askatu bearrean, atzeratu egin dizkiete. Beraz, giza izatearen etsai zorrotzena, esan daiteke, Filosofiaren Sistema'ek izan dirala. Ortik dator gaurko Izatasun Sofiyakintzak igazi dan Sistema Filosofiari eman dion ukatzea. Gaurko Filosofia, gero, ez da Sistema'etan babestu, beraunetatik igestu baizik. Oneitara babespeko egote gozoroan bizitzeko yotzen dutenak, «gaituzteko» dira. Buru mengelak dira. Ez dira olako sofilariek, norbeure barreneko «izate'tik» oldarrez yeikitzen diran galderaei erantzuteko laiñ.

        Alabaña, Sistema'ek ez dira bakarrik izan, lehenagoko Filosofiak gezurrezko babestokitzat autetsi izan ditunak. Babestoki ori, ba, beste eguneroko oiturak ere ba-dira. Ez dira berea lakoan oarkarazten, errez autemangarriak ez dira-eta. Berorreik Sistema ez ba'dira ere, hunein antzeko dira. Oitura oitu aditzetik dator. «Oitua», berriz, ta «oitzen» dana, Sistema antzeko bidea da, oldoz bide estua da, pentsabide mugatua da, legea da. «Izakia» (el existente concreto), gizakia (el hombre concreto) Sistema'etan aña, «oituraetan», eguneroko ekanduetan ertsia aurkitzen da. Ustariz edo teoriz Oitura ez da Sistema. Ustariz ez da, baña bai yardutez edo praktikaz.

        Izen aunitz eman izan zaizkie orrelako oituraei edo ekanduei. Kierkegaard'ek, ba, «ondoko edo alboko mundua» deitzen die. Heidegger'ek, berriz, «eguneroko (arazo) ardura». Baita onela ere, ara, eguneroko «ayolik gabeko mundua». Sofilari doixtarraren izentatze ori bitariko ez ezen, gogaiz elkar aitziko ere ba-dirudi. Baña zeatz begiratuta, egunerokotasunak biko arpegi ori azaltzen du. Marcel eta Jaspers'ek, berriz, diote, ukaeziñeko indarrez agertzen zaizkigula eguneroko oiturak, eta mundu orri, «alaxe dan» mundua deitzen diete. Sartre 'ek, berriz, «azaluts igungarrien» mundua.

        Olako dei izen orreikin oituraekiko oargarriena azaltzen sayatzen dira. Bañan ez datorz bateginda beuren asmakizunetan. Kierkegaard'ek, ba, oargarriena egunerokotasunak dakar ren «berezkotasuna» dala, diño. Berezkotasun ori, berriz, «gogoangarri eza» omen da. Heidegger'ek, ordea, ez du olako oargallurik autematen geyentzat. Obetzat artzen du, guk alboko gauzakiaz derabilgun eguneroko «ardura» gogaketaren itogarri dala. Marcel eta Jaspers'ek, ordea, gauzakiak azpian izkutatzen diran kukumarro ori sarritan erraiten dugun «olaxe da», diñoe, dala. Ez izakiak, ez gizakiak ez daroa ezkutukirik bere baithan, eguneroko gauzak etxeko bezela ta ezagunak bezela agertzen zaizkigulako. Ezagunak eta etxekoak zaizkigunez, ez dakarte galdebearrik ezer, ez dugu orreitan «oiezbezelakorik» ezer begiztatzen. Ta Sartre'k, berebat, «olaxetarra» etsiak diran jende azalutsak, derizkio, dirala, ta iguingarriak, norbeuren asmoak berriz aztertzeko giarrik ez duten yende lazoak.

        Aor, ba, norañoko gaitza Sistema ta sistema antzeko oiturak ekartzen diguten. Oriek «egonean bizitzeko, ekuru bizitzeko, bare izateko» asmatuak izan dira. Asmabide ori gizaki bakoitzaren barrenetik sortarazten dan «beldurra» uiatzeko da egina. Edozeiñ gizakiaren muiñetik «estutasun edo larritasuna» yarioan dator, naiz ori obenaren ezaguerak sortu, naiz gizonaren autaerak yarion. Izakia barrenez ezkutupe izugarria bezela agertzen da. Barrenondotik deika ari da, etengabeko deadarrez, bera zer dan, zertarako dan, noizko dan induzka. Bañan ona emen egunerokotasunaren gaitza. Eguneroko oituraetan yezarrita bare bizi gera, alboko gauzak ekuru yartzen gaitute. Izate'aren sabeletik sortzen dan oiartzunik entzuten ez dugularik gabiltz. Beraren misteriorik gomutatzen ez dugularik ari gera. «Olaxe da» lako, «oitura» dalako, «Sistema autua» dalako, orreitan yezarrita bezela «egonean» gozoro gaude. Ortarako, ba, datorz ongi Filosofiaren sistemaketak. Olakoxe bat da, gaurko sofilarien eretxiz, Gogai Sistema, orren egille ta asmatzalle gorenena Hegel dalarik. Eleiza, edozeiñ Eleiza, berebat, beste olako bat da, alegia. Laterri ta Ziñeste oro, berebat, beste orren-beste sistematze olako asmatuak dira, orreigan bizibide lazoa deramagun. Orrenbeste diñoe gaurkotarrak larregikeriz. Danen Egirik ez da, egirik taldeka ez da banatzen, egia bakoitzarena, bakoyarena dalako. Gizaki bakoitzak, bakoyak, norbere izatetik oldez sortzen diran erroei erantzuna gertu izan bearra du. Erro oriek yotzen duten itua aztertu ta ezagutu zeatz ondoren, gizakiak ere bertara aske ta lokabe yo bear du. Bañan olakorik ez autatzeko alabearrean izateko, ortarako izaten da Sistema'en asmaketa. Latza da, ba, begi aurreko etorkizunari bekokiz yartzea.

 

 

Gaurko sofiyakintzaren eginbearra

 

        Zer da, beraz, gaurko sofilariendako, Filosofiaren eginbear lehena, larriena? Zertan yardun, beraz, lehenen? Lanbidea, diñoe gaurkotarrak, gizona bere barnera erakartzea da. Bere gogoaren biotzeraño eraxtea da. Atetiko gauzaetatik, oneik berari deika zurikeritan ari zaizkion arren, gizona tarrazian erauzi, oldozbidean yarri dediñ. Bestela, ba, gizonaren «izatea» gauzetan yarioten da, zabartzen da, edabanatzen da. Ortarako, berriz, gizona gogo muiñcko auznarrean datzan, indarketa bear da, uneoroko sayaketa bear da. Filosofiaren ate bekokian deikun zorrotza irarri bear litzake, bere aurretik igazi doan edozeiñ gizakume asmoariñei deiarrez yalkitzeko: «Gizon! itzar adi!»

        Aspaldi, Kierkegaard izan zan aurrenen deikun orren oyularia, bakoitza bere barrura itzuli ta begira yarri zediñ. Bera asi zan askotan «barrukotasunez» eleka. Bera mintzatu zan «nitasunez». Orrekin, ordea, ez du besterik erran nai, zera baño: gomutan yarri dedilla gizona, bakoitzari bere izaitez datorkion erantzubearra aintzat artzeko. Edonork daki, gizona bere «nitasunean» ertsirik ez dala bizi, ta uka eziña da, berebat, gizakia bere aitzin gibeleko ludiari aurrez aurre yarkirik aurkitzen dala. Oldozbide ortan ere, orratio, txit urrean du gizonak galbidea. Galbide litzake, ba, bere «barrukotasunean» sartu, ta larregi ertsiko ba'litu aurre atze aldamenetako leioak. Bere baitako zokoan izkuturiko gizona zoragalbidean erortzeko agiñian yartzen da, sena galduta. Alere, edozeiñendako gogoangarri izan bear da, atetiko gauzetan naas maas ari dan gizakia ere, orrelako ez, baña bestelako zorakerian diardula. Gizon ariña, ba, gauzetan gauza da, beste gauzaki bat da, gauzaki da ta ez gogo. Ludian irrintzika, berriketa luzcan bizi dana, ori ere zorabidean dabil. Ez dabil, baiki, «barrukotasunak» urrean dakarren zorabidean, bañan atetiko ardurak dakarrenarencan, ordea. Ta azken au ere beste era bateko zorakeria da, baña zorakeria. Beldur gatzazkio olako gizakiari begiratzeko, berorren begiak begi ez ote diran, berorren illeak ille ez ote diran, ziurki ez gaudelako. Olakoetan, ba, begien ordez leiarbillak, eta illearen ordez espartziñ agorra atziko ez ote dugun ayolatsu gera. Bitariko oriek, ba, ariñak eta pentsalariak, berdiñ doaz zorabidetik, nortzuek besteak baño zoroagoak iñork ez dakila. Nola, baña, berriz ere galdetzen da, nola sartu gizona bere «barrukotasunean»? Nola ertsi bera azalkeritik, nola bizitz ariñkeritik? Nola erne beragan, barruko asmo ta gogai gizentasuna?

        Ortan Pascal'ek irakatsi zun bidea. Ziñesgabe batekin asteko ez zun berak bereala ziñesmenaren alde argibide pillorik ekartzeko oitura. Bere arloaren lehengo malla ez zan, ziñesmenaren alde alegiñez ekitea. Aurrenen, ziñesgabearen adimenean ezbayaren azia ereiten asten zan, eta bere naimenean zalantza ta egoneziña. Geroago, egiaren yakitemiña berari gogo muiñeraño sartzen sayatzen zan. Bañan egi ezbaigabeko ta alotegabekoarena. Yakitemiña aren odolaren mami egitea nai zun. Eta aren gogoaren mami. Beiñ gizonaren gizen biurtzen zanean egiaren yakite miña, ziñesgabea ziñestun biurtzeko asibidean yartzen zan.

        Gaurko Izatasun Filosofiak, baitipat, aurreneko yomugatzat artu izan dun arloa, orixe da. Norberekiko ziurtasun oro gizonari zearo lertu, orrela geldi egoneko alperkerian arnaslasai yezarri ez dediñ. Orregatik erran dute norbaitzuek, egi bera baño obe dala gizakiaren yakingura larria. Yakitateak, ba, geldi egona dakar, gizona olako sistema baten gañean yezarrita geratzen da, aurreragoko ekitaldirik egiteke. Bizitzaldian gozoro ari da, olio itxaso barean bai'lebil, bere asmoetan nora doaken jpar orratzik ez derabillela.

        Ortan, autagarrien Sokarte izanen litzake yarraibidetzat, gaurko sofi yakitunendako. Moralgizon orren dilema danen yakingarri egiñ da. Ez diño berorrek, gizonaren gerokoa illeziña ta betikoa danik. Ezta ez diño, gizonaren etorkizuna zoriona izanen danik. Bera, baldintza bi oneitan —gizona ilkorra baldin ba'da, ilgaitza baldin ba'da— oteka ari da. Ta ilgaitza izatekotan gizona, zoriontsu izanen da, baña baldintza orrenpean, alegia. (Baita ilkorra izanda ere, nolabait, beintzat, zoriontsua izanen da, erio mugatik aruntz, berari beldur datzakiokenik ezer ez bai-da. Mugatiko emendikaldean denak epea dulako.) Beraz, gizonaren ilkorgetasuna Sokrat'ek baldintzapean artzen du aintzat. Bañan beiñ ola bereganako ontzat artzean. berebiziko yardukera baldintza bat orri eratxikitzen dio, ala dena irabazi, ala dena galdu. Orrenbestekoa da, ba, Sokrat'en asmoetan geroko irautasunak agertzen dun indarra.

 

(yarraitzeko.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.