Itz Neurtuz
Eguantz
Erkiaga, Eusebio
Etxe-zokoak illun dagoz oraiño,
sabel zuribeltzez dugu laiño
ibarretan.
Baiñan zure eskuak, ene Jaun,
zer orori damaio iraun
egun eta gauetan.
Zer duzu begi oietan
nik ezagutzen ez dudanik?
Negar egin bear nuke
nire akatsen parka-eske.
Zure arpegiak eztu beiñere zimurrik,
eneak bezela,
ez kezka ta miñik.
Utz ezadazu zure oin txurietan
musu bero egiten.
Zure ontziko gizonetan
ea noiz nauzun artzen.
Nahi bait nuke, nahi,
kai artan
sare graziz beteak
biltzen ari
illuntzerik eztuten egunetan.
|