L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo4000>— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

Atarikoa

 

Euskaldunok, eta zeatzago esateko, euskaltzaleok, etengabeko ezpai miñetan nastuak gabiltza egunero. Gure aldizkariak, ba-dute beti alako ollar jokalarien antzeko mokokaren bat.

        Euskera egun estuetan ikusten degulako, erretuta gabiltz; eta uste gutxien degunean, eta uskeri batzuegatik, bereala ateratzen zaigu azalera gure barneko sumiña. «Mermioak» bizi bizi darabilzkigu gure lumetan, eta gero agertzekoak agertzen dira gure paperetan.

        Ezpai oiek nai baño aurrerotxoago eramaten gaituzte, ta eskuak batuta bear gendukenok, alkarri zirika ta punteraka asten gera noiz-nai. Geiegi izan, nunbait, gure izkera jaso naian gabiltzanok, eta egiñalean lankideak uxatzen ari gera zakarkeri lotsagarriz.

        Beste gauza bat ere, nabaitu det gure artean. Izketan ari zaizunean, oso gozo ta «korrientea» billatzen dezu laguna; baña luma eskuetan artu ta idazten asten ba-zaizu, egundoko minbera ta ezten zorrotzez bustia agertzen zaizu adiskide zenduana.

        Motellak! Aski da asarretik eta ximetatik. Etsaiak gizentzea besterik ez degu egiten onelako jardun zitaletan astia galtzen degunean.

        Eta bitartean, batasunak damaiguken indarra galtzen zaigu negargarrizko eran. Bide asko dira gure izkera indartzeko, ta ez gaitezen orren ertsiak izan gure iritzietan. Joera guziak, boron date onez lan egin ezkero, euskera jasotzeko onak izango dira. Ta batezere, liskarretan sortzen degun kaltea, askoz aundiagoa da, gure joera okerrak ingura lezaigukena baño.

        Zentza gaitezen, bada. Barkaberak eta sumingaitzak izaten saiatu bearra degu. Ta iñoiz ezer saiestu ba-gera bide ontatik, bereala aztu ditzagun une txar bateko esan miñak. Gozaiturri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.