Itz-Lauz
Mazmarroizti
Arantzibia
Abendibar edo Amendibar. Mallabia'n (B.) bere oiñetxea. Tolosa'n (G.), bere, bizi izan ziran joan Lopez ta joan Ibañez bere semea, 1346'gn. urtean.
Mazmarroa. Urrezkoa; sei lertxun-orri biñan-biñan, eta euren erdian zortzi adarreko iru izar gorri bata bestearen gaiñean zuzen-beera, izar bakoitza lertxun-orri bien parean edo erdian.
Abentza. Abense'n (Zuberoa). Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4). Urdiña; urrezko leoia arrano-buru ta egeakaz, egoak zidarrez; 2 ta 3) urrezkoa; koner-lits gorria ta areitz-ezkur orlegi bana aldamen bakoitzean kirten eta orri orlegiz.
Aberantzioa. Abizen onek Bizkaia'n eukala bere oiñetxea diño Lozano'k. Mazmarroa. Gorria; urrezko zortzi makobil, lau eskerrekaldean eta beste lau eskumakaldean, zuzen-beera ezarrita.
Aberastain. Fernandez Pradel'ek dakar euskal-abizen au, baiña ez diño non dagon. Mazmarroa. Gorria; urrezko iru zerrenda.
Aberasturi. Aberasturi'n (Araba) bere oiñetxea. 1313'gn. urtetik dator, eta bere izeneko auzoa baiño askoz aurretikoago da. Mazmarroa. Urrezkoa; iru koner-lits gorri. Geroago, zidarrezko egala geitu eutsoen. (Garcia Carraffa). Guerra jaunak beste au dakar: Gorria; urrezko koner-litsa alderantziz ezarrita, (ots, goiko ezkerretik beko eskumatara).
Aberasturizar. Gizaburuaga'n (B.). Mazmarroa. Urrezkoa; arbasta (cheurrón) urdiñaz, goiko alde bakoitzean bildots gorri mana, ibilkoi; muturrean (h), gizon-buru gorria, ebagita ta arpegia islara ezarrita (ots, eskumatara begira).
Aberin. Aberin'en (Naparroa). Mazmarroa. Gorria; arbazta edo cheurrón iru leoi-buru gorri daroazala, eskumatara begira ta min gorriak agirian. Muturrean, urrezko illargia ilgoran adarrak bera begira.
Abersin. Abizen naparra, Francisco Lozano'ren eritziz. Mazmarroa. 1) Urdiña; urrezko iru zerrenda; 2) erdi zatitua, zidarrezkoa, otso baltza ibilkoi; 3) ebagia, orlegia, zidarrezko bost lertxun-orri sautor-eraz ipiñita.
Aberro. Ernani'n (G.). Bertan adierazi eben euren aitor-semetasuna Pedro'k eta Jazinto'k, 1680'gn. urtean. Mazmarroa. Zatitua: 1) urrezkoa; torre gorria; 2) gorria; urrezko koner litsa, ta urrezko iru izar koner-litsaren aldamen bakoitzean. Zidarrezko egaia zortzi lertxun-orri orlegiz.
Abesua edo Abezua. Markiña'n (B.); bere ondorengoek Otxandiano'ra, Elorrio'ra ta Durango-aldeko beste errietara joan ziran. Mazmarroa. Zidarrezkoa; bost zugatz orlegi atarata (zusterrak agirian), sautor-eraz ipiñita. Urrezko egala amabi sautor urdiiiez
Abeta. Laukiniz'en (B.). Mazmarroa. Zatitua: 1) Urdiña; urrezko torrea, gaiñean zidarrezko illargi erdia adarraz bera; 2) urrezkoa; iru leoi-buru ebagita, odola dariola, min gorriak agirian, islertzokoiz (bi goian eta bat bean). Zidarrezko egala zortzi areitz-adar orlegiz.
Abete. Beskat uritik (Prantzia'ko Bearne erdia) Naparroa'ra igaro zan 1606'gn. urtean joan eritzona, San Martin de Unx'en geraturik. Mazmarroa. Iru koner-lits gorri ta zidarrezko beste iru koner-lits zelai osoan; aurreko ezkerreko ertzean (c), leoi baltza, ikazle.
Abiaga. Amurrio'n (Araba). Mazmarroa. Zidarrezkoa; otso baltz bi azazkal gorriakaz, ibilkoi, zuzen-beera. Egala, iru errezkadako jakelez jantzita, urrezkoak eta gorriak (jakelak), eta zidarrezko zortzi mazmarro txiki gerriko urdin banaz apainduta. Goiburutzat: «Basoko edertasuna, abia», izki baltzez zidarrezko litsean.
Abidabe. Napar abizena, Salazar'tar Mikel'en eritziz. Mazmarroa. Zidarrezkoa; bost zugatz orlegi sautor-eraz ipiñita, ta muturrean (h) basurde baltza, ibilkoi.
Abiega. Izen onen auzoan bere oiñetxea, Ayala'n (Araba). Mazmarroa. Gorria; zidarrezko torrea.
Abro. Bere lenengoko jatorria Azpeitia'n (G.) izan zan, eta oiñetxe aretatik sortu zan Murgia-etxea, Oiñati'n (G.). Mazmarroa. 1) Azpeitia'koak: Gorria; zidarrezko leoia, ikazle. Arma oneik, beste onetara geitu ebezan: Zelai gorrian zidarrezko iru leoi, ikazle, islertzokioz ipiñita (bi goian eta bat bean).
2) Oñate'ko Murgia-etxeak: A) Zatitua: 1) Gorria; urrezko gaztelua, ate ta leio urdiñak eta aldamen bakoitzean urrezko txirla bana; 2) zidarrezkoa; zugatz orlegia ta otso baltza zubillean ikazle, ezkerretarantz.
B) Etxe onetako beste batzuek: Zatitua: 1) gorria; urrezko gaztelua ta urrezko txirla bat eskumakaldean; 2) zidarrezkoa; zugatz orlegia ur-ozka zidar-urdiñetan.
C) Beste batzuek: lenengo mazmarroa, baiña zidarrezko txirlak urrezkoen ordez, lenengo zatian; eta urrezko zelaia zidarrezkoaren ordez, bigarren zatian.
Abitain. Abitain'en. Mazmarroa. Urrezkoa; arbazta (edo cheurrón) gorria, ta bere barruan urrezko iru su edo sutzar.
Abizkitza. Ondarroa'n (B.). Oso antziñako narea. Mazmarroa. Zidarrezkoa, zugatz orlegia, atarata (ots, zusterrak agirian), aztamakillaren ako urdin bana mazmarroaren ertz bakoitzean (lau ertzetan). Egal gorria zortzi izpiko amairu izarrez (bost aurrean, lau muturrean eta bi aldamenetan).
Ablitas. Ablitas-urian, Naparroa'n. Mazmarroa. Lenengoenak. Orlegia; zidarrezko amabi makobil sautor-eraz ipiñita. Jauregiko mazmarroak, amazortzi makobil daukazala diño Jeronimo de Villa'k. «Libro de Armeria de Nabarra»'k, barriz zortzi ta urrezkoak. Beste batzuek, ostera, ogetabost dirala diñoe, bosna-bosna ipiñita, ta zidarrezkoak.
Aboa. Lezama'n eta Zamudio'n (B.). Jatorri onetatik dator Bustintza narea. Mazmarroa. Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; Liliori gorri bi buruz (b). Mazmarrolari batzuek beste au dakarre: Urrezkoa; iru otso baltz islertzokoiz ipiñita. Beste batzuek, zelai gorria dala ta iru otsoak urrezkoak. Jeronimo de Villa'k, ondorengo batentzat, beste au dakar: Urrezkoa; zugatz orlegia ta basurde baltz bi, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita.
Aboitiz. Ondarroa'n (B.) bere oiñetxea; entzute aundikoa ondarrotar jatorrien artean. Mazmarroa. Gorria, urrezko gurutzea zelai osoan eta bere lau utsunetan bost orriko adar bana urrez. Zidarrezko egala zortzi katazuri edo armino baltzez
Abona. Elorrio'n eta Zamudio'n (B.) bere oiñetxeak. Mazmarroa. Okendo'ko (Araba) Bengoetxea'tar Pedro Luis'en ingizartegian mazmarro au agertzen da Zamudio'ko Abona abizenarentzat: Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; zugatzaren buru-gaiñean, izar urdiña buruz (b). Ez dogu ezagutzen gaur egunean Elorrio'n Abona izeneko etxerik.
Abernikano edo Aburnikano. Kuartango'n (Araba) bere oiñetxea. Mazmarroa. Urrezkoa; zerrenda urdin bi zuzenbeera. Egal gerria zidarrezko bederatzi lertxun-orriz.
Abraen. Bergara'n (C.). Mazmarroa. Zatitua: 1) urdiña; urrezko iru torre, islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean), ate ta leio gorriz; 2) zidarrezkoa; errezkada biko jakelez jantzitako koner-litsa, urrez eta gorriz. Egal baltza zidarrezko zortzi otsemez, ibilkoi.
Abrisketa, Abrizketa, Abarizketa; Abarrizketa. Ikusi Abarizketa abizenatzaz diñoguna. Abrisketa edo Abrisketa narearen oiñetxea, berriz, Basaun'n (B.) dago. Mazmarroa. Zidarrezkoa; iru zerrenda urdin; zerrenden gaiñean, barruan, leoi baltza, ikazle; miña agirian; bere atzaparrak, miña ta burugaiña urrez apaiduta. Egal gorria urrezko zortzi sautorrez eta zidarrezko zortzi izarrez (zortzi adarrekoak), aldizka.
Abruza. Lezama'n (Araba). Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) zidarrezkoa; torre urdiña, leio biak eta atea urrez apainduta, ta mairu-buru bat torre-gaiñean, berezko margoz, aurrez ipiñita; 2 ta 3) urrezkoa; zugatz orlegia zusterrak agirian, eta zortzi izpika izar gorri bat buruz (b).
Abulia. Naparroa'n bere oiñetxea, Francisco Lozano Prailleak diñoanez; Abulia'tar Pedro Praillea, Calatrava-Anaidian Talavera'ko etxeetako Komendadore izan zan 1320'garren urtean. Mazmarroa. Zatitua: 1) gorria; urrezko gaztelua; 2) ebagia: a) zidarrezkoa; Kalatrava-gurutze gorria; b) urrezkon otso baltz bi, ibilkoi, bata bestearan gaiñean.
|