L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Parisen

 

Iratzeder

 

                                San Iñazioren egunean

                                lehen botuen kaperan

 

Parisen, Jauna, zer harrabotsa

Nola bidetan ez lotsa?

Parisen, Jauna, zer harrabotsa

Nun aurki loa, nun hatsa?

 

Parise-pean, burrunben pean,

Jainko xorta bat bezala.

Hiri burrunben hertzen barnean

Kaperaño bat ixila.

 

Parisen, Jauna, zer harrabotsa

Nun aurki loa, nun hatsa?

 

Parisepeko kaperañoan

Multxo bat gazte zen jautsi,

Orai lau mende, oso osoan,

Eman beharrez Jesusi.

 

Parisen, Jauna, zer harrabotsa

Nola bidetan ez lotsa?

 

Hiri burrunben itsasoeri

Jainko xorta nausi zela,

Parisepean begiak argi

Hor zen Xabier, hor Loiola.

 

                * * *

 

Parisepean burrunben pean

Kaperaño bat ixila

Hor jauzi xorta, jauzi gaitzean,

Denak loratuz dabila.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.