L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo3600>— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Atarikoa

 

Bazterretan etsai gorriak ditu gure aldizkariak, ixilean eta agerian, zoritxarrez. Erru ugari ezarten dizkigute, baitik bat, euskaldunen batasunaren urratzaile ta alderdikari omen gera. Egia ote? 1950'garren urtez gero ari da lanean gure aldizkaria. Euskaldunak oro besoak antxuma eginda edota alperkerian lur-iota zeuntzan. Beraz, alperkeriaren eta txaldankeriaren urratzaile bai izan gera, ala bearrik. Keri oietan bat eginda baitzeuden gure erritar laztanak. Arrezkero, zorionez, asi dira euskeraren alde, ez, ordea, oraindik, bear bezain arro, itsu ta baikor, Menendez-Pidal'ek nai lukenez, esate baterako.

        Egozten diguten bigarren okerra ez da txikiagoa: alderdikari omen gera. Orrelakorik. Itsu-itsuan euskerari eutsi nai diogu. Gure euskera gero ta ederragoa nai genuke, euskaldun ikasiek eta ez-ikas'ek erabil dezaten orobat, lur zarretan ildo berriak urratuz. Ezkera, ordea, inoren mutil edo makil: euskaldunak euskaltzale ikusi nai genituke. Euskerarenganako zaletasun aundi batek garabil: gure gurasoen odolari ta gogoari eztiegu ukorik egin nai. Ortan ez da ageri alderdikeririk: euskerari buruz Jaungoikoaren naia beterik ikusi nai dugu erabat.

        Areago oraindik: guk darabilgun euskera ez omen da euskera. Dagoneko eun eta berrogei ta amar euskal-idazlek idatzi dute gure aldizkarian. Geiegizkotzat dugu, beraz, iritzi beltz ori. Guk, ordea, apal-apal auxe uste dugu, zortzi urteotan argitarazi izan diran itz-laurik bikainena eta olerkirik ederrenak gure aldizkarian argitarazi izan dirala, alegia. Oraingo irakurleak eta geroa lekuko, naiz ta neuk esan.

        Ala bearrik, adiskide minak eta ugariak ere baditugu: esate baterako, Baiona'ko «Herria» bipila. Aurtemein, ona emen «Antxeta» ren izenpean eman digun idatz-lan zinkagarriaren zenbait atal: ...«Beraren lanak ez dira alperrekoak izan. Inoiz eta inun ez bezala idatzi da beraren aldizkari ederrean. «Euzko Gogoa» n euskerak gararik jasoena ezagutu du. Orregatik esan genezake, aldizkari onek bi aldi-muga bereizten ditula euskerarekiko: Euzko-Gogoa'ren aurreko aldia eta ondorengo aldia. Euzko-Gogoa'ren eragina aundi-aundi eta sarkor izan danik eztigu inork ukatuko... Azken zenbaki au, bestien tankeran, benetan irakurgarri da. Euskerak Euzko-Gogoa'ren kultur-maileko aldizkaria bear-bearreko du. Orregatik pozten gaitu aldizkari bakoitzaren etorrerak, Euzko-Gogoa'ren artzeak. Bizi ditezela oparoki aldizkari onen mail-bekoa: bainan bizi dedila ere «EuzkoGogoa». Auxe izan bedi bestien bide-urratzaile, bestien eragile eta bestien erakargarri. Lagundu dezaiogun aldizkari bikain oni; eta garai irten bedi aizearen kontra, maxio eta marmarren kontra».

        Esker onez irakurri ditugun nai bero oiek bete al izateko, ain zuzen, idazle gazte ederren laguntza berria iasoten asiak gera lur berriak urratu nai d tuzte gazteok neurriz ta mazal, ots, gazteen gogoko diran alorrak landu nai dituzte. Betoz gazteok ortzargi, sortzen ari dan eguzki berriaren aintzindari ta burua makurtuz goazenon laguntzaile, zar-gazteok bat-eginda, euskeraren etorkizun dirdaitsurako asmo herrien ereile gaitezen eta asmo zarren uzta ederra bildu dezagun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.