L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Dabid'en Eresiak XVII'garrena

 

Gelineau

 

euskaratzailea:

Etxeberria'tar P.

 

(Dakizutenez, Parantze-aldean GELINEAU deritzan iesulagun batek guztizko izen ona iaso dizue, bere DABID'EN ERESIAK era berri batera asmatu izan ditulako. Etxe ontatik eresi oriek euskeraz nola eratu dei egin diote Etxeberria'tar Pantzeska iesulagunari. Asikin bezala bi eresi argitarazten ditugu. Egunotan argitara eman gogo dute euskal-idazti berri au. Olabide'ren euskeralpenak laguntza aundia eman dio Etxeberria'ri zuzen eta bide danez. Gerta bait-diteke, Etxeberria'k ari dun lan au Euskalerrian edo beste nonbait euskaldunen batek leporatu izana, iduritu zaigu bi eresiok erakuskizun bezela argitaraztea, iesulagun onek diardun lana aipatuz; eta beste norbait ere ba'litz Gelineau'ri lendik zerbait esanda euskeratzen ari danik, dalazko orrekin bat egiteko gogorik onena luke gure Etxeberria lagunak. Dana dala, txalogarria deritzagu benetan, euskeralpen berri au.)

 

               1

Zuri naiz, Yauna, deika

        Ene arkaitz, ez gorr izan;

Ez nadin Zu isil egotetik

        Lezera amildutako bat.

 

               2

Nere otoi-otsa adizu,

        Oyuka nauzunean,

Eskuak, Yauna, yasotzean

        Zure done-doneruntz.

 

               3

Ez iñoiz ni eraman

        dongeenera Gaiztagiñenera,

Urkoari pakeaz mintzo bait-dira

        Ta biotzean gaitz dute.

 

               4

Eman ayei, Yauna, egiteen neurriz

        Ta gaiztakerien arauz,

Eskuz egin dutenez emayezu,

Berenetik sari itzazu.

 

               5

Yaunaren egintzak ez dituzte onartzen

        Ezta Aren esku-lan ere.

(Onda bitza ta egundo ez eraiki)

Onetsia bedi, Yauna; otoi-otsa

        Aditu bait-dit.

 

               6

Yauna det babeski ta indar,

        Biotzak an dit siniste;

Laguntza artu'ta aragia birloratu zait,

        Biotzez diot esker.

 

               7

Erriak, Yauna du bere indar,

        Ta igurtziak bere gaizka gaztelu.

Gaizka zure erria, onetsi yabegaya,

        Zuzendu, ta gora yaso itzazu bettiko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.