L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Anchieta'tar Jose Brasileko mixiolari mirarigilleak

Loyolako Inazio deunari bere abizena zergatik ixiltzen?

 

A.

 

Eskuetan erabilli det «Monumenta Brasiliae» bigarren liburua. Serafin Leite jesuitak atera du. Bete betean idatzi orretan azaltzen zaigu Antxieta'ko Jose, Brasilek aurreneko denboretan izan zun elizgizon iaio ta trebeenetakoa.

        Sao Paulo, bi milloe biztanle ditun uri aundiak Antxieta ta Nobrega jesuitak ditu bere oñarri-jarle. Gaurko uri aundi ta zabalak Piratininga auzo tatarrean du sorkuna. Toki ori aukeratu ondoren, jesuiteak eskola jaso, ta Antxieta bertako maisu utzi zuten.

        «Ilbeltza ezkero, ogei baño geiago gizon, egurrez eta lokatzez egiñiko txabolan bizi gera; talletua lastozkua du; amalau pausu luzean eta amar zabalean ditu. Or daukagu dana; gaixotegi, lotarako oeak. sukalde ta jatokia. Ala ere, etxe aundiagorik ez degu bear, Jesukristo aska batean jaio zala pentsatu ezkero». Au esaten dio Antxietak Inazio santuari. Askotan maisu ta ikaskak naiago zuten eskola etxetik kanpo egitea; alako kea sutondoan jaikitzen; naiz eta atarian otz egin, barruan baño obeto zeuden. Lo egiteko, bi paretatik ixegitako zare edo hamakak erabilten; mantarik ez baizuten, azpian su-pixka egiten berotzeko.

        Toki ori, zabalera eder eta aundian zegon; itxas-gañean izango ditu 800 metro; itxasertzetik barrenera bidean amar legu, Serra da costa mendiak igaroaz. Ango erreka ta ibaiek Parana' ra urbiltzen dira. Lur sakon eta emalle; inditarrak ere asko... toki obeagorik etziteken asmatu eskola eraikitzeko.

        Seaska orretan jaio zan Sao Paulo uri takela.

        Antxietak irakasle izateaz gañera, Europara, alde aietako berriak biali bear zitun. Aren eskutitzak asko dira, eta «monumenta» auetan argitarako dira. Liburu ontan iru beñepeiñ ageri Jira berak idatziak. Baña gauza arrigarri edo txokagarria bururatuko zaizu... aek irakurtzean. Inazio deunari zuzentzen dizkionetan, Joseph izena bakarrik ezarri, ta Anchieta abizena isildu egiten du. Ostantzean ez du olakorik egiten.

        Zergatik ori?

        Antxieta, Canarias'eko Tenerifen jaioa zan. Bere aita Antxietako Martin Gartzia, Urrestillako semea. Arira bitartean esan dezagun Leitek diona etzuala mixiolari onek sekula bere burua kastillano egin, ezta españitar edo kanaritar ere; an jaio zala esateko bakarrik ezpada. Portugaldar edo Brasildar etzaigu azaltzen, noiz edo noiz portuges tartean bere burua sartu, eta izkuntz au edonork beziñ ederki itzegin. Jesuita onen izakeran aitaren odolak indarrik geiena du, eta atik euskaldun bere burua aitortzen du. Beñepein, berak egiña dan, «Informaçao do Brasil e de sus Capitanias'en», jesuiten probintzi-buru taldean, Inacio de Tolosa espanhol eta Jose de Anchieta biscainho jarri zun. Baña Informaçao au, Loyolako Inazio ill ezkerokoa da. Au bizi zanean, oni egin zizkion eskutitzeton beñepein, ez du abizena iñoiz ezartzen; izena bakarrik.

        Ba ote zekin Inazio Deunak Erroman ill zanean, Brasilgo lurraldetan jesuita lengusu bat bere mendeko zunik?

        Lengusu... bai, sendi biek, Antxieta ta Loyola, tartekoak ziralako. Baña zoritxarrez sendi bien artuemanak etziran beti onean ibilli. Eta emen dago nere ustez matax onen korapilloa askatu dezaken zera. Azpeitin gertatua, aitari entzungo zion gure Antxietak beiñ baño geiagotan. Oñaz'eko Pedrok eta Lasao'ko Juanek, gau baten, Erdikale ta Enparan tartean, aiztokadaz illik utzi zutela Antxietako Gartzia. Loyolatarrak beraz parte zuten, ta Inazio bera, Leite ta besteen iritziz, erailketa onen urrean zan. Atik Iruñan eliz-espetxean egon izan bear; Inazio elizgizon baizan ordurako.

        Naiz eta Ostiral Santuz, 1530 urtean pakea egin sendi bien tartean, eskribauaren aurrean... errudunek urrezko eun dukat ordaindu zituten elizjantziak egiteko ta urtero parrokian meza kantatuta illaren eta bere amaren alde ateratzeko...

        Baita entzungo zion gazteak aitari, Inaziok onbidean egindako aldaketa ta geroagoko Jesusen lagundiko kontuetaz jardungo zuten.

        Au guziagatik, bere semea ikastetxe nagusi batera bialtzeko garaian Portugalera zuzendu? Orrela, itxi-berri zuten sendiko zauria etzion iñork urratuko...

        Atik Antxieta'tar Jose Coinbra'ra ikasketak egitera joan... An Jesusen lagundian sartutakoan, Brasileko lurralde ezagun-berrietara igaro zan.

        Loyolako Inaziori idatzi bear andik... eta zergatik aipatu Antxieia abizena... zergatik bere jatorri-etxea adierazi? zergatik Loyolari oroitza samingarriak bururatu!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.