L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Badajoz'tarrak euskaldun...?

 

A'tar Yok

 

Gipuzkoa'ko erri koskor batean gaituzu... Mendi tontorrean jasota Eleiz zar bat... Noizbaiteko etxeak inguratuta, erriko plaza, eleiz ataria. Plaza barrenan umetxoak jolasean... Amaika badabiltz... Zenbaterainoko iskanbillak euren artean... Ez dira geldirik egotekoak... Ez orixe... Milla demoniño badituzte gorputz barruan.

        Euzkera parra parra darabilkite. Ez dira gero Euskal Errian jaiotakoak aur oe guziak... «Estremeñoak» dituzu geienak Badajoz'ko probintzikoak. Bizi bearrak erakarrita, Badajoz'tar berrogei sendi arkitzen dira gure artean. Gauzik atsegiñenetakoa da erdaldunen ume oei galdetzea:

        — Nungoa zera, mutiko..?

        — Zalamea'koa.

        — Eta zu neskatxa..?

        — Esparragosakoa.

        Erdaldunen umetxo oek beti naasian dabiltz euzkaldun aurtxoekin. Egun guziz mezetan dituzu ogeita amar Badajoz'en jaiotako umetxoak. Meza garaian euskera garbian itz egiten die erriko apaizak. Eguerdian kristau ikasbidea euzkeraz. Noiz beinka bere erakutsiak jaso dituzten ikusteko, galdera erderaz. Gabaz errosarioa Eleizan eta bai biziki erantzuten dutela: «Santa Maria Jaungoikoa'ren Ama erregutu ezazu...» Eleizkisuna ondoren listatxoa «piper» norbaitek egin duan ikusteko: Julian Igual, Dominga Trenado, Pedro Tamayo, Gregoria Pizarro, Luis Galan; «Emen nago, emen nago, emen nago»... oyu egin eta an dijoaz pozkiro berriro jolasera.

        Erdeldun umeak euskaldun egitea, bai gauz atsegiña, esaten zidan bertako Erretore Jaunak.

        — Bai baina, Guraso erdaldunek...? Ez dira aserre euren erdaldun umeak euskaldun biurtuta ikusita..? Orrelako aldaketak ez die noski poz aundirik emango, Erretore Jauna.

        — Aserre..? Bai zera. Gurasoen aurrean ere euskeraz mintzo dira nerekin. Bai baitakite aurtxo maite oiek neretzat atsegin aundiena Zalamea'ko umetxoa'ren aotik euskera goxoa entzutea dala. Gurasoak berriz eurak iñolaz ere iaso ezin duten euzkera euren aurrai entzuteak poza darie.

        Zeño Cura?, esaten zidan oraindala egun batzuek Esparragosa-ko emakume batek, «nuetro chico no quiere ir al catecimo... Como le han puesto con lo catellano... El quiere en vaco.»

        Poza'ren pozez lerde jario gelditu nitzan; nere baitan nion: «Bapo zegok, Esparragosa'ko emakumea ni baño euzkaldunago.» Ikustekoa da gero Juan Mari Badajoz'ko mutiko euskalduna Agur Erregiña eta Nere Jesukristo Jauna ikasten... Ezta makala gure Juan Mari. Ez orixe.

        — Santageda'ko eskea egiteko «Dotrina»ko umetxoak gertu ditugu. Baserritar jantzita eskea egin bear ordea... Eta bai benetan alegindu zirala erdaldun emakumeak euren umetxoak baserritar jazten. Nork igarri Zalamea'ko umetxo aiek Aizkorri'ko baserri batean sortutako aurrak etziranik... Eta Esparragosa'koak..? Zein amona pompoxak... Erdeldun etxe guzietan entzun ziran Badajoz'ko umetxoen euskal abestiak

                        «Aintzaldu daigun

                        Agate deuna

                        Biar da ba Deun Agate

                        Etxe onetan zorion utsa

                        Betiko euko al dute.

 

        Illunabarra... Pozkiro egon zeikean Erretore Jauna'rekin.... Etzitzaizun bereala aspertuko ez, Badajoz'ko umetxo euzkaldunen kontutxoak esaten... Etxera joan bear ordea... Agur egiterakoan, bere biotz barru'ko keska dagerkit Erretor jaunak: «Erdaldunak euzkalduntzen ez ditugun bitartean, euzkaldunak erdeldan biurtuko gera; eta orduan bai Euskal Erriak benetan lurra joko duala.»

        Ezta izan alperrikakoa nere egoera Erretore Jauna'rekin. Euskal Erria'ri buruz amaika pentzamentu badatorzkit: Nork ote du arrasoi...? Maitasun gozoz Badajoz'ko umetxoak euskalduntzen ari dan Erretoreak edo «koreanos» deituta, biotz barruko ezin ikusia agertzen dien euskaldunok...?

        Erdaldunez betetzen ari zaigu Euskal Erria... Zer egin bear zaie...? Al degula sarrera ukatu..? Bein emen, ostikopean artu...? Arazo au ezin baztertu. Galdera oni erantzuna eman egin bear: Nola jokatu euskaldunok gure etxera datozen erdaldunekin...?

        Bizitzeko eskubidea gizon guziena da. Bizi bearrak erakarrita datozen erdaldunai ezin kristauak geran aldetik sarrerik ukatu. Erriko Agintarien egitekoa da ordea neurriak artzea arrotzak ganezka etorrita, erriko oitura onak galdu ez ditezen... Nork eztu ikusten guziz lotsagarrienetakoa dala etxe bizitz batean iru eta bost sendi sartzea? Naspilla oiek etxe batean, bai benetan kaltegarri... Gure oitura garbiak nora dijoaz orrelako nasketa beldurgarriekin..? Zoritxarrez gaur erdaldun asko gure artean nola ala bizi dira. Ezpaitira bear gañako neurriak artu gure artera iritxi diranean...

        Tajuz, euskaldunon izaera eta oiturak ontzat artzeko asmoz datozten erdaldunai ordea ezin guk ateak itxi.

        Gañera erdaldunen bearrean ez ote gera arkitzen Euskal Errian...? Azkenengo urteetan zenbaterañoko aurrerapenak egin diran Industri gaietan Euskal Errian. Lantegi berriak nun nai dakuzkigu... Lantegi berriak, etxe berriak, bide zabal eta baso lanak beso langille asko eskatzen dituzte. Nun daude gure artean piontzarako beso langile oiek...? Nai ta naiezkoak izaki ordea lan gogorretarako peoiak... Euskaldunak ordea gero eta gciako uxatzen ari dira euren eskuetatik piotx, pal eta atxurra... Arrasoia'rekin errexagoko bizitza aukeratzen ari dira euskaldunak ofizinak, arotz, burdin lanak eta abar... Lan gogorretarako eztago naiko euskaldun mutillik; eta euren ordez erdaldunak darabilzkigu.

        Egia auxen da: Alde batetik euzkal arrazarentzat kaltezkoa da erdaldunen etorrera; bestetik ordea gure industriak aurrera jotzeko, erdaldun besoak bear.

        Zer egin...? Nolatan korapillo au azkatu...? Antziñan enda eta arraza bakoitzan nazketarik gabe bizi oi ziran... Gizonak etziran ibiltari. Ez pai zan nun ibillirik. Euzkalduna euskal errian bizi zan. Arrotzik etzetorren gurera. Orregaitik ezin izan Euskaldunen artean odol nazketa aundirik. Gaur ordea... Erri txikienetan ere arrotzak sartu dira. Egunetik egunera geiago ari da odola rastutzen gure artean. Galdua dago beaz edo guztiz galtzeko bidean euskaldun arraza...? Ez det uste.

        Abere artean nai eta nai ezkoa da odola, orrelako arrazakoa edo alakoa izateko. Giza artean ordea... Arraza bat beste batetik berezitreko odol utsa'ri begiratzea Alemani'ko Razismoan jaustea litzake. Odola'ri garrantzi aundiegia ematea gizona'ri gorputz dan aldetik begiratea dala derizkiot. Erri bateri berezitasuna odoletik baño geiago bere «espiritu»tik datorkio. Euzkaldunen enda eta arrazan naiz eta odol nazketa aundiena sortuko balitz ere, euskal oiturai, eusko anima'ri, eta batez ere bere iskuntza'ri eusten zaion bitartean, Euskal Erria beste errietatik berezitua izango litzake; euzkotarren enda eta arraza ez legoke illa. Ez orixe. Euskerak Euskal erria Euskal Erri egiten du. Eutsi dezaiogun beaz gure izkuntza maiteari.

        Nerekiko, euskera ezta iñoiz galduko. Orretarako aski litzake ikastoletan euskera eta erdeera umetxoai erakustea... Antxiñan nai izan zan bezela bilinguismo'a jarri ikastoletan, aurrak erderaz bezin ongi euskeraz irakurri eta idazten ikasi eta euskera galdu...? Eztago beldurrik.

        Urdallari begira arazo guztiak erabakitzen dituzten askotxo dira gure artean. Zertarako balio du euskerak...? Ori esatean babarruna jateko ez dala euskera bearrezkoa adierasi nai dizute. Orren «romantiko» agertzen zaizkun oei erakutsi bear zaie orratik Euskal Errian ogia jan nai duanak euskera nai ta naiezkoa dala. Errietako serbitzari, Dirukutxetako zaindari, geltoki eta toki ofizial guzietako gizonak euskera euskera jalotea beartu eskeroz, laister lirake guziak euskeraz parra parra.

        Ikastoletan euskera... Toki ofizialetan euskera... Ametsetan ari zera? — Zergatik ametsetan..? Betikoa Jaungoikoa bakarrik; ganontzeko lurreko guzzak aldakorrak dira. Beti orrela izan bear degulakoan ote zaude?

        Bitartean ordea benetan euskaldun gerala uste degunok eginkozun aundia degu Euskalerria'rekiko. Erretore arren antzera goxoki erdaldunak artu eta aiek euskaldutzen alegindu. Erdeldunen umeak euskaldun egitea zein gauz atsegiña.. Umetxo oei euskera barne muñetan sartzen diegula, euskal oitura ederren jabe ere laister lirake... Odolez arrotzak izanta ere zer ajola lioke euren biotz eta animak guztiz euskaldun balita...?

        Erdaldunak euskalduntzea, Gauz sailla deritzaizu..? Bai noski gaur eguneko euskaldunekin. Erdaldunak euskaldun egin bearrean, ez gera ba ari geure buruak erdalduntzen...? Izan zan adorea Euskal Errian bere lurra'en alde jokatzeko.. Euzko mendiak gure gazteen odolaz buztita gelditu ziran. ...Borrokalari sendoak euzko lurra'ri eusteko eta Gero...? Gero txepelak kaskarrak bere oitura garbi eta izkuntz zoragarria'ren alde gogor burrukatzeko. Kristauen artean euren sinismena eta bizitza askotan guztiz aserre daude. Gauz bat sinistu eta bestea egin. Euskalduna naiz ni ao betean arro arro gure artean diote askotxok eta geto euren bizitzan euskera bastertuaz erdeldun agertu.

        Euskera gabeko Aguirrebalzategi eta Arostegi baño naiago ditut euskeraz mintzo diran Granado, Sanchez eta Miranda. Milla bider eusko enda'ri eusteko obeagoak euskeraz dagiten Badajozko umetxoak erdera utsezko euzko semeak baño.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.