Itz-Lauz
Mila ta bat gauetako ipuinak
(iarraipena)
euskaratzailea:
Azkoiti
IRU AGURE ZARRAK ETA GENIOA
Bazegoan ba, nekazaria, egoera anker eta negargarri artan eta ara! agure zar bat agertu zan basauntzema batekin. Bata bestea agurtu ta zarrak galdegin
Anai ori ¿zertara etorri zera eremu bildurgarri onetara, au espiritu txarren bizilekua da ta?
Merkatariak kontatu zion jazokun beltza eta agure zarrak:
Orixe bai miresgarria, ziñegite urratueziñak lotzen zaituta. Zu ta Genio arteko alkarizketara ze atsegiñaz negoken!
Ele auetan beste agure zar bat bi txakur beltzekin agertu ta galdetu du ea zer egiten duten toki artan: basauntzemedun zarrak asetu aren jakinegarria, eta etorriberriak bertan geratzea erabaki du, gertakizunaren ikusle izateko.
Beste agure zar bat ere tartetu zan: bigarren eta lenenaren galderak egin, eta bien artean eseri zan etorkizun atsekabe aren azkenerarte.
Bat batean... an urruti laño illun bat, aizeak bultzeragiten dion autz-zurrunbillu antzekoa: laño ori ordea aienganatzen ezereztu zan Genio aren soin aundi biurturik. Au espata ta guzi merkatariari alboratu eta besotik estutuaz:
Jaiki adi, nere semea erail dekan bezela, nik erailko aut.
Auntzemedun zarrak baietsi du, merkataria benetan iigunean zegola ta auzpeztu da Genio aurrean ta
Genio-guzien iaun ori! Begirapen aundienaz otoi dagizut, entzun nere esana! zure amorru biziaz zigorkatu baño len, nere eta auntzeme onen edestia kontatuko dizut. Merkatari gizagajo onen jazokuna baño miresgarri eta ukigarriago billatzen badizut, barkatuko al diozu zoritxarreko oni, egin duan gaiztakeria?
Une batzu gogapenetan egon eta:
Bai, ez deritzait gaizki.
Eguna zuritzen ari baizan, Txenardak jarduketa korapillatu zuan eta Sultanari begira, irri parrez:
Jauna, ordua da jaikitzeko eta batzarreratzeko; ondo baderitzaizu, biar auntzemedun agure zarraren elea (ipuia).
Sultana jaiki zan ezer erantzuteke; baña Visirari etzion eman bere alaba iltzeko agindurik.
LENENGO AGURE ZARRAREN
eta AUNTZEMEAREN EDESTIA
Oi bezela gela barruratu ta aizpari eska zion asitako ipuña jarraitzeko. Txenardaren jarduna onela izan zan:
Auntzema au agure zarrak ziotzan zorgiñari nere lengusu da: baita nere emazte ere; amabi urtekoa ni berakin eskondu nitzanean eta atik lengusu eta senartzaz ez eze aita bezela artzen nindun. Mirabe batengandik ala ere zoritxarrez seme bat izan nun. Nere andreak ordun, urduri bizian ama eta bere semeganako gorroto aundia izan arren, kolkopean isillarazi zuan. Ain ederki isillarazi ere; ni konturatu orduko beranduegi zan.
Nere semea, amar urtekoa edo zalarik, ibillaldi bat egin bear bainun, amasemeak nere emaztearen kontura utzi nituan, ondo zaitzeko eskatuaz, urte bete edo etxetik urruti egongo bainintzan: nere emazteak ordea, zorginkeritan jakiña baizan, bengaizua artu eta ama bei ta semea txal biurtu zitun eta nekazari bati eman, mantentzeko eta abere-eran, aieri laneragiteko.
Etxeratzean esan zidan umea galdu egin zala eta mirabea oraindik ilberri zala. Asko samindu ninduan amaren eriotzak, baña alako baten umea arkituko nuala, ta uste orrek pozten nin duan. Zortzi illabete igaro, eta aztarrenik ez; Bairan-jaialdiak berriz gainean ziran eta nere nekazariari oartu diot ukulluko beirik gizenena niganatzeko, il bear nuala ta. Zoritxarrez ekarri zidan mirabe doakabea. Iltzean, asi da muuka; a bai biotzmingarria; begietatik berriz bi negar-iturri! Goibeldu nintzan eta oartu nion beste bei bat ekartzeko. Andreak ezetz, bere griña txarra ase nai baizuan.
Ba nua ba berriz ere, takateko izugarria ematera ta beia asi da bera ere, muuka eta bigarren aldiz, ez baizun adorerik, nekazariari esar, diot berak iltzeko.
Gizon arek, ni baño biotzgogorrago-ta, kendu dio bizitza abereari eta ikustekoa orduantxe; bei arek itxura ederpean ezurra ta narrua besterik etzeukan. Naigabeturik nekazariari eman nion bei illa eta esan nion aren ordez ekartzeko txal eder bat.
Bai arek azkar egin ere. Ez nekin ekarri-txala nere semea zanik, baña ikusi orduko nere biotza taupadaka asi zan. Aberetxoak lokarria eten, niganatzeko, nere oñetan auzpeztu, eskuetan musu-egin... ta egin zidan begitartea! zein gozoa!
Atik, il bearrean ukulluratzeko agindua eman nion. Sumindu zan orduan nere emaztea: aren istilluak! aren deadarrak! beia lez txala ere il nai baizun. Aren esamezak eta berriketak baño sakonagoa zan nere biotzmiña ta kasorik ez nion egin. Zerbait leuntzearren urrengo urtean ilko nuala-ta jardun nion. Urrengo goizean etorri zan nigana nekazaria eta isilpean esan ere bai.
Berri jakingarri bat ematera natorkizu. Zorginkerietan trebe dan alaba bat badet eta gauza bat jakingarri dit: txala zure semea dala: beia berriz, zure mirabe, nik atzo ildakoa, aren ama doakabea. Eraldatze oek biak, zure emazteak egin ditu, ama semeak gorroto baizituan.
Pentza zazu... Zorgin alen ori! nere miña ta nere oñazea itz oek entzunez.
Ukullura lazterkatzen naiz, an baizegon nere semetxoa, eta, nere musu eman bearra! nere laztandu bearra! Bai, a zan nere semetxoa, nere maitea!
Nekazariaren alaba orduntxe zetorren eta galdegin diot iarduri biziz. nere semea lengo gizakerara biurtu zezaken.
Baietz.
Eraldatzen badezu, nere dirutza guzien jabe izango zera.
Oi! ezin dezaket ainbeste eskatu: bi kondizio ordea jarriko nituzke: bata, emaidazula zure semea senartzat eta bigarrena utzi zaidazula eraldatze oker ori egin duana zigorkatzen.
Eroso zait lenena: baita bigarrena ere: baldin nere emaztearen bizia apurtzen ez badezu.
Esan da egin. Neska gazteak urontzi bat eskuratu, asmakizun-itz batzu marmar egin eta txalari diarduio (dasaio).
Orain daukekan eran, Jainko alguztidunak egina baaiz, ago orrela: baña gizon baaiz eta zorginkeripean baago... eraldatu adi, Jainkoak ala nai badu! Urontzia ixuri txal gañean... eta bat batean besteratu zait, nere seme maitea. Jakiña, onetsi zun, alako egoera txarretik atera zuan neskatillakin eskontzea. Nere emaztea ordea, auntzeme biurtu zan eta ara emen bera. Abere mota au neronek aukeratua da, sendi tartean nazkagarri izan ez zedin.
Urteak urte... nere semea alargundu eta urrutiratu zan. Urte asko dira aren berririk ez detala ta ni ere banabil aruntz onutz bere billa nere emazteakin. Or bada, nere edestia eta auntzeme onena. Len esan bezela ez al da ba miragarria?
Arrazoia dezu Zorgiñak erantzun ta ordañez sarituko zaitut: merkatariarentzat eskatu zendun barkapenaren irugarren zatia emanaz.
Bigarren agurea, bi txakur beltzen jabeak buru makurtu zorgiñari eta
Ni orain mintzatuko naiz neri eta bi txakur aueri gertatuaz eta ziur nago kolkoratuko detala nik ere merkatariarentzat beste barkapen zati bat.
Bai, emango dizut zorgiñak zure edestia, auntzemearena baño politagoa bada.
Orduan agure zarrak bere jardunari asiera onela eman zion... Txeznardak ordea argi-izpiaren kilikaz, ipuiñ eten egin zuan. Bai gertaketa bereziak oek, nere aizpa ori! zesan Diznardak. Gaur gabean kontatuko diskitzudanen aiñekuak: Sultan Jaunak, nere jabeak beste ordu batzuen bizitz-aldia ematen badit.
Txariar itzik ere egin gabe... batzarrera aldendu zan. Txenardaren bizitzari buruz ere isildu ez eze berak ezarri zun, bigarren agure eta txakur beltzen ipuiña jakin gura zala.
Atsegin ori emango dizut oraintxe bertan, darantzuio Txesnardak esanaz...
BIGARREN AGURE
eta BI TXAKUR BELTZEN IPUINA.
Jakin bear dezu zorgin-jaun ori! mintzatu zan agurea, gu iru anai gerala, bi txakur auek eta ni irugarrena. Gure aitak eriotz-ordun milla xeki bakoitzari utzi zizkigun eta diru-pilla orrekin irurak bizibide bat artu eta merkatari egin giñan. Denda iriki ta pitin bat geruago nere anaiak erbestean salerosi nai zuan ta urrutiratu zan salgai ugari eramanaz. Urte bete etxetik kanpora. Geroztik, nere dendara ateratu zan beartsu bat-Jaunak barka zaizula, ez dago ezer zuretzat.
Bai zuri ere; eskaleak erantzun.
Ez al nazu ezagutzen?
Ondo begiztatu ondoren antzeman nion nere anaia zala. Laztandu, etxebarruratu, eta ibillaldiaz eta bere berri eskatu nion.
Ez egidazu ezer galdetu; asko saminduko ziñake, urte ontan leporatu zaidan gaitz-taldea jakitean. Errukiturik ba, nere jantzirik onena, eta iru milla zeki ere eman nizkion; au da, nere dirutza osoaren erdia. Laguntza oberik! eta alaxe berriz ere salerosketan asi zan eta len bezela batera bizi izan giñan. Pitin bat geroxeago, bigarren anairi ere ertenaldi luze bat gogoratu zitzaion. Gure alegiñak, ez aldegiteko, asmo tentel ori urkatzeko, alperrekuak izan ziran eta urte bete buruan zarrena bezela etxeratu zan. Beste milla zeki eman nizkion, urte artako nere irabazia, denda berri bat iriki eta lengo bidetik jarraitu, zun. Gertaketa txar aekin galendu bearrean nere anaiak asmatu zuten, irurak erbestera joatea, an asko irabaziko genduala. Nik, ezetz; aiek, baietz: eta bost urte eten gabe bere leloan egon baiziran... tira ba, guazen! esan nien azkenean.
Salgaiak erosi bear ba... bearrezkoenak beñepein eta arraixia! zeki baten jabe ere etzirala azaldu zidaten. Nere ezpañetatik ordea etzan atera asarre-itzik, ez biraurik; sei milla zekiren jabe nitzan eta bakoitzari eman nizkion milla, beste milla neretzat artu eta beste laurak lurperatu nitun. Sal-erosketan porrotegiten bagendun, bear bada ere. Itxasontzi bat moldatu gendun gure kontura eta egoaldi eder batekin itxasoratu giñan.
Itxasoan bi illabete egin-da zorionean portu batean kairatu giñan. Bai ederki saldu ere gure salgaiak! eunetik milla irabazi nuan! Beste salerosgai asko erosi giñuzen. Egun gutxi barru ontziratu eta aberrira bearrean giñan... eta ara! arratsalde batean billatu nuan itxasertzean emakume eder bat, oso txiro jantzirik ordea.
Emakumeak, alboratu, eskuan muñegin eta ene! eskatu dit arren! lagatzeko gurekin batera ontziratzen. Nik, gureganatu ez eze, berakin ezkondu nitzan, ain eder eta liraiñ zan.
Bereala ba etxerako bidea artu gendun itxasoz. Denboraldi artan, nik aukeratutako emaztea, etxebidea, ezagunago eta... atsegiñago zitzaidan: ain zan sotil eta erosoa.
Nere anaiek ordea, zorionan kilikatzen nitualako, bekaizak jota, burutapen txarretan murgildu ziran... arik eta ni ondatu arte; Eta ala ba, gau baten, lozorro gozoan, itxasora oeratu gaituzte.
Eskerrak nere emaztea zorgiña zanari, ito ez banitzan... berari zor diot.
Ikusi dezunez ez dizut gaizki ordaindu zure niganako egite ona. Zorgiña naiz, itxasertzen bizi naizena: egun artan ordea jantzi txiropean agertu banazaikizun, zure biotz ona txastatzearren zan. Bai ederki biotz onen mamia gozatu ere! Orain ordea zure anai oek makilkatu bear ditut, euren ontzia itxasperatuaz.
Barka zaiezu, arren! orain arte lez, aiekin ere biotzaundi izan nai det-eta. Nere aleginai esker baretu zan: etxeratu nindun eta fut! iskutaratu zan.
Nik gorde-dirua lurpetik atera, denda ireki eta nere erosleak agur-egitera ugari etorri ziran. Atarian ordea, bi txakur beltz auek billatu nitun. Nundik nora etorri ote ziran itzal andiko txakur aiek!? Baña nere andreak eskutapen onen egia argitu zidan; aizpa bat omen zeukan zorgiña, ta arek ondatu itxasoan, eta txakur biurtu omen zitun. Txakur barruan amarrenbat urte bizi bearra zutela euren gaiztakeriagatik.
Egun batzu barru, emazte maitea, lañutu zan, alako eta alako lekutan billatuko nuala esanaz. Arrezkero amar urte dira ta banabil aren aztarren zale: emen ordea merkataria ta auntzemedun agureakin topo-egin ta egonaldi ederrean gauzkatzu.
Or ba nere edestia, zorgiñen iaun aundi ori! ta zer, mamitsua al deritzatzu?
Bai ori; eta bide batez zurea dezu merkatarierentzat gura zendun barkapen aldia.
Irugarren agurea ere bere jarduketan asi eta zorgiñari beste bi lagunek lez eskari bera luzatu zion: alegia, barkatzeko merkatariari beste ainbeste, aren solasa besteena baño makalagoa etzala izango-ta.
Baietz, zorgiñak.
Irugarren agureak ba, bere itzontzia onela irauli zun.
(iarraitzeko)
|