Itz-Lauz
Spencer Dodgson englandar euskalariaren esku-izkribu bat...
Bitaño
Aurten betetzen dira eun urte Edward Spencer Dodgson euskaltzale ta euskalari jakintsua jaio zalarik. Sortzez, Englandarra Dodgson (1.857). Euskalerrian ibillia ogei ta amar urtetik aurrera. 1.922'garren urtean il zan. (1).
Euskera ondo ikasi eban, Bizkaiko euskalkia batez bere, eta idatzi be idatzi ebazan idazlan batzuk euskeraz, olerki laburrak geienak.
Euskal-Elertian izen ospetsuba Dodgson, euskeraz eta euskerari buruz egin ebazan idaz-lanakaitik. Euskeraren ongille aundia: biotzez alegindu zan euskera ikasten, euskal liburuak billatzen, eta gizon jakintsuei gure Ele maitiaren berri onak ematen.
Eskerronak eman bearrian gaude ba, euskaldunok, gizon ospetsu oneri. Au gogoraturik, eta Spencer Dodgson Euskal-Bibliographi saillean mutilla zala jakiñik (jakitunenetarikua izan be gero), euskal aldizkingiren baterako bere euskal idazlan da argitaraldi guztien berri emateko asmua artu neban, baiña... urte baten barruan bakarrik egiteko ain lan astuna da ze, alde batetik, eta lerro labur auekin korphormatu bear gaurkuan.
Den-dena osoturik ez bada ere, Urkixotar Julio jaunak Dodgsonen idazlanen berri eman zun «Revista Internacional de Estudios Vascos» goi-maillako aldizkarian (2).
Irungo gure «La Salle-enea» Ikastetxean daukagun «Escuela del Magisterio de la Iglesia»-ren liburutegia gordetzen ditugu Dodgsonek egin edo ta argitaratu ebazan liburu batzuk (3). Liburu oien ertzetan, garbisunetan eta azalen barrualdeko «guarda» izendun orrietan, englandar euskalari sutsu arek bere eskuz egindako iskribu uarrak agertzen dira: euskeraz batzuetan eta englanderaz, phrantzeraz eta gazteleraz beste batzuetan. Orretariko esku-izkribu bat argitara ematen det emen. Ziur eznago, baiña baliteke oraindik idazti au ez ezaguna izatia.
«Le Verbe Basque trouvé et défini dans l'Epitre de Saint Jacques, par E. S. Dodgson» liburuaren atze-aldeko «guarda» orrian aurkitzen da, aipatzen degun idazti au. Itzez-itz eta lerroz-lerro, dagon bezela ipintzen det emen.
Aux assasins du Basque!
Heuskaldun Heuskalerhaileay!
erradazu, Heuskalerhailea!
eya haur egia denez:
bere Hizkuntza maitea duena,
eztaite mintza berenez?
These verses composed in San Sebastián, in Labourdin Heuskara, on the first day September A. D. 1902, mean in my native English:
Tell me, oh slayer of Baskish,
whether this be true:
he who loves his own tongue,
might not he speak those of others?
That is to say: Basks are not obliged to kill and forget their own tongue, if they find it necessary to learn others.
Edward Spencer Dodgson, a Member of the Philological, Society of London. About the Baskish Verb, in Gipuskoan.
Heuskarasko Eraskitsaren gainean.
iñoiz, iñon, ote da ediro
muga gabeko amairik?
eraskitsaren mugarriko
izanen al da bururik?
id est:
Has there been found, anywhere?
Anywhen? any limit without boundary (or time)?
will there ever be any head (or end)
to - fix - the - limit (or time) of the verb?
Edward S. Dodgson, Don-Bastian-en,
1902 garren hurteko Buru-illaren lehen egunean.
(1) Alta I. Onaindia: «Milla Euskal-Olerki-Eder», 481'grrn. orr.
(2) Julio de Urquijo: «Vascófilos Ingleses. A propósito de «Un libro de los Vascos» de Rodney Gallop». T° XXV (1.934), bigarren zenbakia: Abril-Junio, 221-224'grrn. orrialdetan, eta urte ortako laugarren zenbakia (Octubre-Diciembre), 604-615'grrn. orrialdetan.
(3) Ona emen liburu oien tituluak:
1. «THE / VERB in the SECOND BOOK / IN / GIPUSKOAN BASK. / BY / E. S. DODGSON. / PRINTED BY / STEPHEN AUSTIN & SONS, HERTFORD./ / Februari 22, 1901. / / PRICE, TWO SHILLINGS.»
2. «VERBI VASCONICI / AB IOHANNE LEIZARRAGA / IN NOVO TESTAMENTO ADHIBITI / FORMVLAS COMPOSVIT / EDVARDS SPENCER DODGSON / Leizarragaren /Testarnendu Berrian / E. S. Dodgsonek / eriden eta elkarganatu zuen / Eraskita / OXONIAE / ANNO MCMVII°».
3. «Le Verbe Basque/ Trouvé & Défini dans les / Epitres aux philippiens / et aux Colossiens, / traduites par / Leiçarraga / A. D. 1.571. / [Ex Libris] / En vente / chez J. Parker & Cie, Editeurs-Libraires / 27, Broard Street, 27 / OXFORD / 1902».
4. «LE ie VERBE BASQUE / TROUVE ET DEFINI / DANS L'EPITRE DE ST. JACQUES / PAR / E. S. DODGSON / (ANGLAIS) / ELEVE DIPLOME DES LANGUES ORIENTALES, A PARIS / CORRESPONDIENTE DE LA REAL ACADEMIA DE LA HISTORIA, EN MADRID / Han hi! hon! hon! hi hon! (MOLIERE). / Hirea dena, hirea dela! (ESAU). / PRIX: 3 FRANCS / [Vigo.] / CHALON-SUR-SAONE / IMPR. FRANQAISE ET ORIENTALE DE L. MARCEAU, E. BERTRAND Sr / 24 JUIN 1899».
Euskal Bibliographe-taldeko garrantzi aundia daukaten liburu batzuk ere argitaratu ebazan Dodgsonek. Oietatik bi gordetzen ditugu Irungo liburutegian: Ordiziako Arin Apaiz jaunaren Kristau Ikasbidea, eta Jesusen Lagundiko Aita Sebastian Mendibururen Jesusen Bihotzaren Devozioa. Azkenengo onen arpegi-azalaren barru aldean, Dodgsonek bere eskuz auxe idatzi zun: «A la Bibiloteca del Circulo Easonense / en San Sebastián, homenage del / Editor, Edward S. Dodgson, (Ingles) / hoy 12 de Mayo de 1900. Prosit. [subr.] / Me costó esta edición la cantidad / de 905 pesetas. La Diputacion de la / Provincia compró en el otoño de 1901 / veinte y cinco exemplares de esta obra.» Lenbiziko lau lerruak, tinta moraduegin, eta azkenenguak beltzagiñ. Orretzaz konturatu ezkero, ezta arritu bear 1900 urtearen atzetik 1901 ikusteaz.
|