L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Uskurtza

(Gizarte-gaiak)

 

Goiria

 

Aurrerapen andiak egin ditu gure gizaldiak bere bidean. Begira; azpiratuta ta leunduta izadiko indarrak; ekintzak (industria) askotan ugaritu ditu bere obariak; yakintzak eunkoiztu gizonaren kemenak.

        Pozkeri, irabazpide ta asmakari-izkanbilla-tartean zer izango ete-da uskurtzataz? Tangalaka ibilliko ete-da? Yausiko ete-da? Ez egitan, ez da yausiko ezilkor baita. Alde guztietan, une guztietan topo-dagigu uskurtzagaz; beti lez gaurko lenengo yakinaia da. Idaztietan, izparringietan, aldizkarietan, itzaldietan mintzatzen da beratzaz; lantegietan, olatan, edaritegietan, txaidean, enparantzan izkintzokian, jolasetan, batzarretan. alde orotan entzuten da bere izena, ago guztietan darabille. Zer dala-ta gero? Gizaldiak bere soñan daroalako.

 

 

«Uskurtza bearrezkoa.»

 

        Gizarteak eta gogoak bere bearra dabe. Ludi ontako aurrerapena besterik ez daukan gizarte bat iduritu, asmau. Ikuskizun negargarria! Bai yauskaldi sakona aurrera itxuraz. Gauza ona da ziñez yakintza; alik geien zabaldu bear da itzaldi, izparringi, ikastola-bitartez. Ona da bai, baña ez da naiko. Bere indarrakin bakarrik ezin daoake egundo zoriona errietara.

        Ez dozue gaizkatuko ludia aiteziz irakurri, idatzi ta zenbatzeaz, agakadiak (alfabeto) itzak, eliztiak eta zenbakiak indar gitxi dauke-ta. Ez dozue gaizkatuko pilosopi-yakintzagaz, ezta izkortasunagaz (elocuencia), elertiagaz edo olerkiagaz; ez dozue gaizkatuko iñoz ludia pisiagaz, izarriztiagaz edo beste edertiren bategaz, edertiok izadiko indarrak erabilliteko onak, trebeak, izango dira, egundo ez baña gizonaren biotzaren griñak ezitzeko; onetarako indargeak dira. Ez dozue zainduko yakintzagaz, itzakaz, itzaldiekaz, eliztiagaz.

        Bear-bearreko dan yakintza bat ezagutzen dot nik, yakintza sakona. oso-osoa, gorena, oitura on-garbien iturri ta oñarri dana, egun eta aldi guztietakoa dan yakintza, gizaldi orotako ozte ta erriak ezagutu ta agurtu daben yakintza, bete-bear eta onbide guztiena yakintza, errien zoriontasunaren giltza dan yakintza; yakintza maitekorra, opagarria, onuragarria, goren-gorena eder-bikaña bear-bearrekoa: USKURTZA-YAKINTZA

        Baña gorago igon gadizan. Gure gogoak uskurtzaren bearra dauala ikusi dagigun.

        Gure elburua ez dago lurrean. Bide-dagian itxasontzia antzo gara ludion. Au olan-da: zein ete-da ba gure elburua? Lo-negian ezerezan eta ustekabean ezikuskor esku batek bultzegin eustan; ludiratu ninduan; baña nik ez dakidan egunen baten eriotzak ludi ontatik aterako nau. Baña zer dala-ta gero eriotza? —itanduten dau erantzuteko gauz ez dan gaurko yakintzak— Zer dala-ta? Ludiko yakintza guztien artean ez dago gai aundi-izugarri onein ganera argi-izpi apur bat yaurtitzeko danik; indargeak dira guztiak.

        Itaun bat: ezikuskor dan ludiko gai bakar bat azaldu dau egundo yakintzak bere indarrakin bakarrik? Egundo bai gero?

        Sofía gexorik dozuenean, itun eta atsekabez zagozenean, biotzean, utsa ta otza dozuezala iltegi-bidea artu daroazuenean... yakitunaren baten oñetara zoaze noski? Barregarritzat zeunkie au. A barregarri baltza! Barregarri negargarria! Gaurko gizaldiak yainkoaizun bat egin dau yakintzagaz. Diadar eta dei-dagitso yakintzari; bere bidez argia ta gentza ditxaro. Barregarria benetan alperriko itxaropen au negargarria ezpa'litz. Dabit Igarleak berealdiko ol eta arrizko yainkoaizunetzaz iñoana esan daiteke yainkoaizun onetzaz be: «begiak daukoz eta ez dakus, belarriak eta ez dantzu. agoa ta ez dagi-itzik.»

        Yakintzak ludiko auziak argitu dagiz, baña ez dau argi-izpitxo bat yaurtitzen aruntzagoko ludi gau illun-gañera. Yakintzagaz bakarrik ezin yakin leike gizonak ez ondo biziten, ez ondo biziten, ez ondo ilten; yakintza ez da gauz auzi garrantzitsu oneik irakasteko, ez dau alik onetarako.

        Dakusgunez, ba, uskurtza bear bearrekoa da bai gogoarentzat eta bai gizartearentzat. Baña ez da au bakarrik, ondiño geiago dago.

 

«Uskurtza bete-bear bat»

 

        Jaungoikoa Egille ta Aita da; ludi osoaren egille, irazaki guztien aita. Gure maitasuna ta otoiak eskatzen dauz, ta gure barrutako gurtzak ezeze erri ta gizarteen gurtzak be artzeko eskubidea dau jaungoikoaren agindua baita au: «Dominum Deum tuum adorabis: Zure jaungoikoa gurtuko dozu.»

        Agindu onek guztiak artzen ditu: andiak eta txikiak, aberatsak eta txiroak, ugazabak eta menpekoak, zarrak eta gazteak, gizonezkoak eta emakumezkoak, guztiak baitira bere semeak. Beraz ukatu ezin daiteken gaurko gauzarik argiena da uskurtza, beartasunik sakonena ta goitiena.

        Uskurtza goitikoa da. Bidea, egia ta argia da. Bide-antzu, arrigarrizko zurgu antzera lurrean oñarria izan-da zeruetaraño eltzen dan lege bat damotse erriai, gizona bere egiten onen bidez jaungoikoagaño igon eta Jaungoikoa bere eskar-bidez gizonagana yatzi daken. Argi-antzu, izpi bizi-barrenkorrak yaurti daroaz eta bizitz-antzu maitasun-asiera ta bizitz eta anditasunaren iturri da.

        Au olan dalarik... soña lurperatzen danean gogoa ilten ba'da, zoroa da benetan bere griñak bezatu ta bizitzako egun laburretan argai-pozorrak gozartu nai ez ditun gizona. Baña, ai! gogoa ezilkor eta betikorra dala diñost uskurtzak, ezilkorra izatez, betikorra elburuan; gizonak lan, min eta atsekabe-kate aztuna eroan bear dauala bere obena ordaintzeko; au diñost uskurtzak iñork ukatu ezin daiken egi garratz, biribillan au dala-ta ondo be ondo esan eban Montesquieu andiak: «uskurtza ezpaian jartzea norberaren utsa da ta bere aurka yoatea barriz gizarte aurkako legauzpena.»

        Gizaldi guztietako gizonik andienak egitzat dauke au. «Yaungoikozko gurtza gogoz artzea Laterriaren anditasunaren ezaugarri ziurra ba'da, uskurtza ezeztea bere ondapen ziurra da» —esan eban Maquiavelo ospetsuak.

        «Urtzingeak zuzentzen daben gizarte urtzingea (ateo) goteungeen menpean ipiñitako gaiztokiko gizartea besterik ez da» —esan eban Voltairek.

        Napoleon andiak iñoan: «uskurtza indartzen alegindu naz nagusiagoaren zale nazanetik; gizartearen oñarria ta sustraia beragan aurkitu dodaz.

        Jaungoikoagan ziñesmenik euki barik gizona gizon izan daitekela uste dozue? Zein oñarritan yarriko ete-dau bere eskoga edo palanka bere griña-mordoak kentzeko? Ziñespenik barik ikusi neban nik gizona 1793'garren urtetik. Onelako gizonari etxako agintzeu, erail egiten da. Eta onelako gizonak asi nai dozuez nire ikastetxe nagusietan? Ez, Jaungoikoaren aldetik yarriko naz ni beti, bear doguzan gizonak azteko; gure elburua ba gizonak aztea da, ta zuok ez dozue aurkitu oraindiño irasteko almenik.»

        Auxe iñoan Cánovas del Castillok Latatreko itzaldi baten: «gizarte-bakea gauza eziña uste dot uskurtz-oñarririk barik.»

        Beste ainbeste uste eban katoliko bero-beroa etzan beste batek; Loonel Georgek auxe iñoan: buru argidun gizon onek Loores deritxon Engalandeko Batzartegian ludi osoaren aurrean errietako batzarrak, itzaldiak eta itunbenak uts-egin ebela ta ludi osoa politika-naste-borraste izugarrian barriro sartuta ebillala ikusi ondoren: «Erriak goyargiaren argi dirdari, ta gentza-bakearen oñarri dan Jaungoikoagana barriro biurtzea bearrezko da; Jaungoikoa ostera be gizonen artean bakaldun izan daitela.»

        Izan be gizartearen lenengo arri andia izan da beti uskurtza ta arri au ayendu egin danean gizartea be ayendu egin da. Beñolako Plutarko yakintsuarenak dira itzok: «arresiak, kiroltegiak, etxeak, legeak, diru-ikurra ta elertiak ezagutu ez dabezan erriak aurkituko dozuez, baña Jaungoikoa, arrenak, ziñak eta eleizak euki ez dituan erririk ez dau egundo iñok ikusi.»

        Gauza eziña, ametsaria da izan be uskurtzarik gabeko erria. Gizartearen izakerak berak eskatzen dau bearrez. Entzun beñola ospearen egoetan ludi oso zear ibilli zan Mussoliniren itzok: «Erriarentzat uskurtza bear bearrekoa dala uste dot.»

        Itzok esan ebazan Hartschoniolt gudari nagusiak Giovanonelli gudari nagusiari egin eutsan azken omen-itzaldi baten: «Bai, yaunak, uskurtza bearrezkoa da. Ziñesmenik ez uskurtzarik gabeko gudaroztea galduta dago, galduta gizartea ta galduta aberria.»

        Auxe idatzi eban Trersek 1863'gren urtean: «Ludia ezerezera biurtuko da uskurtza orokorra barik.»

        Auxe iñoan Triplong Prantziako gizon argiak 1869'gren urtean: «Asko irakurri, ikasi ta bizi ondoren eriotz-ordua eltzean gauzarik onena ta egizkoena uskurtza dala ikusi dot.»

        «Gauza arrigarria —iñoan beñola Montesquieu andiak— uskurtza orokorrak beste bizitzako zoriona baño ez dauala dirudi elburutzat, alan be be ontako gure zoriona be ba-da».

        Ta Cousinek: «Gu yakintzariok (filosofoak) ustekabean gabiltz, labandu ta itotzeko arriskuan; zuek orokarrok barriz itxas-orratza, lurraldeko izurra, itxasontzi-eramallea ta kayaldea daukazuez.»

        «Uskurtzagaz onoimena biztu ta indartu egiten da. Ziñesmen eta lege gabeko gizonik eta guraso txarrik, seme dongerik, moskortirik, lapurrik, alperrik eta lizunik elegoke iñon bere menpean ba'gengoz. Senar-emazte zintzoak, seme lotsorrak, langille zurrak, aberats langilleak, txiro jasatuak, guturitar batuak, eta zapokeririV eta biurritasunik gabeko menpekoak ikusiko litzakez alde guztietan. Gizarte-auzia erabagita geratuko litzake.» (Gibier)

        Eta beronek beste orrialde baten: «Uskurtzaren mengatasunezko zillegiztia amets zoro, arro ta legauzlea da. «Onoimena erail edo igartu egiten da uskurtzarik barik.»

        Idazle beronenak darraien lerrook be: «zauria guztiena da gaur, ta gizadi, baso, lantegi ta biltoki-bazter guztietatik surmur bat eltzen yaku ta surmur orrek auxe diño: gaizki doaz gauzak. Eta egitan gero; ondapen-artean gabiltz: politika ta gizadi ondapena; gogozko ta soiñezko ondapena. Nok daki, gure uskurtza ainbeste ta ainbeste bidazti arrok aztuta dauken argi bizi ori, eder-bikañago erakusteko guztia yausi dan! Gaizki doaz gauzak! Ogeigarren gizaldiko gizonak: Jaungoikoagana, Kristogana, Eleizagana biurtu zaiteze; agindura, goizparkira, uskurtzara biurtu ta euretan idoroko dozue zoriona.» (Gibier.)

        Uskurtzaren etsai amorratua zan Diderot yakintsuak auxe idatzi eban amazazpigarren gizaldian: «Uskurtza ikastea bearbearreko yako gaztaroari. Nire alabatxoa azteko ez dot aurkitu, ainbeste billatu ondoren, kistar-ikasbidea bezelako idaztirik. Azkera onak uskurtza daroa oñarritzat.»

        Itzok esan ebazan Napoleonek Ecouengo ikastetxea iraztean: «Uzkurtzatik asi bear da ta benetan.»

        Aitatuko Gibier yaunaren itzok entzun: «Gogozko bearrak daukazuez: argibearra zeuen illunpetan; indar-bearra zeuen argaltasunetan; poz-bearra zeuen ituntasunetan; parkapen-bearra zeuen utsetan. Zirikaldian etzare betugeak. Pekatu egin zenduen atzo; nok yasoko zaitue? Biar ilgo zare: nok lagunduko? Billatu, billatu nai dozuena; uskurtzak bakarrik dauko gure ez yakitea argitu, naimenak indartu, zauriak osatu ta gure kezkak baketuteko almena. Uskurtzak bakarrik aurrezkatu dagiskeoez egiak uts guztiai, onoimen guztiai, txarbide guztiai ta osaki guztiak gaitz guztiai. Uskurtzak bakarrik aldatu leike gure bizitza, berak bakarrik betikotu gure itxaropena. Auxe iñoan Guillermo bigarrenak Aquisgrango alkateari itz-egitean: «Naizta gizon barriak izan, naizta osasuntsu egon eta gurenda-zale izan, bere bizitz-oñarritzat uskurtza ipinten ez dauana galduta dagoala diñotzuet.»

        Montesquieu andiak esana: «uskurtza erri ta laterrien bitxia da; berari guda egitea gizadiaren aurka yoatea da.»

        Humek idatzi eban: uskurtzik gabeko erri bat billatu egizue; aurkitzen ba'dozue abereen antz andia izango dauala yakin egizue.»

        Ta Guizotek: «uskurtza gizadiaren bizitza da.»

        Itzok esan ebazan Dupanloup argiak 1873'gren urtean Laterriko Batzarrean: «Zillegiztia (moral) bear dozue gure gizadia indartzeko ta bat baño ez dagoala diñotzuet: AMARKUNA (Aginduak). Amarkuna, Goizparkia ta Gurutza ta kistar gizabidea geugaz eroanez lckarora yoango ba' giña arrituta geratuko ziñe zeuen illunpena ikusirik, ludi gizatuaren ikera biurtuko ziñake.» Frank idazle trebearen itzok entzun: «Jaungoikorik gabeko erririk iñoz etzan ikusi ta ba'legoke azkena litzake. Zilegizti ta egizko azkatasun eta egizko abertzaletasunaren oñarri da uskurtza.»

        Bera-bearrekoa da beraz uskurtza gizadiaren onerako; bear bearrekoa era, gentza ta zuzentasuna izan daitezan; aldi orotako gizonik andienak autortu dabe egi au; iñoz aldakuntzarik ez dauan egi bakarra be ba-da Napoleon andiak iñoanez.

        Santa Elena ugarteko atx batetik ortze ta itxasora begira egoan beñola Napoleon; laterriak, erri indartsuak, gizon andiak gogoratzen egoan bakarrean ta itunez beterik eta biotza pilpilka ebala begiak negarretan iñoan: «Erriak igaro egiten dira, bakaulkiak yausi, andik ayendu, Jesukristoren uskurtza bakarrik dago zutunik.»

        «Genio del Cristianismo»ren egillearen egite au entzun «Il-zorian egoan Chateuabriand. Betitasun-bideruntz begira ta laster izteko egozan bere begiak. Ixiltasuna zan guztia ilagiñan egoan gizon andiaren gela illunan; etzan ezertxo entzuten; ustekabean eta bat-batean egozte-eztanda ikaragarria entzuten da ta urrintxuago beste kalean ekaitz antzeko deadarrak. — Zer da? —itandu eban gizon andia—; «MATXINADEA» erantzun eutsoe — Matxinadea. Matxinadea.!» A bai, bakaldun bat eskatzen dau erriak. Eta beso bata luzatuz gurutza bat artzen dau Chateaubriand andiak, ilteko egozan bere espanetera daroa ta laztan sendo bat berari emonda auxe diño abots apal-gozoz: «?Auxe da nire Bakalduna.» Itz andiak, itz andiak, gizon bikain onek ilzorian esandako itzak.

        Illurren dago errien bizitza be. Erriak be ilzorian aurkitzean, besoa luzatuz, Gurutza Doneari laztan bat ba-damotsoe gaizkatuko Jira, bestela betiko il. Uskurtzak, uskurtzak bakarrik gaizkatuko ditu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.