Itz-Lauz
Mazmarroizti
Arantzibia
Beuren etxeko izenen iatorria ta mazmarroa ezagun nairik askok eta askok galde egin digute. Buruz gainetiko lana, benetan: alare, gure «Arantzibia» iakintsuak guziei erantzungo die, bear danez. Galde egin digutenok asarre izan ez ditezan, «abedez» ipini ditugu erantzunok. Beraz, idatzi diguzutenok zuen iakin-gosea berdintzeko eretia izango duzue urrenez urren. Geiegi ez artegatu arrezkero, guzion galdekizunei erantzungo baitiegu.
E.G.
Aanda. Bilbo-ondoan bere oiñetxea. Mazmarroa. Urdiña (zelaia); zidarrezko gaztelu erlaizduna, ta urrezko arbazta (cheurrón) gaztelu-gaiñean.
Aartze. Naparroa'n bere jatorria. Mazmarroa. Lau zatitakoa: I ta 4) urrezkoa; iru koner-lits urdin (goiko ezkerretik beko eskumatara); 2 ta 3) urrezkoa; arrano baltza, zidarrezko mokoaz, egazabal.
Abazeta. Ermua'n (B.) bere oiñetxea. Mazmarroa. Zatitua 1) urrezkoa; arte orlegia, ta basurde baltz bi zubillean ikazle (esker-eskuman); 2) orlegia; urrezko koner-lits bigaz. Zidarrezko egala zortzi zidar gorriz (zortzi adarrekoak).
Abad. Antxina-antxiñako Bizkai'ko narea. Lenengoko oiñetxea Gordexuela'ko ibarrean (B.) sortu zan. Etxe onetako belaunekoak izan Castro-Abad'arrak, baita Dima'n (B.), Zeanuri'n (B.) eta Marin'en (Leniz-ibarrean, Gipuzk.) oiñetxe barriak egin ebezenak bere. Mazmarroa. Zelai gorria: urrezko gaztelua, atea ta leioak urdiñez. Urrezko egalean izki urdiñez: «Castro-Abad».
Abadetxea. Dima'n (B.) bere oiñetxea. Mazmarroa. Zatitua: 1) zidarrezkoa; areitz orlegia lurgain orlegian ta urrezko ezkurrez, ta zakur baltza, urrez loituta, zubillean zearretara ezarrita samaestun ta kate urdiñez zubillean lotuta; 2) urrezkoa; zortzi izpiko sei izar urdin, iru goian, bi erdian eta bat bean. Egal gorria urrezko zortzi sautorrez.
Abadiano. Abadiño'n bertan (B.) bere oiñetxe mazmarroduna. Beste etxe bat, bere, euki eban nare onek Amoroto'n (B.). Abadiano'tar Martin'ek, Elorrio'n adierazi eban bere aitorsemetasuna 1680'garren urtean. Mazmarroa. Zidarrezkoa; iru zugatz orlegi atarata (ots, zusterrak agirian), islertzokoiz (triangulu-eraz, bi goian eta bat bean) ipiñita. Egal urdin aginkatua.
Abaigar. Abaigar'en bertan, Naparroa'n, uriaren izena arturik. Mazmarroa. Gurutzetara zatitua: 1 ta 4) urrezkoa (Juan del Corral'ek), zidarrezkoa (J. C. de Gerra'k); otso baltz bi, ibilkoi, zuzen-beraa (bata bestearen gaiñean) ipiñirik. Egal gorria. 2 ta 3) urrezkoa (J. del C.), zidarrezkoa (J. C. de G.); iru zerrenda baltz (J. del C.), zerrenda baltz bi (J. C. de G.).
Abaintza, Abaitza, Abauntza. Abizen bardiñak ei'dira. Bizkai'ko narea, Bilbo'tik legu bira bere oiñetxea, Frai Francisco Lozano'k diñoanez «Abainza» abizenetzaz. Edozela bere, Abadiño'n (B.) dago Abauntza-oiñetxea, ta emengo ondorengoak izan ziran Araba'ko Alegria ta Brantibila'n egin eban bere aitorsemetasunaren agiria, 1584'gn. urtean; Abauntza'tar Pedro'k, Elorrio'n, 1680'gn. Mazmarroa. Abadiño'keak: Urdiña; urrezko konerlitsa, bere albo biak lits gorriz, eta azken hakoitza zidarrezko erensuge-agoetan sartuta. Beste zortzi eratako mazmarroak, bere, erabilli dabez abizen onen ondorengoak; bama ipiñi dogun au da guretzat jakin-garriena.
Abaitua. Entzute aundiko abizena antxiña Uribe eritzon Merindadean (B.). Begoiña'n eta Berriz'en (B.) bere oiñetxeak. Mazmarroa. Zidarrezkoa; aingeru bat billoizik, gizaeraz, aurrez-aurre ta urrezko egoakaz, ur-ozka zidar-urdiñetatik urteten dala, ta bere eskuman, zugatz orlegia, zusterrak agirian eta tanta urdiñak dariola. Beste mazmarrolari batzuek, arma oneik ipinten dautsez Berriz'ko oiñetxekoai: Urrezkoa, lutxaki (matorral) orlegiaz.
Abaltzisketa. Nare onetakoak Garmendia'gandik datoz, eta «Abaltzisketa» deritze Gipuzkoa'ko Abaltzisketa urikoak diralako. Mazmarroa. Garmendia'renak erabilli ebezan, jatorri onen semeak ziranez: Zidarrezkoa; zugatz orlegia lurgain orlegian, eta basurde baltza zubil-orpoan zearretara ezarrita (eskumatik ezkerretara) ta eiztari bat berari jarraitzen eta aztamakillez zauritzen, kirten baltzaz eta ako edo ziri urdiñaz.
Abalia. Baliarrain'en (Gip.) bere lenengoko oiñetxea; Abaltzisketa'n eta Altzaga'n (G.). Gipuzkoa'tik Bizkai'ra zabaldu ziran, Lekeitio'n etxea egiñik. Juan Sanchez, Arama (Tolosa'ko) bizilagun zan 1399'an; Juan eta Jose anaiak, Bidania'n (G.) adierazi eben Guren aitorsemetasuna, 1665'gn; Jose ta Bartolome'k, Oiñate'n, 1752'gn; eta Jose, Sebastian eta onen seme Jose Joakin'ek, Azpeitia'n, 1774'gn. urtean. Mazmarroa. Baliarrain'goak: Gorria; zidarrezko gaztelua, atea ta leio biak baltzez, eta leoi bi ormetan ikazle (igoteko antzera) ezker-eskumatara. 2) Abaltzisketa'koak: Urrezkoa; areitz orlegia ta otso baltz bi, bata, zubillean ikazle ta bestea zubil-orpoan ibilkoi. Zidarrezko egala, zortzi katazuri-narru edo armiño baltzez. 3) Altzaga-koak: Zatitua: 1) urdiña; urrezko leoia, ikazle, urrezko liliori bat bere gaiñean daroala. Zidarrezko egala sei izpiko zortzi izar gorriz; 2) gorria; zidarrezko torrea arkaitz-gaiñean. Egal urdiña zidarrezko amabi sautorrez. 4) Tolosa'koak: Urdiña; urrezko gaztelua ta zortzi izpiko urrezko izar bi bere gaiñean; eta muturrean, gizon bat, gorriz, baso orlegian basurde baltzari aztamakilla baltza sartzen. Basurdearen gaiñean, zakur gorria, ta goiburu au: «Jo ta eragozi». Muturreko eskerreko alboan (i), urrezko mazmarrotxoa zugatz orlegiaz. 5) Lekeitio'koak: urrezkoa; areitz oilegia ta otso baltz bi zubillcan ikazle. Egal gorria, ta zortzi izpiko urrezko bost izar.
Abalibide. Alegia'n (Alegria'n, G.) bere jatorria. Juan'ek, Alegia'ko urian adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1673'gn. urtean. Mazmarroa. Zatitua: 1) zidarrezkoa; bost moru-buru buruinduak edo moztuak, sautor-eraz ipiñirik; 2) gorria; zidarrezko iru zerrendaz. Urrezko egala zortzi izpiko bederatzi izar gorriz.
Abalie. Donostia'n bere oiñetxea. Bertantxe adierazi eban bere aitorsemetasuna Abalie'tar Antonio'k, 1673'gn. urtean. Mazmarroa. Gorria; zidarrezko bost zerrenda, ta Guren barruan, urrezko iru arbazta (cheurrón).
(iarraitzeko)
|