Idazti Berriak
Augustin Gurenaren Aitorkizunak irakurten
U.
Berriz ta berriz irakurria dizut Agustin gurenaren idazti au lateraz, erderaz ta euskeraz. Egia esan, euskeraz mamitsuago arki dizut, «Orixe» aundiaren itzulpen ederrari esker. Ori giarra ta zaina!
Jaungoiko bila diardu Agustin'ek lenengo bederatzi iardunetan, eta gero, lau iardun enparauetan Jaungoikoaren lekuko azaltzen du bere burua.
Esate baterako, Ostia'ko elkar-izketa zerutarra erabat ezaguna da, ta bertan Jaungoiko-zale agertzen zaigu Agustin: «Gorago igotzen ginan oraino gogorapenez eta itzez, eta Zuk eginetaz arrituz, gure animetara iritxi ginan, eta areago, Israel beti egiazko ianariz unitzen dun eskualde ugari ezin-aitu artara. Zugurtasuna da ango bizia auek oro Berak egin baititu, ziranak eta dirakenak. Bera, berriz, ez da egiten; ba-zan eta izanen dan bezala da beti. Obeki esan, Ark ez du ba zanik eta izanenik; da bakarrik, ordea, betikor baita. Artaz mintza ta Ua irrika, atzematen dugu apur bat oldar osoz. Asperenka, gure arnasaren asikinak an utziz, gure agoaren otsera biurtu ginan, gure itza an baita asten eta bukatzen. Zer, ordea Zure itzaren antzeko, Iaun ori? Beragan baitago beti zartu gabe ta dana berrituz». Bederatzigarren Iarduna, X, 24).
Ama-semeak iardunean iarraitzen dute, barneko ixilaren onturrea goraipatuz. Jaungoikoaren Itza entzuteko norbera egokierazten bait-du orrek: «Aragiaren marmaria noribait ixil ba'ledio, ixil itsaso-legor-aizeen idurikizun oro, ixil ortzia ta anima bera ere, ta beure buruaz antzirik gainez ba legi; ixil amets eta iduripenezko agerkari oro, ixil zernai zantzu ta iraizeko gauzak oro entzuten ditunari au esaten baitiote: «ez gira gu egin; gu egin gaitunak betiko dirau» (Ps. 99, 3-5); au esanik ixil ba'litez, egin zitunarengana belarria ernatuz, eta Bera mintza ba lekigu, ez aien bidez, baina Bere-berez, Aren itza entzun dezagun, ez giza-mihiz, ez Aingeru-mintzoz, ez odei-otsez, ez idurikizunez, bainan oriek gabe orietan maite dugun Ua Bera; guzien gain dagon betiko iakintasuna gogoaren argi-ziztaz atzeman; egoera au luza ba lekigu ta ikuskari txirdilen guziak itzali, ta so gagozkion Ua argi-zizta ontaz atzi barneko pozez... guk asperenka nai dugun betiko bizia ez al da argiune onen antzeko? Ez al da au arako «sar zaite Zure Iaunaren pozean»? (Mt. 25, 21). Eta noiz sartu? Ez al da orok piztean, «orok oso alde-berrituko ez ba'gera ere»? (1 Kor. 15, 51).
Bi atal oietan Betiko Iakintasuna bera atzematen dizu Augustin'ek gogoaren ixilean biotz-oldar osoz (toto ictu cordis) ta argi-ziztaz (rapida cogitatione), begiak ertsi-iriki bitartean bezela. Terese deunak azaltzen ditun Jaungoikoaren eta arimaren ar-eman gorengoak atzematen ditu atalotan.
Idazti onen bigarren atalaren sarrera antzo, amargarren iardunean, alegia, bere gogoaren giroa azaltzen digu Agustin'ek bere gotzaigoaren asieran, ain zuzen. Jaungoikoa arkitu du azkenik, ta Berak atzeman du erabat. Bere baitan, gainera, somatzen du Jaungoikoaren egon eragina. Aurrerantzean, Agustin'en elesariak eta goratzarreak Jaungoikoaren egonaldi ori izango du gai, gorengo mistikuek bezain bizi ta azkar, izan ere.
Irakurtzen ari naizelarik, ona emen atal zoragarri bat «Zer dut ordea maite, maite zaitudanean? Ez gorputz eder, ez aldi eder, ez begiok maite duten argi zuria, ez lelo guzien doinu gozo, ez lore ta gantzuki ta usainki guri, ez mana, ez ezti, ez aragi laztangarria: ez dut au maite, Iainkoa maite dutanean. Alare argi antzeko zerbait maite dut, mintzo edo usain edo ianari edo nere giza-barneko laztan antzeko bat dut maite, argi egiten ditanean: tokiak artzen ez eta mintzo du, aldiak ebasten ez eta usain du, aizeak barratzen ez ta iastu du, ianak ez du tipitzen, aseak ez du erauzten atxiki ba'leki. Au dut maite, nere lainkoa maitatzean» (Amargarren Iarduna, VI, 8).
Bere barnean Iainkoaren galdezka diardu Agustin'ek, eta animaren bidez igoko da Arengana: igoko da, mailka, egin zunarengana. Badator oroimenaren zabaldi ta iauregi aundietara, sartu zan animaren beraren zizkuan; ezaguteko non arkitu, argan eta bere buruaren gain ezik? Gain gainetik norberaren gogoa argitzen du Jaungoikoak eta onbidera eramaten du. Bere oroimena azter eta iker, an arki zun buruenik, Argan oroituz pozten zunean: olako atsegin gurenak eman zizkion Jaungoikoak bere errukiz. Barnean zeukan eta Agustin beregandik alde. Ta auteman zunean, orra Agustin'en lekaio biozkoia:
«Nekez maitatu zaitut edertasun ain zar eta ain berri, nekez maitatu. Barnean zineukadan, eta an zindudan bila nai; eta Zuk egin-eder auetara oldartzen nintzan, itsusi au. Enekin zinan eta ez nintzan Zurekin. Zugan ezik ez liraken ere aiek, Zugandik urrun nindukaten. Egin didazu dei ta oiu, ta nere sogortasuna autsi; argi ta dirdir eginez aizatu duzu ene itsumena; ats egin duzu ta arnas artu dut, Zu zaitut arnasten; iastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu ta pakea darit» (Amargarren Iarduna XXVII, 38).
Gora ta gora doa Agustin Iainko-bideetan barna. Irauli ditun bazterrak labur bereiziz ta bat-banatuz, ona emen beste pitxi eder eder bat: «Eta inoiz sartzen nauzu biotzaldi oso oitu gabean, barnera, alako guritasun ez-ezagun batean, ez baitakit, nigan osotu ba'ledi, zer diteken nitaz, bizi au ez danik» (Amargarren larduna, XL, 65); Nitaz ori kendu egingo nuke nik, beintzat, Agustin'ek au baitio, «quae, si perficiatur in me, nescio quid erit, quod ista vita non erit».
Gezu batean, bere buruaren gain daukan zamaren berri ematen digu, ta, egin-alak egiten omen zitun, bear danez, burutzeko. Iesukisto gure launari zor zion maitasunari erantzun nairik. Nolarebait Iainkoa Bera atzeman, eta gero, bizitzarteko kexkaz eta zamaz ikaraturik, bakartegira ioatea eman omen zion gogoak. Alare, bere lanean iraun zun laungoikoarren eta Iesukistogaitik. Lepora egotzia izan zitzaion zereginari kirmen iardungo dio: Jaungoikoarekin nolarebait bat-eginik, ekinaren ekinez lan egingo dizu inoren onetan. Bergson'en iritziz, ezin burutuzko alkartasun ori kistarren arteko mistikuetan obekien burutu dutenak Paul eta Terese gurenak omen dira. Oien motakoa deritzagu Agustin Gurena.
* * *
Idazti au idazterakoan, auxe izan zun bere asmo, xede ta io-muga gure Augustin gurenak: kristarrak lagundu Jaungoikoa goresten, alegia, iasotako ontarteen aldera. Keko-meko egoteke, andi-andirik bere burua aurkezten du, anai-arrebak ortaratzeko. Bidea galduta ibilita gero. Jakintasuna bera atzeman du: nolarebait Jaungoikoa bera agertu zaio ta laztanena zuna biotzetik kendu dio ta barnea gardosturik du arrezkero. Azkenengo iru idaztietan Jaungoikoarengana igo ta Aren baitan murgilduko da, irakurleak oro Arenganatzeko.
«Deitu nauzun ezkero, neronengan errukarri izateari utzi ta Zugan nabil doatsu, gogoz beartsu, otzan, minduru, goseti, zuzenaren egarri, errukior, biotz-garbi ta pakekor» (Amaikagarren Iarduna, 1, I) bere ikasleak ere orobat izan ditezen.
Ortarako oinarri ditu Idazti gurenak, ta oiek ikertu, iakintsu baino areago goi-zale danez ikertzen ditu. «Zure idazti gurena bekit atseginik garbiena. Ez bezat artan uts egin, ez uts eragin» (Amaikagarren Iarduna, II, 3) asieran esaten digu Augustin'ek, eta geroago ta ilunago gertarazten zazkionetan ere, berriz ta berriz esango digu.
Ain zuzen, Jaungoikoa bera so egiten iarraiten du Augustin gurenak, eta Bidali bezela, aren ikasleen gogo beroa areagotu nai izango luke ta ikasleak gogartearen goiko-erpinetaraino iaso.
Orain berriz, XI ta XII'garren idaztien muina azaldu dezagun, labur zur. Asieran zeru-lurrak nola egin zitun Jaungoikoak egin zitun , aztertu nai du, ta batez ere, Jaungoiko dan Itzakin ar-emanean, alegia. Ari ontara Jaungoikoaren betiera ta sorkarien aldia ikertzen ditu. Auzi ori ariltzen luze bezain zabal eta sakon diardu. Aldiaren bidez Jaungoikoagandik urruntzen baikera, ta aulkeri ori goituz Arenganatu. Gure gogoak negurtzen bait-du aldia bere gisan, ez, ordea Jaungoikoaren erara, Jaungoikoak gauza guziak betiera alda-ezinean ezagutzen baititu, beraz, gure korapilorik eta auzirik eztu Berak. Sorterazi guziak onetara bear lituzkete so egin kistarrek; ortarako, egia esan, Jaungoikoaren argia bear dute izan, noski, otoitzaren bidez iritxi lezakete, ordea.
Goi-aldeotan orekan irauten du, arrano antzo, ta XII'garren idaztian zeruen zerua, lurra, osin-gaineko ilunpea ta lurren naste-borrastea aztertzen ditu. Gero, aingerukiak, sorkari adidunak, alegia, ta baitik bat aingeruak aditzera ematen dizkio zeruen zeruak. Sorkari adidunok noizaldian bizi dira, doatsu, ordea, Jaungoikoari doatsu atxikiaz baitira. Orixe du io-muga, atzerrialdi luzea egiten dun arimak.
Jaungoikoaren zer-izana ta nai-izana ez dira aldakor, ordea. Jaungoikoaren etxea nolakoa dan adieraztean, bere biotzak gainez egiten du, Jaungoikoa gorespen-otsetan oiuka: «Sar nadin nere gelan Zuri maite-leloak abesten, intziri ezin-esanak ene atzerrialdian atereaz, Ierusalen gogoratuz biotza ara goratuz, Ierusalen ene aberri, Ierusalen ene Ama, ta Zu ango Errege argiegile. Aita, iagole, senar, atsegin bakar eta poz iraunkor ezin esan-alako ontasun oro batean, Zu baitzera egizko ta gorengo ontasun bakarra. Ez dut aldeginen nere zatibanatze ta itsustasun ontatik naizan oso au Zuk biltzen eta betiko eraberritzen eta sendotzen nauzun arte, nere Iainko, nere erruki. Ama txit maite orrenpean, ain baitaude nere gogoaren asikinak eta andik baitira auek egi ziur» (Amabigarren Iarduna XVI, 23).
Zeru-lurren izenez Mois'ek zer adierazi nai ukan zun aztertzen digu gero, ta baitik bat egiazko aburu batzuk: il berri dan Teilhard de Chardin iesulagun iakintsuak badu babesik aski aburuotan, bere iritzi zar-berriak azaltzeko, izadiaren sorkunari buruz.
Iainkoaren itzaren aberastasuna tinkatzen du azkenik, ta itz ori azaltzeko eleta galgarririk eztugula bear, alkar-maitasun asmoz iardun bear baitugu, dana gure buruen gainetik dagon egia alda-ezinean ikusten baitugu.
Amairugarren idaztian, Gogo gurenak esaneko zaion gogoan egiten duna aiputan artzen du. Berezko doaiak ere Gogo guren ori dute iturri: areago oraindik izatez gainetiko doaiak; zeruko ondasunak, alegia. Gogo Guren orrek burutu ta gainditzen du dana; eguzkiaren argiak izarrena ta ilargiarena lekutzen dunez. Nere mina, maita-grina, pondus meum, amor meus, nere azta, nere maita-grina, alegia, Jaungoikoaren maitasunez, ordea, gora goaz ta gora igoaz diardugu.
|