L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. iraila-urrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Pake-zale

 

E. tar N.

 

Eztakit aurrez galdutako auzi-alde natorren, baña zerbait esan bearra degula uste det. Euskaldunok alde on asko ditugu, baña bai alde txar oso kaltegarri batzuek ere. Zorigaitzez, gure zorigaitz aundiz, bakoitzak norberaren iritzia pakez adierazten eztakigu.

        Gauzarik utsenetan (Euskera ala euzkera esan bear ote-dan, e.a.) egundoko berotasuna ta pipermiña jartzen degu gure jardunetan. Berealaxe goaz alkar mintzeko itzetara ta esanetara.

        Asko ba-giña, gaitz-erdi; baña lau katu izan eta onenbeste liskar sortzeko eskubiderik ba-al-degu?

 

* * *

 

        Lenbizi baretu gaitezen gauzak pakez ikusi ta gero pakez idazteko. Ontzia urpera dijoanean, estusun larri artan norbaitek burua galtzea, ez da arritzeko. Guri ere orrelako zerbait gertatzen zaigu, nunbait. Gure erria ta izkuntzaren larri-miña biotzean degunok, aldiz burua ta neurria galtzeko arrizkua degu. Ta sarri guzion elkar-bidea sortu bearrean, eragabeko ezpaietan ta esan miñetan astia galtzen degu.

        Gazteok (itz au asko gustatzen zaigu zaartu-xamar geranoi), zentza gaitezen. Ez al-degu naikoa FEDEKO GAIETAN gure iritzia Elizarenera ekartzea? Beste giza-arazoetan, izkuntza alorrean eta abar ere, alkarri gure iritzia indarrean sortu nai al diogu? Bakoitzak gure iritzien AITA SANTU izan nai al-degu? Guk ikusten degun bidea bakarrik al-da zilegi, buruzko ta egoki?

 

* * *

 

        Mundua mundu danetik, beti onela izan da. Bakoitzak bere ikuspegia dizu. Ta eguneroko gauzetan asarre-bideak sortzen asten ba-gera, gure bizia eraman-eziña egingo zaigu.

        Gure izakerak eztira berdiñak. Ezkondu ta gurasoak bere emazte ta aurrei kalterik ez ekartzeko, jokabide begiratuagoa bearko du. Ezkongaiak errezago jarri dezake bere burua arrixkuko lanetan. Apaizak zuzentasuna ta egia aldezteko bere burua aurrerago bota bear du, erri-gizonak baño. Beti izango da SAN JUAN BAUTISTA'ren bat ERODES'i: «ori etzaizu zilegi» arpegira esango diona.

        Baña batezere, EUSKERA gure begi-nini degunok, zergatik ibili bear degu alkar mintzen? Borondate onez gure izkuntzaren alde lanean dabilenari, ez dezaiogun biotz-errerik egin. Naikoa eragozpen ditugu, etsaiengandik, etxekuok alkarri arri-tiraka asteke ere.

        Ia, ba, mutilok. Lengoak lengo, barka dezazkiogurn alkarri geiegizko esanak, eta gaurtik erabaki auxe ar dezagun. Euskera-alde ari geranean, besteren iritziei gozoago begiratu, ta gure iritzia paketsuago adierazten saia gaitezen. Berriro ere, Arantzazu'n bezela, alperrik izango ote-dira, nere pake ta batasun-aldeko itzak?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.