Itz-Lauz
Pinnokio eta aizea
Andoze'ko Txomin'ek egina
Pinnokio'ren liburua gorri ta urrezkoa da. Perutxo'k irakurtzen du. Ostegun artako ibilketak, korrikak, jostetak! zenbat nekaldi lagun, txurrustatzen da gure potikoa oe barrenera; polliki beraren begi ederr gainera, betaxalak erorten dira. Pinnokio'ren liburu ederra lurrera dijoa. Liburua zabalik irikia dan orrian: irudi. Irudian, Pinnokio 10. Gaxo Pinnokio, Perutxoren lo kurrunkek iartzarazten dute eta ilargiaren argi dantxariak jeikirazi. Orri ertzean paperezko gure gizontxoa hortan dago: atera ez atera? Oi bakarrik, etxe ta aita eta ama gabearen ibiltze goxoa!
Pinnokio kontuz! Ate petik aize oxak bere arnas zikinaz liburua itxi du. Pinnokio dago ezurrak ikara, agur esanik liburuko bere Italia'ri. Beldurti, ez da bere soineko meetan ateraino jotzeko. Ate azpiko aizeak erauts odei trinko batean, itotzen du gure paperezko gizontxoa. Ankaz gora da Pinnokio. Jeiki eta zer urxinak. Jeiki eta zer esaera latz eta maradikatze lerroak aizeari buruz Kadira baten atzetik bere gogoan iraultzen du: nola igoko naiz leyora? Pinnokio txiki da eta geranio lore gorridun landarea, leyo-mainera elduzale zuaitz bat, iduri zayo.
Oi ama! zein gora nagon! ta paperezko Pinnokio trabatu eta erorten da, bainan lengusu zuaitz ostroa bezala erorten da marra marra. Atx! aize gaixto maradikatua, asten da Pinnokio! Ixil adi, ez gaixki esan aizeari Pinnokio. Paperezko aurrak dei egiten du, ixtilari: «Ken zaite», «Ken adi», bainan ixtilak gor dire eta hau ja ez da igitu nahi; plast! flost! zabal zabalik Pinnokio doa ur zolara. Paperezko gorputza mardultzen da, eta Pinnokio anpatzen. Anpatzez Pinnokio agertu da ur axalera. Belar izpi bati lotu da; eta aizeak bultzaz ixtil ertzera eramaiten du. Lendabizikoz Pinnokio'k eskerrak aizeari emaiten ditu. Belarra eta aizea lagun, Pinnokio gurea legorrera eltzen da. Gaxo papertxo bustia, margo xuri, beltz eta urre, gorriak galduta, odol eta kedarre aztarna Pinnoki'ri soina zeyar egiten diote. Orain badu egiazko marranta. Urxin egiten du. Zori txarrez bere urxin oyua Girgirimau gatuak entzuna izan du. Pinnokio artzen du, gatuak, bere agin zorrotzen artean eta jostatzeko eramaten bere katu umeeri.
Nondik nahi, Girgirimau'en aginak Pinnokio'ren soinean sartzen dire; zorionez Pinnokio'rentzat: gatuari paper, ur eta loyi gozoak ez zaitzo goxo. Aoa irika eta Pinnokio'k gatuaren aotik aztaparrera erori bat egin du. Girgirimauek oraingoan lagatzen du eta inguru asten usnaka; Pinnokio'ri beldur zayo, gizon antza eta itxura ezagutzen baitizkio. Pinnokio'k loarena egiten du, besteak so egiten ez dionean, xutitzera bein eta berritan sayatzen da. Ostro bustia bezala plegatzen da. Luzaro, ateka txar ortan egoiten da. Gatua begira, erdi parrez ari da.
Alaz ere tanpaz Pinnokio da parrez inarosia; aize adiskide berriak airez eramaiten du. Solaru gainetik dilindan obeki da, gatuaren aztaparretan baino. Pinnokio dilindan idortzen ari da, eta onela itzegiten: «aize nerea eskarrik asko, eta ortan Pinnokio nekatua, lurrean lokartzenda. Pinnokio'k amets egiten du, berriz liburuan dagola. Italia'n ibilten da baso andi edo oyan batetan eta bapatean zepo batetan axeri txar batek bezala oina sartzen du. Zepoak du ederki ozkatzen eta gure gizonttoa, oyu egitez iratzartzen da. Oyu orrek Girgirimau etorri'razten du, eta gatua pozik dagola Pinnokio ikustez; bainan pozikago ari inguru, oskatzen ari zitzayokion bost arratoin ederrak ikustez. Jan ondoan Girgirimau omore onean dago; Pinnokio'k orregatik esaten dio:
«gatu maitea; eskarrik asko, arratoinetzaz askatu banauzu. Esker andiago duket, goiko bizitzara eramaiten banaizu».
Gatuak Pinnokio ar eta goiko bizitzako ate aurrean ipintzen du. Gau ondar on, alkarri esanik, erautsa naasteka, aizeak Pinnokio atepetik igaroazten du. Oraingoan, paperrezko epotxak ez dio, gaixkirik esaten. Aizeak; orduan, putz batez liburua irikitzen du, gertatu lenengo orrian. Zorionezko Pinnokio: liburua paradisuko irudian iriki da, eta bera an sartu. Pinnokio'k esaten du bere gogoan: «Eskerrik asko aizea, oritzu bi mosu; bat zuretzat, eta bestea onen irakurle aurrentzako».
Ipuin onen esaileak aolkatzen du, aur oyean irakurleak ongi kontu eman dezan, bere liburuko irudi batetik Pinnokio iduriko bat igesi joan ez dakion.
|