L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. iraila-urrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

«Euzkeltzale-Bazkuna»

 

Belandia'k

 

Euzkeltzale-Bazkunik asko ixan dira Euzkadi'n; baña gaur idatziko dodanatzazkua baño bakanagorik nik eztot uste. Bakana esan dot eta ez ospetsuba edo ezaguna. Ospetsubaguak eta ezagunaguak bai-ziran ixan, benetan. Baña bakanagorik ez.

        Diñodana agiztuteko, zertzelada batzuk argituko dadaz ernen, euzkel-aldizkingi agurgarri onetan.

        Gure «Euzkeltzale-Bazkuna» Bilbao'n jayo zan eta bere bazkide gustijak euzkel-ikasliak ixan ziran.

        «Instituto Vizcaino» eritxon Bizkai'ko Aldundijak irasitako Ikastetxe Nagusijan, Aldunak eurak euzkel-ikastola bat jarri eben, Azkue ta Bustintza jaunak irakasle zirala.

        Euzkel-ikastola onetara bilbaotar asko erduten ziran, mutil eta neskatil. Mutillen artian talde bat sortu zan, alkarrekin beti euzkeraz egiten ebenak, naiz-ta billin-boloka eginda be.

        Baita batak bestiari euzkel-idazkijak bidaltzen eutsozan. Idazkijok asikerean barregarrijak ixaten ziran, baña iñor etzan lotsatuten. Obeto ekijenak gitxijago ekijenai uarpenak egiten eutsezan eta azkenez gustijok ederto idazten eldu ziran. Orduban, baten bateri euzkeltzale-bazkun bat eratutia otu yakon. Eta danok ontzat artu eben.

        Orretarako areto bat biar eben eta euzkeldun-barri arek «Bilbao'ko Euzko-Gastedi»ko bazkidiak ixanik, Batzoki, areri eskatu eutsoen eta onek emon. Mai aundi bat, aulki batzuk eta arasa luzia bai-ebazan areto begiko arek. Eta geyagorik baga aizkidiak lanian asi ziran.

        Araudirik egiten etxako iñori otu, ezta Bazkintza artezkaririk be. Lendakaririk etzan, ezta idazkaririk, ez diruzañik be. Bazkide gustijak bardiñak ziran eta bakotxak berak ekijana egiten eban. Bazkide-saririk be etzan eta iñok ezeban ezer ordaintzen. Soroskirik ezeben iñorengandik artzen. Bere lanaen irabazkijekin biar gustijak bete ebazan «Euzkeltzale-Bazkuna»'k. ¿Olako bazkun bedegarrarik ikusi ete-dozube iñoz ez iñun?

        Bazkidia ixateko etzan eskabiderik bete biar, bazkide-ixengadarik etzan-eta. Naikua zan bertan sartu, aulki baten jezarri ta lanian asi. Olan, ba, asko ziran ara etorten ziranak, bazkide ixan-barik, bestiak lanian ikusten edo barriketan jarduten.

        Eta olan, sari-barik eta soroskirik baga, «Euzkeltzale-Bazkuna»'k amaika lan egin ebazan: izparringijak, aldizkingijak, idaztijak, egutegijak, zabalgunde-orrijak, euzkel-ikastaruak eta abar eta abar, gero ikusiko dozuben lez.

        Argitaldu eban lenengo aldizkingija «Euzko-Deya» ixan zan, euzkera utsez. Gerotsubago, ixen berorrekin izparringi batzuk argitaldu dira ludi osuan. Baña ixen orren asmatzallia «Euzkeltzale-Bazkuna» ixan zan. Bixitz jori-aberatsa ixan eban, galtze-barik, arpidedun-sarijekin bakarrik.

        Geruago izparringi au laga eben, beste aldizkingi bat egiteko, ederragua ondiño be, «Euzkerea» ixenakin. Beran euzkeraz agertu zan, jakiñik euzkerea zabalduteko ta maite-erazoteko erderea bide zuzena dala, zoritxarrez ba-da be. Txairo agertu zan «Euzkerea», idantzezkiz-eta.

        Bertan, euzkeltzalerik jakintsubenak lankidiak ziran eta euzkel-gairik sakonena erabilten ebezan. Berau be asaro bixi ixan zan, iñoren laguntza-barik, bere arpidiakin bakarrik, jaso aundikua ixanda be.

        Aldizkingi au aro bitan agertu zan. Bigarren arokua gustiz ederra, apaña ta polita ixan zan. Ludi osuan argitaldu dan euzkel-aldizkingirik apañena ta politena. Ezautzen daunak eztaust ukatuko. «Euzkerea» 1929'garrenetik 1936'garrenerarte, etenbarik, bixi-ixan zan. Txarreskodunak Euzkadi'n sartu ziranian, ostendu zan.

        Bitartian, urtian-urtian, egutegija egiten eban, euzkel-egutegija, ta ezta iñoz ez iñun be, arrera oberik ixan daun euzkel-egutegirik. Aneika ijeki argitaltzen ziran eta gustijak saldu. Egutegi au ormarakua zan eta 20 urtetan, eten-barik, bixi-ixan zan. Beste egutegi bat be, mairakua, 1936'garrenan argitaldu eban, oso begiragarrija, argazki ta idantzezkijekin, hueco-grabado'n egiña.

        Lanik garrantzitsubena ixan zan «Método gradual para aprender el euzkera». Iru malletakua zan eta iru idaztitan agertu ziran. Bakotxetatik iru irarkaldi egin ziran eta danok agortuta dagoz. Laugarren idaztija be egin eben, euzkeldunentzako. Idatzita eguan, eta erabillija be, baña etzan irarri. Ikasbide au da euzkeldun-barri geyen egin dauna.

        Euzkel-ikaspide onekin «Euzkeltzale-Bazkuna»'k ikastaro batzuk irasi ebazan bere aretuan, eta neska-mutil asko erduten ziran ikasten.

        «Euzkel-abestijak» ixenaz iru idazti argitaldu ebazan abestiz bakarrik, eta bi loreskin-ereskiz. Idazti bakotxak 25 abesti eukazan. Abestijak euzko-erki gustijetakuak ziran, bizkayeraz, gipuzkeraz, laburderaz, naparreraz, eta zubereraz, politenen artean autubak. Idazti onek be laster agortu ziran.

        Sei euzkel-ipuin argitaldu ebazan: «Zorijonaren jauregija», «Luki eskela ta Ander otzana», «Koldobika ta Jon», «Margarite'ren ames ixukorra», ta «Amesak».

        Ganera, beste idazki batzuk argitaldu ebazan: «Loyola'tar Iñaki Deuna», «Bijar Doniane'ra» (5.000 ijeki), «Oleskari bijak (batzoki askotan antzertuba), «Santson», «Sobre la unificación del euzkera», «Ipuñak», «Lekobide», «A todos los vascos» (iru margotan, Primo de Rivera'ren Dictadura'n ixilpetasunez argitalduba), «Abertzale-aberri-saltzalliak», «Afijos, prefijos y sufijos». «Tratado etimológico de los apellidos euzkéricos» (Arana-Goiri'ren birrargitalpena). Onek gustijok be agortu ziran.

        Baita euzkel-antzertijan be iñardun zan. «Euzkeltzale-Bazkuna»'k eratu ta antzeztu ebazan Bilbao'n «Txomin-Arrayo» ta «Meza Barrija» gipuzkeratik bizkayeraldubak. Ikuskarrija zan «Euzkeltzale-Bazkuna»'ko mutillak ikustia igandeko seigarreneko jaupean, antzezki-iragarpenak neskame euzkeldunen artean banatzen jaupa-ostia neskamiok barre-algara egiten eben iragarkijok irakurten; baña arratsaldian antzokija bete zan. Gusti ori abertzaletasunak bultzauta.

        Onelako zertzeladeak aitatuten dodaz, asikerean esan dodana egizteko, au da, bazkun a bakan-bakana ixan zala.

        Beste gauza bakan batzuk be «Euzkeltzale-Bazkuna»'k egin ebazan.

        Igandetan erririk-erri juaten ziran ume euzkeldunak batuten eta euzkel-sariketak eratuten, ia euzkeraz irakurri ta idazten obeto ekijenak. Umiak, neskato-mutikuak, pozik eta ederto egiten eben.

        Bidezkunde orretan euzkel-zabalgunde-orrijak bananduten ebezan.

        Gauzaren bat euzkeraz egin gura ebenak «Euzkeltzale-Bazkuna»'ra erduten ziran eta olan euzkeraz agertuten asi ziran, ordurarte erderaz bakarrik agertzen ziran iragarkijak (faire-part) eta abar.

        Ona emen eredu batzuk:

 

        «Urlija eta Berendija'tar.... jaunartza nagusija egin dau....

                Neu nozube Goi'tik jatsitako ogi bixija:

                ogi au jango dauna betiko bixiko da.

                                        (Jon d. VI, 51, 52).

                Nire aragija bai-da jakija ta nire odola

                bai-da edakija. Nire aragija jan eta nire

                odola edan daikena Neu'gan dirauke, ta

                ni, be, beragan nirauke.

                                        (Jon d. VI, 56, 57).

 

* * *

 

        «Urlija Berendijatar... Urtzi'ren besuetan....... n, onenbeste urtedun, il zan.

                                        (Goyan bego).

                Bai-dakit neure Eroslia bixi dana, ta egun azkenan

                eortzobitik berbixiko nazana, eta neure narrubaz

                barriro jantzirik, ene aragijogaz neure

                Urtzi dakuskedana: neuk, neronek, eta ez beste batek,

                neure begijokaz dakusket: itxarokun au neure kolkuan dabot.

                                        (Joba, XIX, 25, 26. 27).»

 

* * *

 

        Iragarkijan bertan, Josu'ren irudijaren azpijan irarrita:

 

                Nerau bai-non berbizmena eta bizmena:

                Nitzaz ziñetsi jaikenana, illik bere bixi

                egingo-don, eta bixi ta Nitzaz ziñesten

                yonan edonorbere ezton betiko ilgo.

                                        (Jon, XI, 25, 26).

 

* * *

 

        Urrengo aldian, oiturazko otoyak jartzen ziran: jaunartuta gero Josu-Kisto gurutzaldubaren irudi-aurrian esateko otoya, Nekazka osua ta 300 eguneko nekazkea irabazten dabezan otoyak.

 

* * *

 

                                «Urregorrizko estegubetan

                                        Miren Bijotza'ri

                                                egindako,

                                        Gogo-eskintzaren

                                                gomutakija

                                .............................................................

                                .............................................................

 

                                Aizkide: otoi laburtxu bat

                                        nire aldez, arren.

                                Miren-Bijotz gozatsu,

                                arren gaizka nagixu.»

 

* * *

 

        «Aitak bidaldu naun lez, Neronek be bidalten zaitubet»

                                                (JO, 20, 21)

        Nire lenengo jaupearen gomutakija.»

 

* * *

 

        Onelakorik asko ta asko egin ebezan, eta ildegijetarako be ugari. Beronek gaurko agintarijak gebendu dabez ta arlabetatik atzindu ta kendu-erazo.

        Aldi aretan euzkeldunik askok, eta erdeldunak be bai euzkera garbiz otoi-egiten bai-ekijen. Orretarako «Euzkeltzale-Bazkuna»'kuok Arana-Goiri ta Arriandiaga Abearen euzkel-otoyak, polito egiñezko orrijetan zabaldu ebezan aneika.

        Ona emen, ba, euzkeldun-barri ain lan goralgarrija, laburto edestuta, leku askorik eztaukogulako.

        Baña «Euzko-Gogua»'n argitaldu gura ixan dogu, euzkeltzale aen gomutea galdu ta aiztu eztaitentzat. Benetako euzkeltzale agurgarrijak; bai bein! naizta apalak ixan arren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.