Irakurlearen txokoa
Eskutitz, galde, iruzkin eta berri
. Olabide'ren Itun Zaarrari oarkizunak ezarten ari dan Etxeberria'tar Pantzeska iesulagunek auxe idatzi digu: «Urte erdia Bilbao'n emanik, an nintzan bitartean Itun Zaarreko zati geienak ontzat eman bear dizkidatenen aukeran utzi nitun eta onera etorri ta bereala osatu nitun beste puska batzuk eta orain Itun Zaarra oso osorik an dute, ikuusi dezaten. Noski, orrelakoetan oi danez, nik nai bezin arin ez dizkidate itzuliko, eta bitartean Itun Berri'koak ikuitzen edo ari naiz. Banan, ayei eskatu diezan bezela, Itun Zaarreko lenengo bost idaztiak, luzaro baino len itzuliko ba'lizkidate, emengo egona bertan bera bukatuko litzaidake, irarlanetan an asteko». Indar berria ekarriko dio euskerari Olabide'ren lan arrigarri orrek eta pozarren gaude.
. Lafitte P. iakintsuak auxe iakinerazi digu: «Ondarreko E. G.'an (p. 36) iopu baderabilazu «servus» balitz bezala. Azkuek gaizki irakurri zuen Pouvreau'ren iztegia. Han «cervus» dela on da jakitea, erdaraz «cerf» eta ez «serf». Eskerrik beroenak gure adixkide iakintsuari, gura okerra zuzendu digulako. Beraz, uztarpeko edo menpeko edo otsein erabili bear nukean itz orren ordez. Baditu Azkue'ren iztegi ederrak orrelako zenbait utsarte, Lafitte'k eta Manu Sota'k aztertu dutenez. Okerrok zuzenduko al dituzte len-bai-len.
. Itali'ko «Il Tempo» egunerokoak bi idazkai ederretan Euzkadi'ko berri, luze bezain, zabal eman du. Pozarren irakurri ditugu. Zorionik beroenak Ilario Fiore idazleari lagun egin zioten euskaldunen izenean.
. Arotzarena kalonge iaun agurgarriak auxe erantzun digu: «Galdatzen duzu pian nihork balukean Pio Baroja'ren «Las inquietudes de Shanti Andia» ren eskuaralat itzultzeko chederik. Bat ezagutzen dut, chede ortan dana... nehor balin bada segurik bere burua ezagut duenik». Arotzarena iauna baxenaparrez itzultzen ari da ta Uarrain gipuzkeraz. On litzaidake Uarrain adiskidea Arotzarena iaunakin artuemanetan egotea. Ona emen beraren zuzenbidea: Monsieur le Chanoine S. Arotzarena, Archiviste Diocesain, rue des Gouverneurs, Bayonne (B.P.), France.
. Orain amabost urtetsu Olaeta iauna, Bizkai'ko semea, asi zan euskal-dantzak irakasten emen Miarritzen. Ikasle kirmenen artean Nesprias Jon izan zun. Onek, berriz, oraingoan 1.600 neska-mutil ditu ikasle, emengo euskal-erri guzietan barreiatuta, ta egunero ortan diardute, gure euskal-gogoa iraunerazteko aleginetan, alegia. Txalo ta txalo zuei, ikasle-irakasleoi.
. Epailaren 23'an, Donibane-Lohitzun'go «Dukontenia» antzoki ederrean Monzon-Olaso'ren «Lau kantari ta xori bat» ikusgarria eman zuten bikain eta gorenik. Antzeslarien artean «Sankristaua» rena Monzon-Olaso iandak berak egin zun. Zorionak guzioi.
. Epailaren 24'an Baiona'ko San Leon aretoan Lartzabal anaizaren «Herriko bozak» eman zuten Azpandar antzeslari talde trebeak. Bazan ikusle ugari ta ango parre-zantzoak etzuten azkenik. Bide ederra erri xea euskaltzaletzeko. Bestaldeko erri bakoitzak ere bere euskal-antzeslari-taldea izan bear luke, urtean barrena euskal-antzerkiak emateko.
. Albert Camus idazle ximenak «Erbestea ta iaurerria» (L'exil et le Royaume, Gallimard) deritzan eieberria argitarazi du: bere bideetan barna geroago ta barnerago ta bikainago doa Camus idazlea. Oraingo gazteek aintzakotzat dute, beren barneko kezka ta egon-ezinaren adierazle bailitzan.
. Erri bakoitzak bere buruaren iaun eta iabe izateko esku ta bidea omen du, Madagascar'eko gotzaiek gorarik irakatsi dutenez beren artzain-gutunean.
. Afrika'ko Ghana erri berriak bere buruaren iabetasuna iritxi du, eta eguzkipeko errien artean buruzut ageri da, aurtengo epalla ezkero. Bideak erreztu ditun gizon andiak Kwane Nkrumah du izena, eta bertako lendakari bilakatu da. Abertzale orren iardunbidea oso iakingarria da. Europa'ko erri zarrenak, Euzkadi'k, zorionez agurtu du Afrika'ko erririk gazteena.
. Europa'ko sei errialdek alkartasun-ituna beren ordezkarien izenez indartu dute Erroma'n, eta zei bakarra ta Euratom antola dute. Norberak bere erria begiko ezurra bezain maite izanarren, Europa zabala ezin du bazterrerazi, ezta gizadi osoa ere, gizona dan gizonak, beintzat. Euskaldunok ere Europa'ko alkartasun ori onartzen dugu, ala bearrik, Salaberry euskal-idazlea lekuko.
. Paper obea erabili ezkero, gure aldizkaria obeki atera daitekela idazten digu urliak. Egia, benetan! Alare, auxe erantzun bearra dugu, naiz ta neuk esan. Zazpi urte aundiotan inoren laguntzik eztugu eskuratu zenbaki bat ez, beste guziak zuzendariak berak bere sakeletik ordaindu bearrak izan ditu beti: eskaldun zikoitz eta esku eutsiek, berriz, naiz ta abertzale izan, damurik, txanpon bat beste txanpon baten gainean ikusi ezkero, pikotara botatzen dute beren euskaltzaletasuna. On-bearrez, daukaten dirua ematekotan, Elizarendako ematen dute. Gaizki emana dagoenik eztuga esaten, euskeraren alde ere eman bear luketela baizik. Len, bai, bagenitun, Bilbo'n esate baterako, Elizaren alde ta euskeraren alde ematen zekiten andra esku-zabalak. Ala bearrik, Donosti'n ere badugu, on egiterakoan euskeraren alderako ematen dun andereñoa. Baina, zer da bat, orrenbeste aberatsen artean? Euskera bear dan gorabidean ikusi nai balin badugu, esku zabalagoak bear dugu izan.
. Arana-Goiri'k asmatutako euskai-izenak onartuak zitun Elizak aspaldion. Aurkako erabakirik eman ote du arrezkero? auze galde egin diogu Erroma'ko gure ordezkariari, ta ona emen aren erantzun iakin garria: «Doipuruak, azken urte auetan euskal-izenei buruz erabakarik ez du atera. Len-lenago emandakoak daude indarrean; eta euskal-izena ezin ipinirik ez dago: ipinita, ez bait-da Doibatzaren agindurik austen eta zapaltzen. Ezezka ibili oi diran apaizak, ezezkako ori zuritzeko ezin dute agiririk atera. Azken aldera, Bilbao'ra, orain urte bi edo zerbaiten erantzuna yoan omen zan emendik; eta, dirudinez, an erantzun ori ez dute geyegi zabaltzen. Ezeren beldurrik ez ba'lute, erantzun ori ezkutuan eukienik ez lukete, zerorrek ederki ulertu dezakezunez. Era ortan bakar batentzat emandako erantzunak, emen ez ditute azaltzen. Geyenez ere, andik zerbaiten bila etorri zirala, eta emen ortarako dagonak argibideak eman ziozkala, azalera atera oí da emen. Bakoitzari dagokio zer erantzun artu izan dun esatea.
Argibide auek, geyen bat, atzo azken arnasa atera zun Zameza'tar Yoseba Aba'k eman izan dizkit (G. B.). Aba onek Uri ontan 25 urte eman ditu, eta gora-bera auek beste inork bezin garbi zekizkin. Zuk orain neri bezela, berorreri beste askok galdetu izan die gauza orixe berbera. Eta, orrelakoetan eman oi zien erantzuna beti bakarra oi zan euskal-izenak ezin ipinirik ez dagola; eta, Doibatzak bein emandako erabaki arteza ez dula ukatzen; eta, ez du ukatu. Alakoren batean ukatuko ba'lu, ukapen ori nai luketenak azkar edatuko luteke». Badakite euskaldun apaizek zertan lotu.
. Erroma'ko ordezkari berak auxe idatzi digu: «Epailaren emeretzigarrenean apaiz-berriak izan ziran. Ori Colegio Español deritzan etxean. Ilaren 21'garrenean Doipuruak ikusten izan ziran: Aita maitetsuak itz egin zien eta beste zertxo askoren artean auxe esan: «Gure ezereza ezaguna dugun arren, aleginak alegin egiten ditugu Gure artzain-egingoa bear, danez burutzeko, Gure itza gogor eta legun, mugonez eta mugaitzez, fortiter et suaviter, opportune et importune aditzera emanik, Gure seme guzien onik oberena biotzean ezarrita. Ai genuke esan egiaz bereaz Gure itza entzun, eta onartu, aditu ta atotsi, burutu ta aintzakotzat artua delakoa. «(L'Obeservatore Romano, 1957, epailak 23). Mutil aiei itzaldi ortan esandakoak, askoren iritziz, Uri ontan bizi diran alderdi aietakoentzat izan dira. Orri antz-emateko auxe ere ez da aztu bear: españazale batzuk, Doipuruaren itz oriek entzunda mindu egin dira. Beraz, berentzat artu dituzte. Orretarako ere iakin bear da, aurreko ilbeltzean ango Erkalak bialduta emen izan zirala, langile-batzako zuzendari edo dalako batzuk; apaiz-gai oriei itz egitera etorrita. Iakina... Toki onera etorri ziran! Bein Auña Mendiko tontorrak atzera utziz gero, gauza asko ikusten baitira. Alaxe ere, emen andik etorritako ikasle gazteak: begiak zabaldu egiten dituzte.
Or, ba: Erkala'ren ordezkariak edo dalakoak mindu egin ziran, irakasle batzuekin ere itz gogor xamarrak esanak dituzu. Emen aiei esan zitzaiena: gizarte-auzi eta langileekiko gora-beratan oso atzeratuak da biltzala an; eta, Doibatzaren irakaspenak ere ez dituztela aintzat artzen.
Beraz, uste danez, or ipini ditudan itz oriek, Doipuruak orrelako zerbait gogoan dula esanak bide ditu.
Gai ontan ni oker egotea obe litzake. Bainan, neuk asmatutakorik ezer ez dizut iointzen. Entzun izan ditudanak doazkizu».
. Azkenengo banakoari buruz auxe idatzi digute: A.'tik Julita'k: «Euzko-Gogoa zenbakitik zenbakira geruago ta ederrago dator. Zorionak». Pontificio Istituto Biblico'tik Etxeberria'tar Pantzeska S. J. Aba'k: «Aldizkaria maitagarri dator: ederra, bikaina eta betea berekin bait-ditu. Eder utsa ba'litz, xoragarri litzake. Bikaina besterik ez izatez, arrigarri. Bete izaterik, pozgarri bakarrik genuke. Orra bada maitagarri esan det. Gaitasun askoz osotua datorrelako». T.'tik L.A.'k: «E.G. azken banakoa erabat mamitsu ta arina». Z.'tik Z. J.'k: «...geruago ta obeto mamiz benepein. Jakina, gaiak ugaritu bearra baino, ori berez etorriko idazle berriak datozen bezela... Egituraz ta azaletik ez ain ongi, azkenengo zenbakia alde ontatik ere obeto dagon arren; dauzkan akats txikiok berdintzen ioango zaitzakie, esaterako, nere iritziz, artikulu batetik besterako tarteak obeto berezitu bear lirake, apainago aterako litzake artikulu bat orrialde batean bukatu ta urrengo idazlana beste orrialdean asiko ba'litz, batez ere ura orrialdearen azken aldean amaitu ezkero. Egia da orrela, danean, idazlan bat edo beste gutxiago sartu al izango zenukela, baina»... A.'tik Peli'k: «Euzko Gogoa artu det; dana batera iruntzi nai ta ezin; orain arte irakurriak guztiz ederra datorrala ematen dau». Arrasatetik L. J.'k: «Azkenengo Euzko-Gogoa oso ederra; gogoz irakurtekoa».
E.'tik Y. A.'k: «Euzko-Gogoa ikusgarria dator benetan, azken aldi ontan: noiz iritxiko egoten naiz, bertatik irakurten ekiteko».
Oarkizun eta itz pozgarrion aldera, eskerrik asko biotz-biotzez.
. «Oraingo Aste Santua» deritzan idazti mardula euskeratu ta argitarazi digu Luis Egia Rezola Tolosa'ko apaizak. Aste gureneko elizkizunak igazdanik era-berrituta dirala onezkero iakin badakizute. Aldaketa oien zergatikakoak bi dira baitik bat: Aste gurenez ospatzen ditugun gertakari arrigarriak Iesu'k berak egin zitun ordu berean egitea nai du Elizak, albait, eta kristau-erriek Aste santuko Meza ta Jaunartze ederrez bete ditezen. Elizkizun gziok latinez ta euskera errikoiez emanak dira liburu eder ontan.
. «Euskaltzaleen Biltzarra, Euskaltzaindiaren itzalpean» deritzan idaztinoa iasoa dugu. Buru ainbat aburu oi ditugu gure artean, aldez onuragarri, aldez galgarri. Dana dala, Arantzazu'ko biltzarre ortan aizatu ziran gai iakingarriak patxadan iarrita irakurri ditzakegu ortan, bakoitzaren iokera aztertu, ta nolarebait guziok bat eginda, gai guzietan euskera erabili dezakegun.
. P. Arrese-Beitia'ren olerkiak argitara eman ditu idazti betean Onaindia Aita K. O.'k. Badute bizkaitarrek non ase beren euskaltzaletasuna. Zorionak Onaindia langile porrokatuari.
. Iorrailaren 27'an Aita Donostia zanaren omenezko eguna ospatzeko dira Baiona'n: elizkizun gorengoena Katedralean eta Euskal-museuan itzaldia Aita Iratzeder beneditanoak.
. Paris'ko Euskaltzaleen Biltzarrak ere Epaileko mintzaldian Aita Donostia euskaldun kartsua goraipatu du. Mintzalari auta Legarralde iauna. Esku zarta ederrik iaso ditu Legarralde'k. Ar bitza gure zorionak ere.
OARRA: Aldizkariaren argitaratzeari, 1957 g. urte ontan aurrea artu nai diogu. Euzko Gogoa, beraz, ilero aterako dugu, bi ilabetetik bein atera bearrean.
|