L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskal-Batzar Orokarra

Euskal-gogo-lantze edo euskal-kultura

 

U.'tar A.

 

Ludi guziko errietan garrantzi aundienetakoa bakoitzak norberaren irakaskintza, norberaren kultura eratu, zaindu, zabaldu, aunditu ta indartzekoa. Ludi'an zear so-egin ezkero argi dakuskegu lege orokarra dugun au; ezin, orretxegaitik, gure Euskalerria lege orren at bizitzea.

        Beraz euskal-jaurlariak arreta aundienaz zaindu bear duten arloa; toki guztietan onelaxe diardutenezkero gurean berebat egin bear baita; besteentzat beren kultura zaintzea bearrezkoa baldin bazaie, guretzat euskal-kultura eratu ta irdartzea mila bider areago.

        Geiago oraindik; gure euskal-kulturaren arloan barra sakonki arakatu ezkero, garbi ikusiko dugu, gure bizitza, gure erriaren bizitza eutsi al-izateko, erri bat geranez il eta betiko il nai baldin ezpadugu gure begi-ñiñiak baño ajola aundiagoz gure euskal-kultura ori landu bear dugula. Itz laburragoz: Gure euskal-kultura eratu ta zaindu ala ez, gure Erri-bizitzarako izan ala ez izatea dugu. Orrela izanik, gure agintariak zaindu bear euskal-kultura, ez beren menekoak geiago ikasi, geiago jakin dezaten, eta obeto aziak, eiatuak izan ditezen bakarrik: gure Erria, erri bezela, bizi al izar diteken baizik; auxe lendabiziko elburua izanik.

        Orren garrantzi aundidun arlo ori ongi hurutzeko, astiro ta ajol aundienez egitekoa; ibili bear lan bide guztia ta, batez ere, oñarritzat artu bear izango dan asiera, zeheki ikusi, azterkatu ta atontzea, orra bearrezkoena dugun arazoa.

        Orretarako geron ustez, garbi ikusi bear dugu ea «euskalkultura» zer dan edo zer izan bear, gure elbururako bide egoki izan dakigun.

        «Euzko-Gogoa» aldizkarian, bere Vgr. urteko 11-12'gr. zenbakian onelaxe giñarduen «euskal-kultura» izan bear duen gaiaz:

        «Kultura zer dan esatea ez deritzaigu gauza erreza, itz batean beñepein. Kultura itzaren zentzun barean iru gauza auek ditugu ikusteko: Azitasuna, Ikaspenak eta Yakintza utsa.

        «Bere zentzun osoan bederik, iru auetakoak sartuta dagoz noski. Alabaña, kultura itza, besteetara ta zentzun laburragotan darabilgu askotan.

        «Aspaldiko kultura, oraingo kultura; esaten da aldiaren barna.

        «Kultura erlijiosoa, ertizko kultura; gaiari so-egin badiogu.

        «Kultura aundia, kultura medarra; yakintzaz asko ala gutxikoa izan ezkero.

        «Gerketarr'en kultura, Erromatarr'en kultura; erri bati ala besteari dagokionez.

        «Sortaldeko kultura, Sartaldeko kultura; eskualdeai so-dagionez.

        «Gaurko egunetan gero ta geiago erabiltzen dan itz onen bidez, asieran aipatu ditugun adarrak: Azitasuna, Ikaspenak eta Yakintza, adierazten dira; batez ere, azkenengo biak. Eta maiz be entzuten dugu: Franzia'ko kultura. España'koa, England'ekoa eta abar.

        «Kultura guzti auek, danak eta bakoitzak, esandako zentzunak dituzte. Ikasten eta irakasten diran ezagupenak, Ludi'ko yakintzaren gaiak, orokarrak dira, gizadi osoarenak: Fisika legeak, e.b., berdin-berdiñak dira errietan barna.

        «Azitasuna, gure adimen, zentzun eta biotzari dagokie, giz-artean al diteken ongien jokatzeko; adimen, zentzun eta biotza ez izatean, gero, emen ala ango gizasemeen gogo-aberastasuna, gizon guztiena baño, «gizonarena» baizik.

        «Alaz ere, Franzia, España, England,...'ko kulturaz egunero mintzatzen da, beti ta alde guztietan. Zer ote da, bada, kultura oietan, bata besteegandik bereizten duena? Zertan ote datza berezitasun ori, kultura bakoitzaki berezitasuna ematen diona?

        «Ez ote da, alegia, erri bakoitzaren izkuntza? Bai, noski; eleetan, izkuntzetan. Parantzerak ematen die parantzetarrei beren yakintza ta azitasunaren ikur berezia; españerak, españarrai; englanderak, englandarrai, e.t. Beraz, Franzia'ko kultura, España, England, e.a.'ekoa, parantzeraz, españeraz, englanderaz, ...egindakoa; alakotz, euzkal-kultura, euskeraz eta ez bestez egindakoa. Parantzeraz, españeraz, englanderaz edo beste izkuntzaz egindako kultura, naiz eta euskal-gai utsak erabiliarren, ez da iñoiz izango benbenetako euskal-kultura, beste ele bakoitzarena baizik.

        «Galdera bat sortu liteke emen: Orduan, «Euzko-Ikaskuntza»'k eta onelako beste bazkunak egindako lanak, alperrik ote? Gure burua, ontaz, atzipetu ote dugu? Iñolaz ere ez!... Orrelako oldozpenik iñoiz gure barnean! Ezin! Onelako bazkunetan, naiz ta aldizkari, itzaldi ta ikaste guztietan egindako lana, beti onurakor; zalantzik ez ontan.

        «Baña, ots, erderaz egindako lan guztia, gero euskeraz egingo danaren oñarritzat artu bear dugu. Lan guztietan mailak daude; orobat, bearrez, egiten ari geran gurean be. Ontzat artu ditugu beti orain arte egindako lan guztiak; areago egitea nai dugu beti ere, baña euskerari gero ta toki geio ta aundiago ematen.

        «Euskal-gaietan ari diranak auxe ausnartu bear dute sendoki: Benbenetako euskal-kultura aurkitu ezin ditekela, ez eta egin ere, euskeraren landa. Emengo gai au, ango beste ura, ar edo utzi ditezke norberarentzat edo bestearentzat, gizon batek, bakarrik, alde guzietara so-egitea eziña baita; baña ezin utzi euskerarena, euskera guztiena eta guztiontzat izan bear, euskera Erri osoarena dugulako, iñork utzi eziñik.

        «Gogo ta eleak alkarrenganako dituen arr-emanak nolako sendoak diran ukatzekorik ez. Guretzat ulerkaitza benetan bata bestearen gabe bizi al izatea, orren estuki ta ertsiki baitagozen biak.

        «Ez gera gu bakarrik oldozpen auetan murgiltzen geranok. Beste ainbeste ari izan dira olakoetan eta beren iritziak, antzeko denak, burrustan irakurri ditezke liburu ta aldizkarietan.

        «Onurakor deritzaizkigularik aipatu nai ditugu emen gure erritar jakintsu bien irizpideak.

        «Olabide apaizak, Josu-lagunak, Euskaltzaindi'n egindako itzaldi batean, onelaxe zeindu zuen elea: «Gorputzarekiko odola, orra or elea gogoarenganako».

        «Eta Unamuno'k: «Elea, gogoaren odola».

        «Itzez bereizi, zentzunez berdin: alkarrengandik ain urruneko ziran euskaldun bi aiek, izkuntzarekiko asmokide».

        «Unamuno'k berak, beste batez: «Itzik gabe, oldozpenik ez».

        «Beste batzuentzat: «Izkuntza aldatzea, gogo aldatzea». «Bere elea galtzen duen Erri'ak, aurki galdu ere bere gogoa»; eta onelakoak ainbat eta ainbeste.

        «Oldozpen guzti auek argiro dagoz egiztatuta gure Erri'aren barna. Asmoz eta egitez, egi utsa guretzat.

 

* * *

 

        «Lenago esan dugunez, Franzia'ko kultura parantzeraz egiten da; alaber Españakoa españeraz, England'ekoa englanderaz, eta gustiak berdin. Orobat Euzkadi'koa euskeraz; argiagorik!...

        Guretzat, bada, gure gogoa eusteko, Erria Euskalerri'z bizitzeko, euskera bearr-bearrenik; ondorioz, Ludi'ko beste erri gustiak ontzat artu bear dute, elburu oiek betetzeko eskatzen dugun bearrezkoa zaigun azkatasuna, gure bizi berezia eratzeko eskubidea.

        «Eskubide au, gañera, ez guretzat bakarrik, giza-seme guztientzat eskatu bear. Guri euskeraz gertatzen zaiguna, besteai ere orobat bakoitzaren izkuntzaz.

        «Euskera bearrezkoa dugula, diñogu, euskal-kulturarako. Beraz, euskal-kultura auxe edo dugu: Euskeraz, euskerazko oldozmenez, Ludi'ko ta Yakintza'ren ezagupenak lortu ta edatzeko Euzkadi'n erabilliko dan era berezia.

        «Egiz eta ertsikiz ezin euskal-kulturaz mintzatzea, malla guzietako kultura euskeraz egin eta jaso arte; erriko bizi guztia, goian eta bean, arrunt eta yakintzakoa, euskeraz okitu arte.

        «Noizpait orrelakorik iristeko, kultura-antolatze osoa zaigu bearra; eratze ontan, beti elbururuntz abiatua, iradurik gabe, euskera sartzen ari izango da, mallaz-malla, astiro bai baña urratsez sendoki».

        Tinko jarri dezagun, bada oñarrizko baietza ori: Euskal-kultura, euskaraz egindakoa, besterik ez. Eta ortik aterako dugu, noraezeko ariaz, irakaskintza osoan euskera sartu bear dugula; ez bakarrik irakaskintzako mail guztietan euskeraren ikastea bearra izatea, ez; gai guztietan sartu bear da euskera, ikasteko bidez. Orra or arloa.

        Ez da esan bearrik, eziña dala orixe bat-batean egitekoa, ez eta epe motz batean barna ere. Lan luzea dugu au, nai izango genuke baño askoz luzeago. Lan gordin, latz eta sakona, iñoiz Euskalerri'an egin ez dana ez eta asteko ere iñor ausartu danik. Egiteko bearra, ala ere, esango dugu berriro, «euskaldun» bizi nai baldin badugu.

        Asmoa bai, ager-erazi digute gure adimen sotil eta zorrotz batzuk. Gogora ditzagun emen, Lizardi olerkari ospetsuaren itz gogoangarri aiek:

 

                «Baña nik, izkuntza larrekoa,

                nai aunat ere noranaikoa:

                jakitate-egoak igoa;

                soña zar, berri gogoa;

                azal orizta, mami betirakoa.»

 

        Bai jaunak. Oraindik «larrekoa» edo zertxobait geixeago dugu gure izkuntza, eta nai bear dugu bera, «noranaikoa», «jakite-egoak igoa»; labur adierazi digu gure olerkeriak nola ikusten duen berak ongi, ederki ikusia, euskeraren igotzea, jakintzaren bidez «jakite-egoak» jaso-ta. «Soña zar» eta «azal orizta» nabaritzen ditu Lizardi'k euskeran; ala ere, «gogoa berri» du ta «mami betirakoa». Onelaxe dakusgu geuk ere euskera, aberats eta zalu gorengoenetako mailletara igoteko gai; «egoak» bear ditu goruntz abiatzeko, «jakite-egoak»; bearrezkoak zaizkio ta gerok ipiñi, al eta egin bear dizkiogu.

        Ona emen, bada, gure lana; euskerari, jakintzaren bidez, egoak eman. Nola asi, gero? Nundik asi?

        Oñarri bi ditugu gure euskal-kulturaren etxea eraikitzeko. Lenengoa, arestitxoan esan duguna: Gure kultura ori bearrezko baldin bazaigu, erri bat lez bizitzeko, orra or orokarra dugun eskubidea, gure bearra zaintzen duen eskubidea, Ludi'ko erri guztiak berekiko dutena. Auxe bada, gurea dan eta izadiaren eskubidetzat ukan dezakeguna, lenengo oñarri: Bizitzeko eskubidea.

        Baña beraren lagun ona dan beste eskubide bat ere gurea dugu: Lege-eskubidea, Euskal-Araudi'an baiesten zaiguna. Ona emen bere 4 eta 7'gn. atalak:

        «4'gn. ATALA.— «Araudi nagusiaren 50'gn. atalak agintzen duen bezela, mota eta malla guzietako Irakaskintza-Etxeak sortu eta mantentzeko eskubidea Euzkadi'ri aitortzen zaio. Bai ta Irakastola Nagusia'ri buruz ere. Baño zer-nola tajutu eta zein bideetarik eraman, Araudi nagusiaren 48'gn. atalaren mugaz barrundik izan bear. Gaur dirauten Ikastetxeak, Laterriak mantendu litzake. Bai ta berriak sortu ere, erriaren gogo-lantzeak ala eskatzen duala baderizkio».

        «Araudi nagusiak bere 49'gn. atalean diona tajutuko duan legea sortu bitartean, Irakaskinza edo lanpide izen bereziak bereganatu nai dituztenai, azken-azterpen bat egingo zaie Irakastetxe Nagusian, baldin au sortzen bada, edo bestela, berjabetasunez jantziriko erkidiak mantentzen dituan gañerantzeko Irakaskintza Etxeetan. Au, Erkalaren jaurlaritzak esango duanaren arauz».

        «Erti-ederra, Idazkizartegiak, Erakustegiak eta Ertialtxorra zaintzea, Euzkadi'ren esku dago».

        «7'gn. ATALA.— «Euskera, gaztelaren berdiñean erri-izkera aitor dala-ta, Euzkadi'ren esku izango da berdintasun au tajutzea. Ona ontarako ipintzen diran arauak»

        «a) Euskeraz mintza oi diran urietako agintaritzak emango dituan erabaki guziak, aitatutako bi izkuntzeraz adieraziak eta argitalduak izango dira.»

        «b) Euskeraz mintza oi diran urietako biztanleei, bi izkera artean aukera eskubidea opako zaie mota guziao Auzitegi, agintari eta lanariekin izan ditzateken artu-emanetan.»

        «c) Epaileriei zuzenduko zaizkien idatziak edo ziñaldariak baieztu bearko dituztenak, izkuntza batean edo bestean idatziak izatea berdin.»

        «d) Euskeraz idatzitako mota ontako idazkiak erderara itzuli erazi bearko dira, bitartean arkitzen dan norbaitek ala eskatuko lukenean, edo Euzkadi'z kanpora indar izan bearko luketenean.»

        «(e) Araudi nagusiaren 50'gn. atala beteaz, irakaskintzari buruz euskera eta erdera arteko artu-emanak tajutuko ditu».

        «(f) Euskel-urietan jardungo diran lanari guziak euskeraz jakitera beartu litzake euzko-agintaritzak. Ez ordea lanariak, Araudiak indarr izaten asi aurretik bere lanean ari baziran. Oien lan-aritzeari eta eskubideei begirapena opako zaie».

        «Euskeraz mintza oi diran urien mugak ipintzea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkai'ko Aldundi edo Aldundi ordez izan ditezken agintari-Bazkunen esku dago».

        Bi oñarri sendo oietan bada, artu bearr gure asiera; sendotzat ditugu biak, aurreruntz baikortasunez beterik abiatzeko; naiz eta bigarrena bearr dan ain osorik ez izanarren.

        Eta oñarri oietan egitan tinkoturik, makurr gaitezen, arreta aundienaz ere, bide on eta egokienen bila, aurki ta aukeratzeko. Ez dugu, ala ere, luzaroan egon bearr noraezeko bide oiek ikusteko. Gure kulturari bizia, bizi berezia, emango diona, euskera izan bearr baldin bada, euskal-bideak ere egokienak ibiltzeko. Baña euskal-bide oiek, oraindik, arruntak ditugu, beren zearr urrats txikiena ese egiteko latz; gure lana ta guse eginbearra, laztasun ori legundu ta ibiltzeko erosoago egitekoak.

        Gure kultura-lan guztia, esan dugunez, euskal-bizian, euskal-bizi izateko gañera, euskera gero ta geiago sartzea izan ezkero, bi bide ditugu sartze ori lortu al izateko, len aipa ditugun euskal-bide egokienetakoak.

        Bat, erritarren osotasunean eta ororen bizitzan barna joan ditekena. Bigarrena, askoz luzeago ta ase sakonago, mallaka egin eta astiro-astiro ibiltzekoa; euskal-jakintzari ta irakaskintzari dagokiena.

        Onelaxe dakusku geuk lenengoa, osotasunezkoa. Eusko-Jaurlaritza batek, Euzkadi'n agintaritza artu berealaxe, argi ta kemen agindu bearr izango du asieratik, euskeraren ikastearen eginbearra, Euskalerri'an jaio edo bizi bearr duten guzientzako eginbearra; eta, jakiña, eginbearr ori bete al izateko bideak ere gerta, alik eta bide erosoenak jarri.

        Naiz Eusko-Jaurlaritza, naiz Aldundiak, naiz Udalak edo bizilagun oroentzako izan ditezken beste motazko bazkun edo agintaritza guziak, erazi bearr izango diete beren menekoai, lendabizi euskeraz ikastea ta, epe gurbil baten barru, euskeraz irakurri, idatzi ta itzegitea, gero ta izari zorrotzagoan eta norberaren adiñaren neurriz; baña, bein agintza guziaz asi ta ordutik iru urte barru (esate baterako), meneko berriak izan nai dezaten guzioi, gogorki eraziko diete ezagupen ori aundi ta sakona izatea.

        Neurriz egiteko eginerazte au Egoki ta bidezko izango zaigu indarra, eginerazte ori, al diteken gutxienez erabiltzea. Gure etorkizunerako, askoz egokiago izango zaigu, euskeraren ikastea begikotasunez inguratzea; eta gizasemeai, ikaste ori askotan bearra izango zaienarren, maitasunez batez ere, egin al izateko bideak eman bearr izango zaizkie. Noraezeko izan bearr agintariai euskeraren ikastea eraginaz jarri, baña beti arreta aundienaz, iradurik gabe ta zuzenezko ta onesgarri den izarian. Askoz geiago dagokigu oso astiro joatea, euskerarenganako gorroto, zaputz eta ezin-ikastea gizasemeengan piztuerazi baño. Euskeraren bizia begikotasunezko bizi izan bearr, berarenganako egizko maitasuna geienen biotzetan sortu al izan dedin.

        Jakiña izugarrizko indarkeria izango litzake, adibidez, berrogetamarreko gizon bati euskeraz ikaseraztea; adiñagatik beste zio batengatik ezpada ere, oietakoak beren eskubideak dituzte ta ezin iñola berak ukatzea. Gazteai bai, aitzitik, ikaserazte ori bearra izango zaie, bearra, egoki ta ezinbestekoa. Alarik ere, zarr eta gazteai, euskeraren arloa biotz onez arrdezatela eskatuko zaie, bakoitzak norberaren almenez lagundu dezaten.

        Euskal-ikasguak, ugari, lenengo egunetik antolatzeko; irakaskintza guzietan eta uri ta errietan barna, al ditezken erraztasun aundienak nunai edatzeko. Lenengo eskoletan, bigarren irakaskintzan eta gorengoenean, irakastola berezi guzietan bezela, al diteken laisterren atonduko dira ikasgu oiek.

        Ikasguak burrustaz ikusi nai izango genituzke oldarr orokarr baten antzo, eta ikastolaen landa ere jarrerazi bearr, eskualde danetako irratietan be, astean bi edo iru biderr beñepein, lenengo egunetatik.

        Lendabiziko oldarr ori, eiki, sakoneraz baño, zabaletara edatu bearr; euskeraren asmo ta garrantzia Euzkalerri'ko alde guztietan ereintzeko; ereintza egin bearr baita, lenengoz, gerorako uzta bildu nai baldin bada.

        Beste gauza bat antolatu bearr da lenengo aldietan, astirik galtzeke. Ikasguak idekitzea ez da aski izango, noski. Erdel-errietako ikasleai, batez ere aurr eta gazteai, beste bide egokiago eman lekieke, egoki ta ikasguetari ikasitakoaren osatzekoa: Udaran bederik eta, al izan ezkero, urtezaro guztietan ere, euskal-errietan egonaldi bereziak atondu bearr izango zaizkie.

        Egonaldi auek, bearra zaigun etekiña eman al dizaigukeen, kontuz antolatzeko; erdeldun aurr eta gazteak egongo diran erri guztietan, aukerako irakasleak kanpotik eldutako ikasle oiek zaindu, zuzendu ta irakasiko diete; irakaste onekin erri bakoitzeko euskal-eguratsean, euskera ta euskeraren guna ienbailen eta tinki arr ditzaten. Era ontako ikasle guztientzako egikera orrela eratu bearr.

        Ala ere, bi motazko ikasleak ikusi bearr ditugu auen artean:

                I'koa, baserrietatik, nekazarien etxe ta errietatik irtengo diranak;

                2'na, urietatik joango diran kaletarrak.

        Lenengoak, euskaldun baserrietara joango dira oroz gain; bigarrenak, kaleko euskal-etxeetara. Onela, danok norberaren etxe-antzeko beste batera joango dira, ta aldakuntza, bizibidea ta biziari buruz beñepein ez da izango orren nabaria. Osterantzean ba-liteke askorentzat jasangaitz izatea.

        Erdeldun aurr eta gazteak egongo diran etxeak, ahal izan ezkero, euskaltzaleenak izatea alegindu bearr eta euskeraren ikasketa oietan laguntzeko gai izanik askoz obe.

        Aurr eta gazte auen aldakuntza, batzuetarikoa izan liteke. Nekazarien seme-alabak euskel-baserrietara joan litezke, morroi bezela; edo, truke bat egiñik, baserritarren seme edo alabak lenengoen etxeetara joan litezke.

        Kaleetara joan litezkenen artean, batzuek aberatsak eta besteak ez, izan litezke. Lenengoak, berak ordainduz, batez ere udara-aldian egoteko; besteak, trukeren bidea noski egokiena; bide au lenengoak ere eraberean erabiltzeko, al eta nai izan ezkero.

        Trukearen bidea erosoena, noski, guztientzat; alabaña kontuz ere eratzekoa. Trukearen landa, udaraldiko egokerak antolatu ditezke, lan on eta aipagarri egingo dutenentzako saritzat artzeko.

        Euskeraren batasuna eldu dan bitartean (berez eta ezinbestez etortzeko bearrean), ajolez begiratu bearr izango zaio euskalgi bakoitzaren bereizitasunari, aldakuntza oienekiko eratze guztietan. Beraz, aldatutako mutil-neskak joango diran errietako izkelgia bera ikasgu bakoitzean erabiliko dana izango da; orrela bidezko, alegia. Arreta au, mugakide diran errien artean batez ere izatekoa; geroko beren arr-emanetan, euskal-bizia erraz eta erosoago izan dedin.

        Iñoiz ez da aski izango izkuntzari emango diogun garrantzia. Euzkadi'n, beste errietan bezela, izkuntza ta erriaren gogoak alkarrekiko duten lokarria estu-estu izanik, edonork ulertu dezake, auzi onezaz zerbait oldoztu ezkero, gure errian Jaurlaritza'ren eta erriko seme guztien alegiñak, euskerari indarr berri ta sendo emateko zuzendurik egin bearr izango dirala. Auxe dugu, beti ta eten gabe, norberarekiko euki bearr dugun asmo sendoa: Gure gogoa eusteko, gure Erri'aren bizirako, euskera dugula bide bakarra.

        Euskal-ikasgu asko ideki ta zabaldu bearr dala esan dugu goraxeago; nun aurkitu baña —norbaitek galde lezake— lenengotan ikasgu oietarako bearrak izango liraken ainbeste irakasleak?. Ez dugu izango au, ez, korapilo txikia. Baña gauzak, asieran, zabaletara batez ere egin bearr izango diranezkero, ez deritzaigu oso oso zalla erri geienetan orrelako lana betetzeko nor edo beste aurkitzea, euskerarenganako maitasunez eta eskeiñi dizaizkieketen eskubide ta sari batzuen bidez. Bestetik baliteke orain euskeraz ikasten ari diran mutil-neskaengandik gerorako irakasle berezi asko sortu al-izatea. Lenengo orduetan naikari ona izango da, edonon eskatuko zaiona. Ezin ala ere, «naikari on» orrekin aski izatea. Utzatik ateratzeko izan ditezken irakasle oiei, alik eta ondoen lagundu bearr batez ere, elizti ta irakurtzeko liburu erraz, berezi ta merkeekin. Eta mail ontara eltzen geranezkero, alde batetik eta bestetik, dana egiteko daukagulako, egokia izango litzake, Eusko-Jaurlaritza'k sorr-arazi ta, oraingo euskel-idazle ta irakasleen artetik, batzorde edo bazkun berezi bat gertutzea, irakaskintzarako soilki egiña. Batzorde edo bazkun onen eginbearra, irakaskintzari dagokion guzia ikastea izango litzake, eta asieratik erabiltzeko liburuak —elizti, irakurtzekoak eta abarr— ongi aukeratzeko. Elburua beti aurrean izanik eta Euskalerri'ko egoera ondo azterturik, bearrezko oñarri sendo bat jarri liteke, urrengo urratsak ere erraztutzeko. Dana dala, lendabizitik euskeraz irakasteko yardungo dutenen alde izan bearr lenengo lana.

        Zabaletarako lan ori nolakoa izan bearr izango litzaken aztertu ondoren, goazen orain beste zuzenbideruntz, sakonetaraz egin bearr izango genukena.

        Onton, lenengo lana, zalantzik gabe, euskal-irakasleak eratzea izango dugu. Auxe bai, garrantzidun arlo aundi ta bereziena; sakonerazko lana, asieratik, on, onurakorr, sendo ta etekintsu izan dedin. Euskeraren berpiztean eta gure euskal-kulturarekiko egin ditzakegun lan guztien artean auxe dugu lenengoz, garrantzi aundienetako ta arreta berezienez egitekoa.

        Euskerarenganako gogo bero, ben-benetako zalea, gogotsu zearo izan bearr euskal-irakaslea; orixe, alegia, berarentzako lenengo baldintza. Alegin aundienak egiteko, asmo berezi ori biotzeraño sarr dakion, gero bere aldetik edonun izango dituen ikasleai orrenbeste sarr-erazi dizaieken. Euskal-irakasleak izan bearr, nai ta nai ez, gure euskeraren asmo bikain orren ereintzale, Euzkadi'n zearr. Eusko-Jaurlaritza'k berak zaindu bearr ondo, naiz beren bertatzerako naiz beren bizibideagatik ongi ere ordaintzeko. Asko eskatu bearr diegu gure irakasleai, geien; eta eskari orren izarian ere ir abaztea bearr.

        Irakasle auek, lendabizi, euskeraren irakasleak izan bearr aurre-aurretik, baña euskera oso ondo ezaguturik; eta batasuna eltzen ez dan bitartean, euskelgi guztiak ezagutu bearr izango dituzte alik eta ongienik. Oni buruz irakasleentzako ikasketak, ezin beren ikastaldi berezietan egingo diranak aski; oientzat ere euskelgi bakoitzeko erri egoki batzuetan gertatu bearr izango zaizkie egokera luzetxoak, beren ikasketa auek aundi ta sakonago izan ditezen.

        Orren urrengo, lenengo irakaskintzako gaiak euskeraz irakasteko lain izan bearr; eta bein euskera oso ondo ezaguturik, beste bigarren gertatze au ez deritzaigu orren zail.

        Irakasleak onelaxe ongi gertaturik, urte gutxi euskeraren ezagutzea Euzkadi'ko errietan barna burrustaz edatzeko. Euzkadi'ko irakaskintzetan, irakasleena Eusko Irakastola Nagusi'aren bat izango da, ta irakasleak beti bizi bearr izango dute Irakastola Nagusi orrekin arr-emanetan, bai beren bizibiderako bai ta beren ikasleak ongien zuzendu al ditzaketen, gure Erri'an toki, alde ta mail guzietako seme-alabak goiko ikasketarako bideak zabal aurkitu bearr izango dituztelako; aruntz abiatzeko ala norberaren egokitasunez beste bide bat artzeko, irakasleak izan bearr zuzentzaile onenetako.

        Eta, berriro esango dugu, euskeraren auzia ta erri-gogoarena, bat bezela, nagusitzat eta sutsuki artu bearr izango dituzte irakasleak, beren lana benetan etekintsu ta onurakorr izan dedin.

        Irakasleentzat eta gizaseme guzientzat ere, liburuak atondu bearr. Asieratik eratuko balitz len esan dugun batzordea edo beste antzekoren bat, berak ere erabaki bearr zeintzuek eta nolakoak izango liraken egokienak. Ala ere, emen aipatu ditzakegu geron ustez bearrenak zeintzuek ditugun: Erderaz egindako eliztiak, gero esango ditugun besteak bezela, alik eta errazenak; elizti auek bizkaieraz eta gipuzkoeraz (laburdieraz eta zuberoeraz ere nai izango litzake), baña guztiak era batekoak. Orren urrengo euskeraz egitekoak; baña auek, asteko, oso motzak, eliztiaren gauza bearrenak eta besterik ez, erakusteko; gero egin litezke aunditxoagoak, gai sakon eta geiago sarturik, baña asteko bearr-bearrenak soilki.

        Eliztiekin batera, irakurtzeko liburuak, auek ere erraz osa ta ugari; auen ondoren, Kondaira, Lutelezti ta lenengo irakaskintzako beste gaiakaz, aipatutakoak lendabizi ta Zenbakizkoa atzetik.

        Berebat esan dezakegu iztegiei buruz: Euskel-Erderaz eta erdel-euskerazko iztegiak, asteko, baña berealaxe gertu bearr izango litzake euskeraz bakarrik egindako iztegi berezia, marrezkiz eta guzti, beste izkuntzetan egiten diran bezelaxe. Gogo-iztegi bat ere oso bearrezkoa dugu, euskeraren batasunari buruz, batez be.

        Esandako guzti onekin lana naikoa lenengo irakaskintza ongien antolatzeko. Urte batzuetarako irakaskintzarekiko antolatze bakarra, bigarrenean eta goikoan sartzeko asmorik izan baño lenago.

        Jakiña, lenengo urteetan, urte luzetxoetan, gauzak irakasteko bide izango dan euskera, lenengo irakaskintzan bakarrik erabiliko danezkero, besteetan erderaz irakasi bearr. Ortarako ta gero ere, beti on, egoki ta bearra izango zaigulako, erderaz ere ikastekoa (erderaz diogunean, naiz españeraz naiz prantzeraz esan nai dugu). Irakaste mota au, ongi aztertzen ezpada, baliteke askorentzat beaztopogarri izatea; baña ainbeste laterrietan —gaurko egunetan «Ikatz eta Altzairu'aren Elkargo»'an ere— elebitzaren bidez lortu duten etekiña orren ona izan danezkero, bide ortan barna joan bearr izango du gure eratze guziak; eta gurean, agian, besteen artean baño etenkitsuago izatea; erdera ta euskera orren antzgabekoak diranezkero, zio ta bide onenetako auetxek izkuntza biak ondoen ezagutzeko. Elebitzaren bide, noski, guretzat on eta egokia.

        Dana dala, guztiak ontzat artuko edo duten baietza auxe dugu: Lenengo irakaskintzan sartu al izateko lenengo urratsa, bera gertatzeko lendabiziko maila, euskeraz irakurtzen eta idazten bai ta eliztia ere al diteken geien ikastea izan bearr. Ikaste au, lendik esan dugunez, zabaletarako egingo dan lanen bidez, batez be, geienenganaño el-araziko da, naiz eta irakaskintza mail guzietan irakasiko danak ere elburu ori bera betetzen lagunduko duen arren.

        Bigarren maila noski, lenengo irakaskintza dugu. Urte luzeetan (15 edo 20 gutxienez) barna, mail ontan egin bearr izango da lana, gotorr, isituki, sakonki, urrengo maillarako oñarri sendo bat egin arte; gero, bigarren irakaskintza dan irugarren mailan euskera sartu al izan arte.

        Aurrera jo baño lenago, egoki dugu zabaletaruntz egingo dan irakasketaz berriro mintzatzea. Lan au alboan utzi ta umeekin bakarrik ari izango bagiña, auei soilki euskeraz ira kurtzen, idazten eta eliztiaren arauak irakasten, zarr eta gazteen artean gogo-amil aundia sortu liteke, euskerarentzat eta gure

asmoetarako oso kaltegarri izango zana. Gure iritziz so bearra zaigu euskerari eman nai diogun eratortzea, bigunki ta leuntasunez egitea. Eskoletan ikasiko dan euskera, erri bakoitzean —euskaldunetan— egiten danaren antzekoa, berdin-berdiña eziñean, izango da, ta nai ta nai ez sortu bearr izango diran bereiztasunak borobiltzeko, zarrak ere alegiñak egin bearr umeak eta lana oro laguntzeko. Beraz, etxeko, kaleko ta eskolako euskera berdin xamarra izatea dagokigu.

        Bigarren irakaskintza euskel-elertia sakon-sakonki ikastekoa. Gure idazle ta olerkariak bearr ditugu lan ontarako; berak gertu bearr izango dizkigute euskel-elertiaren ikaskai bereziak, al ditezken errazenak, baña zabalak eta ikasleen gogoetarako atsegiñak. Jakiña, lan onezaz asteko ez dugu zai egon bearr irakaskintza ortan euskera sartu al-izan arte; askoz lenago asi liteke, lenengo ta bearrenezko gauzakaz bederik. Eta ez bigarren irakaskintza ortan bakarrik, Ikastola Nagusi'an ere orobat egitekoa alik eta laisterren. Aipatu dugun ikaste sakon ori, bai, geroxerako utzi liteke, mail ortan ikasiko diran ikasketak euskeraren bidez emango diranerako. Ordu artan oso aurreratuak izango giñake kultura lortu ta sendotzeko bidean.

        Bigarren irakaskintza, irugarren maila, berezi ta bearra, euskeraren sartzea aurreruntz eramateko. Sendoki landu bearr izango dan oñarria, gorago. Ikastola Nagusi'raño igo al-izateko. Ez dugu ontan, ez eta beste urratsetan ere, iradurik ibili bearr; gure lan guztia euskerari bideak ematea izango da, gero bera berez ibili dedin.

        Goazen orain goieneko mailara: Euskal-Irakastola-Nagusia. Lenengo irakaskintzaz asi ta bigarreneraño eltzeko, len esan dugun bezela, 15 edo 20 urte gutxi gorabera igaro bearr izango baldin badira, beste ainbeste epe luze bat artzekoa noraezean, azkenengo mailara eltzeko. Beraz berrogei urteko lana gutxienez (2.000'garren urterako, agian?) gure euskera irakaskintza mota guzietarako gai izan dedin. Askorentzat epe luzeegi edo; ala ere urte oien buruan gure asmoa egitan biurturik izango balitz, gurenda ederra Euskalerri'arentzat eta bere kulturarako.

        Gauzak orain nola dauden ikusi ezkero ta gaur bertan ere lanean asiko bagiña, naiz eta alegin aundienez eta guztiok elkitean jarriarren, ez deritzaigu guri aipatutakoa epe luzeegirik.

        Eusko-Irakastola Nagusia.— Aspaldidanik eta betiko asmoa, Euskalerri'an onelako Irakastola eukitzea. Goratzekoa dugu gaurko Eusko-Jaurlaritza, bere bizitzaren lenengoetako ardura, ura sorr-eraztea izan zalako: Ain zuzen, 1936'gnko. urrilaren 7'garrenean sortu zan gure lendabiziko Eusko-Jaurlaritza; jarri ta bi egun barru, 1936'gnko. urrilaren 9'garrenean, gai oni buruzko lenengo «oroagindua» eman zuen; beragatik Batzorde bat eratu zuen, Irakastola Nagusia'ren oñarritzat arr litezken arauak antola zitzan eta berealaxe Bilbao'ko Osakintza Irakastola jartzeko ere al-izateko; irakasle ospetsu ta jaun batzuek izendatu ziran Batzorde ura betetzeko, bi sailetan: «Sail orokarra (Euzko-Irakastola Nagusia)» ta «Lenengo salla-Osakintza», azkenez, Irakastola ontan euskera ikasi dezatela ere erabakitzen zuen.

        1936'gnko. azilaren 17'garrenean, lendik izendutako Batzorde aren lana ontzat arturik, euskel-kulturaren kondairan beti gogoangarria izango dan Euzko-Irakastola Nagusia sortzeko eman zuen «Oroagindua», onelaxe:

        «1'go. atala. Agintariz izakeraz jantzitako Euzko Irakastola Nagusia sortua izan bedi. Beronen burutza, ordezkariak eta eginkizunak, Zuzentza ta Gogo-lantze Burukideak izendatuko ditu.

        «2'gn. atala. Euzko Irakastola Nagusiaren Osakintza Ikastola, Bilbao'n eratua izan dedilla erabakitzen da. Eta aurtengo Lotazillaren lenengo egunean asiko dira irakasketak.

        «Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidearen esku izan bitez, Ikastola au eratzea, Irakasle eta laguntzalleak izendatzea, eta irakaskintzaren zernolako tajutzea, ikasketa bakoitzari dagozkionak banatuaz. Orobat, Ikastola onen aritzeari buruzko gañerantzeko erabakiak artzea.

        «3'gn. atala. Euzko-Irakastola Nagusia osatuko duten gañerantzeko Ikastolak sortu-eraztea, Euzkadi'ko Jaurlaritzaren Oroaginduen bidez egiña izango da.

        «Bilbao'n 1936'gn. azaroaren 16'ean.

 

«Euzko-Jaurlaritza Lendakaria

«AGIRRE tar JOSEBA A.»

 

«Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidea

«LEIZAOLA tar JOSE Mª»

 

        Geroxeago, azaroaren 21'gn. Zuzentza ta Gogo-lantze Zaingoa'ren agindu bat ikus dezakegu. Bertan Osakintza Ikastola'rako zegozkien gauza batzuen artean, bertan ikasi ta irakasi bear zituzten gaiak izendatzen dira eta gai auen artean ere «Sendakintz-euskera» dago jarria.

        Ementxe dugu, bada, Euskel-Araudia'k ematen duen eskubidean, gure Eusko-Irakastola Nagusia'ren lege-oñarri sendoa; onen gain eratu ta jaso bear izango dugu gure noraezeko I-rkastola ori.

        Gure Erri'ak mendez-mende eratu zituen: Bergara'ko Mintegia, Oñate'ko Irakastola Nagusia, Iruña ta Gasteiz'koak ere; guztiak bizi sakon baña labur izan zutenak; eta mende ontan ere «Eusko Ikaskuntza»'z eta beste ainbeste ikaslekuen bidez, argi adierazi dute euskaldunak, betidanik lez, gogo-jardunetarako izan duten yoran bizia. Beraz Euzko Jaurlaritza'k sortutakoa, Erri'aren naia betetzea baño besterik ez da izan.

        Orra, bada, erri-biotzetik sortzen zaigun Eusko-Irakastola Nagusia: Erri'aren eskubidez, Erri'aren naiaz eta Erri'aren Jaurlaritza'k sortuz.

        Esan dugunez ongi sortua izanarren, guda ta gure Erri'z n jasan bear izan dugunagatik, ezin orain arte ongi moldatu ta ideki Irakastola Nagusi'aren ikastola guziak. Ontan asi bear oraingoz. Eta Eusko-Jaurlaritza'k eman zuen lenengo urrate ortarako Batzorde bat izendatu izan bazan, egoki irudituko litzaiguke orain ere berebat egitea.

        Bidezkoa danez, Jaurlaritza batek bere Erri'ari dagozkion gauza guztiai so egin bear die arreta aundienaz. Beraz Eusko Jaurlaritza'k, gure Erri'aren egokera euskal-gogoarekiko ain negargarria izanik, eta gogo ori eutsi, zabaldu ta indartzeko kirmenez euki bear dugun asmoa betetzeko, Eusko Irakastola Nagusi'ari ta bide batez Euskalerri'ari dagozkien mota guziao irakaskintzari buruz, lenen eta berezien, arreta aundiago eukitzeko; ben-benetako Erri'aren Jaurlaritza bati dagokionez.

        Eratu edo sorr-arazi bitza, bada, gure Jaurlaritza'k gai orotarako Batzorde bereziak; baña egin beza orrenbeste ta asti txikienik ere galtzeke, Eusko-Irakastola Nagusia ta oni dagozkion eta itsatsita bizi bear izango diran beste irakaskintzazko erakunde guziak ongi aztertu ta ikasi ditzan Irakaskintza orokarren Batzordea.

        Batzorde onek arr-dezala asmo sendo, noraezeko ta ezinbeste dan auxe: Gure Erria, Euskal-Erri izan eta bizi dedin, bere gogo berezian barna ta ez beste iñundik ibil eta ari izatea, lenen eta bearrenezkoen baldintza dala. Eta gure gogo, euskalgogo berezia, euskeraren bidez eutsi ta lagundu al izango dala, beste biderik, gañera, iñun ez dagoelarik.

        Aipatzen dugun Batzorde berezi orri orrelako lana eman ordez, aspaldiko «Eusko-Ikaskuntza»'ri eman lekioke erakunde guzti ori; orrela ez litzake bearrik izango beste batzorde berririk eratzea.

        Beraz euskera izango da, ala-bearrez, irakaskintza guziko atalak josiko dituen ari bikaña. Igi-eziñezko giltzarria dugu euskerarena. Bera gabe ezin iñoiz izan ben-benetako euskel-kulturarik, ezin euskel-gogorik, ezin Euskalerri'rik, Euskeraren auzia, euskaldunak geranezkero, gure bizi, Euskalerri'aren biziaren auzia dugu. Eta onela danezkero, bera da, zalantzik gabe, gure kardaba ta jaramon aundienak bereganatu bear dituena.

        Ba-liteke, aldiz, Euskalerri'an Irakastola Nagusi bat baño geiago ere al-izatea. Baña batekin ala geiagorekin, onelako irakastolak eta irakaskintza mota guzien besteak ere, alkarrekin elkargo sendo bat eratu bear izango dute. Len esan dugunez, lenengo irakaskintzarako gertuko diran irakasleak goiko irakastola artan ere izango dute beren ikasketako malla, gero beren bizibideko jardunetan Irakastola Nagusi'ari loturik iraun dezaten, irakaskintza ororen gora-berak eten gabe bereganaturik, eta beren ikasleai bide onenak, norberarentzako egokienak, erakutsi al dizaizkieketen.

        Beste baldintza batekin jaio ta bizi bear izango da gure irakaskintzari dagokion bizia. Alde batetik euskaldun guztiak orotarako eskubide berdin ukanen dute. Bestetik, gure euskal kulturarako ta gure Euskalerri'aren bizirako, eusko-seme guztien laguntza bear izango dugu; beraz, irakaskintza mota guztiak urrurik eman bear, euskaldun guztiak beren artzekodun izateko. Asieraz gure Erri'ko seme guztiak ikaskintza ta yakintzarako bide ta ate danak zabal-zabalik beti egoteko: Uri ta baserritarrentzat, aberats eta txiroentzat, izari batean beraan, guzientzako berdiña izango dan neurrian.

        Beraz, lenengo irakaskintzako irakasleak, Eusko-Irakastola Nagusi ta Erri beraren alkarrenganako ordezkaritzat artu bear izango ditugu beti. Beren bidez Euskalerri'ko erri ta etxe guztietan Irakastola Nagusia izango dugu nabari: ta beren bidez ere. Erri'aren seme on eta adimen goratuenak aulkeratuak izango dira, auek beste erritar guztientzat, berentzat eta gure aberriarentzat ere lagun zintzo ta enurakor izan ditezen, eta guztiontzat al diteken ondorio egoki, on eta aundiena iritxi al dezaketen.

        Asmo guzti auetatik argi ateratzen da lendik ere esan duguna: Gure Erri'aren bizia eutsi ta jasotzeko, lenengo irakaskintzako irakasleak ditugula, geron ustez, eraiki nai izango ge nuken gure euskal-kultura bikañaren irozgai onenak; ongi atontzekoak, beraz, ondo ordaintzekoak eta ongi onesgaitzat artzekoak. Irakasle-sare zabal eta tinki eundua edatu bear izango dugu Euzkadi'n zear, gogo-izarian igo ta sendo bizi nai baldin badugu. Bestetik ere, emen aipatzen dugun lan guzti au, egokienetako deritzaigu gerorako ta betiko elburuaren bide bikaña izan dedin, eta bere baranoan, beraren egarri berdiñaz, ongi ta gotor euskaldun guztiok alkartu al-izan gaitezken. Lan aundi ta ederra, benetan, biotz sutsuai adore yoria eman dizaiekena.

        Beste garrantzidun gai bateaz mintzatu nai dugu orain. Irakas eta ikasteko liburu bereziakaz. Ba-dugu emen beste korapilo ederra. Irakaskintza guzirako bear ditugu liburu oiek, eta danak egin bear, orain arte ta sakabanaturik agertutakoak oso gutxitzat dauzkagulako; gutxi ta ez naiz ausartuko egoki ere ote diran esateko. Alegia, euskerarentzat erakutsi dugun bidearen goieran egin bear izango dira, astiro ta guzien elbururako ongi zuzenduak. Esan-bearrik ez dagoelakoan gaude: Lenengo irakaskintzarako bearrak izango dira lenengoz egin eta argitaratuko diranak, besteak gerorako utzita.

        Nork egin liburu auek?. Nork egokienak aukeratu?. Auxe dugu guretzat bide onena: Liburuak egiteko nornai izan diteke gai: aukeratzeko... Irakastola Nagusi'ak berak sortutako Batzorde berezi bat edo batzuek. Jakiña, aukeratzeko, batzuek ukan bear, eta batzuek eukiteko, bide eroso ta sari naikoak eman bear idazleai. Naiz Irakastola Nagusi'ak naiz onen ordezkaria izan diteken batzordeak, «gaiak» aukeratu bear izango dituzte asteko, ta gero, gai oiek bere garrantziaz errenka jarri ondoren, bakoitzerako batzaldi bat eratuko dute ongi saritutako batzaldia.

        Onera eldutakoan, beste auzi bat datorkigu bide-erdira: Itz-berriena, korapillo gogorra dana; eta erabaki bear, korapillo ori zerbait bederik lazo ta azkatzeko. Ala ere, ba-dugu lan labangarri au ederkien egin dezakena; guretzat, Euskaltzaindia egokiena, ta bere gain utzi liteke arlo au; ez berak bakarrik egin dezan, noski, orretarako egin ditezken lanak, lan geienak, piztu, zuzendu ta aukeratzeko baizik. Bidea, guretzat, len liburuentzako erakutsi dugun bera: Batzaldi bereziena.

        Argi dago, beraz, Euskaltzaindi batetik eta Irakastola Nagusia edo onek izendutako Batzordeak bestetik, alkarrenganako ar-emanak eukitzea bearrezko dugula.

        Batzaldi-bideak, onenak gure ustez, nai dezaketen idazle geienak gure garrantzi aundieneko lanean langile izateko. Esan dugunez, bi motazko batzaldi bereziak ditugu egiteko: 1'ngoa, bearrak izan litezken gai guzietarako itz-berriena; 2'na, gai danetarako noraezeko izango diran liburuena. Asteko, berealaxe asteko, lenengoa; geroraka, baña aren ur-urrengorako, bigarrena.

        Onelako egitarau edo beste edozein bat (au baño obe izan litekena), ontzat artu ezkero, asti txikienik galtzeke, asi bear izango luke gure Euskaltzaindi'k batzaldi oiek gertatzeni edo erabaki liteken onen antzeko beste edozein lana antolatzen.

        Gure erria, Euskalerri danez, urte ta mende ugari galdu bide du bere bizi luzean barna, euskal-gogo ta euskal-kulturari buruz; guztiz argia dago galtze orrek bere biziaren aurkakoa izan dela, galtze orren bidetik bera zuzen-zuzen illobira dijoalako. Ta bidezkoa da, bidezko, egoki, bearra, gure Erri'aren eratorria zuzentzea. Urduritasun bizia, ortarakoa.

        Bizitzeko bearra zaigula esan dugu, daramagun bidean geldi egin eta gurea izan bear dan elbururuntz begiratuz, egokia dedin zuzenbide ona gotorki jartzea. Bai, bizitzeko, bizikera ta egikera aldatu bear. Baña, ots, ez ortarako bakarrik. Euskaldunak Ludi'an bizi gera, Ludi guziko beste gizonen aideak gera ta berenganako eginbideak ere guregain. Alakotz gugandik sortu bear Ludi guziko gizonentzat izan diteken gure etekin onena; eta etekin ori gure gogo berezitik eta ez bestetik aterako da; ezin ontan zalantzik izan, gure baitan bederen.

        Orra or bada, nola alkartzen diran ondoenik, guretzako dugun noraeza ta besteentzako ukan bear dugun eginbearra. Guzti ortarako euskera dugu bidea; berak gaizkatuko gaitu ta urko arenganako ditugun aginbideak bete al ditzakegun bera ere lagunduko.

        Goazen berriro liburuetara, ta itz-berrietara be. Len esan dugunez, eliztiak eta irakurgaiezkoak, alegia, lenengo liburuak. Eliztiak erderaz egitea izango zaigu egoki, lenengo aldietan batez ere, baña asieratik be euskerazkoak atera bear; gutxi ontan gaur arte euskeraz egin dana, ta egin bear, ezinbesteko lana dugu lenago, oso bearra zaigu gai onen itz-berriak ongi moldatu ta ondo autatzea; auxe izan bear baita ikasketa ta liburu guzientzako asiera. Beraz, orixe dugu lenengo gaia, gure Euskaltzaindi'k eratu lezaken lendabiziko batzaldia; eta gero egin litzaken beste guzietarako arduradun ageri bear izango baldin balu, arezaz arreta aundien eta zehekien egiteko. Ta berealaxe; lenbailen sor-erazi bear izango lukena, lenen-lenengo urratsa orixe baitugu.

        Gure irakaskintza, gure euskal-kultura, buruan gaiaz darabilzkigunean, arrigarri agertzen zaigu gure gogoan, aurrean egiteko dugun lana. Dana dugu egiteko, esan genezake, ta... egiteko naia beñepein guziona izango balitz ere, gaitz erdi! Dana dala, ta beste itz alperrik gabe, Eusko-Jaurlaritza baten eginbearrez mintzatzen ari geralarik, gure aburuz eta al dezakegun zabal, ager-erazi bear dugu irakazkintzarako izan liteken egitaraua, edo, gutxienez, egitarau ortan sartu bear diran gaiak.

        Dana egiteko dugula esan dugu. Utsune ontan ona izan diteken zer edo zer ere aurki dezakegu. Utsatik asi bear dugunezkero, orra or nola egin diteken, obeto, orokarra izan dedin egitarau berezi ta egoki bat.

        Eziña, txosten ontan, orrelako egitarau bat zearo azaltzea. Gure asmoa, egitarau ortan lenengo oñarri berezi ta ezinbestekoa, euskerarena izan bear dala bayeztu ta egiztatzea izan da.

        Asmo onexeri ertsiki josia dugun beste arazo bateaz zertxobait ere esan nai dugu. Gaurko ontan jakintzak eman dizkigun aurrerapen gelgarriakaz: Zine, irrati, telebision delakoa, batez ere.

        Franzia'ko irakasle baten txostenan («Basque-Eclair»'en 1955'ko urtarrilaren lenengoko zenbakian, Jauregiberri tar M. andereñoak idazten zuenez), auxe irakurri genuen ustekabean: Zine ta irratia liburuen aurkako edo dirala. Lendabiziko unetan geldurik geratu-arren, erraz agertu zitzaigun aurkixe azalpena: Ikusmen eta entzumenez errazago sartzen zaigu ikasteko den zernai, irakurtzearen bidez baño. Argi ta bidezkoa dugu orixe guziontzat.

        Geroxeago, 1955'ko epailaren 13'garreneko «La Croix» izparringian, «Irakastearen azkatasun aldeko Idazkaritza»'k, urtebete lenago Annecy-n egindako batzar baten ondorengoz eratutako beste txosten batean, auxe esaten zuela irakurri genuen: «Aurrak ikusmen eta entzumenaren bidez asko ikasten du, xahu ta argi dana atsegin zaiolako».

        Aspaldi ontan Franzia'n eta beste aldeetan ere alegiñak egiten ari dira esandako aurrerapenak irakaskintzaren laguntzarako, bide egoki biurtzen naiean. Len aipatutako aldizkarian geiago irakurri lezake: Adibidez, Clermont-Ferrand'eko «Mixelin»'en ikastoletan, zazpi urtetan 4.720 ikasteko mintza edo pelikula eman zituzten, onelaxe banatuak: Lutelesti gaiaz, 2.949; Kondaira'ri buruz 46: Yakintzaen gaiaz 977, ta ikuskizun batzuetarako (dokumentalak) 748.

        Beste aldetik, esandako «Idazkaritza»'k eskolen bearretarako mintz-bilduma (zinemathèque) egin du.

        Telebisiona delarik, kardabaz beterik ari dira gaurko irakaslariak, irakaskintzarako egokiz zuzentzeko. Ezin geldiarazi aurrerapenak; bearrezko bidea emateko auzia.

        Gure asmoetarako, gure euskal-gogo berezia eutsi, indartsu ta zabaltzeko, ortan dugu noski, iñoiz baño gogorrago alde edo aurka sortu dakiguken bidea.

        Egoki zaizkigulakoan, emen jarri nai ditugu bi bider aipatutako asteroko ortan Albine tar Patxi jaunak egindako lanaren itz auek:

        «Telebisiona sortarazten eta sortuaraziko du kulturazko gertaki bat, iñoiz lenago jazo al-izan ez dana. Oren berean berean, eskualde bateko bertako gizaseme guztiak, antzerki bat bera, mintz bat bera, izpar bat bera, berenganatuko dute. Mail eta bazter guztietan gogo orokar bat eratu da edatzeko bide indartsu bat dugu or, alde ala aurkako, kaltezko ala onurako».

        Ortik atera dezakegu gerok ere, nolako garrantzitsu izan dakikegun aurrerapen gelgarri au gure euskal-gogoari bizia emateko.

        Beraz, alegiñak egin bear gure Euskal-Jaurlaritza'k asieratik ezin bada alik eta laisterren, gure geroko ikastolak ongi zuzendutako aurrerapen guztiak ukan ditzatela ta izari aundienez.

        Ona emen euskal-irakaskintza ta euskal-kulturari buruz ukan ditzakegun asmo ta kezka batzuek. Geron gardiz oien garrantzia Euzkadi'ren bizirako ain aundia dugulakotz, urrengoak azaltzen ditugun ELBURUAK eta ERABAKIAK «Euskal-Batzar Orokar»'ak berarenak egin ditzala bearrezkoa dan adei-onez eskatzen dugu:

 

ELBURUAK:

        1) Euzkadi, Euskal-Erri, Euskaldun-Erri beti bizi-izaten irautea.

        2) Orrela iraun al-izateko, Erri'ari bearrezkoa zaion euskal-gogoz bete ta inguratzea.

        3) Euskal-gogo berezi ori eusteko bakarra dan euskera erabiltzea.

        4) Era berean, euskal-kultura izateko euskera bearra ta ezinbeste izanik, kultura ori euskeraz egitea.

        5) Orrtarako, beraz, euskera kulturazko izkuntza biurtzea.

        6) Alakotz, irakaskintza guzietan, ikasteko gaiaz lenengoz eta ikasteko bidez gero, euskera sartzea.

 

ERABAKIAK:

        1) «Euskal-Batzar Orokar»'ak esandako elburuak ontzat artzea.

        2) Elburu oiek betetzeko naia ozenki ta ao-batez ager-eraztea.

        3) Elburu oien buruz «Euskal-Batzar Orokar»'ak EuskoJaurlaritza'ri eskari auek gartsuki egitea:

        a) Esandako asmo ta elburuak ontzat arturik, naiz lendik bizirik dagoen «Eusko-Ikaskuntza» naiz eratu diteken beste kulturazko bazkun berezi ta berri bat, agertutako elburuak betetzeko lanak egin eta zuzendu ditzan, izendatzea.

        b) Onen ondorioz, naiz «Eusko-Ikaskuntza»'ri naiz eratu liteken beste kulturazko bazkunari, euskal-irakaskintza ta xuaura guzirako egitarau orokar bat egin dezala agintzea.

        d) Izendatu diteken bazkunari, kulturazko gaietan erabakitzeko, almen eta azkatasun aundienak ematea.

        e) Azkatasunezko bizia emanarren kultura-bazkun ori Eusko-Jaurlaritza'k diruz laguntzea, ta bien artean beti ar-emanetan egotea.

        f) Euskal-kultura'rako bizi bear duen bazkun orrek, azkatasunean ekin bear duenezkero, edonoren diruz ala gaiazko emaitz eta laguntzak artu ta erabiltzeko lain izateaz, guztia ontzat artzeko almen eta baimena eukitzea.

        g) Esandako bazkun orrek egin dezaken euskal-kulturarako egitaraua ontzat arturik, oraintxe asi ta gero, Euskadi'n agintari jarri ta bereala, Eusko-Jaurlaritza'k bete eragingo duela erabakitzea.

        h) Bazkun ori bizi yoriaz lenbailen ari izan diteken, idazkartitza berezi bat ber-berak edatzea.

 

Paris'en 1956'ko garagarrillaren 5'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.